Kirolak

Aitor Zubillagak urrea lortu du pista estaliko Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus | atzo : 14:30 | Kirolak

Atleta azpeitiarrak 60 metroko pista estaliko maila absolutuko Euskadiko Txapelketa irabazi du. Donostian jokatu zuen lasterketa joan den larunbatean. Datorren asteburuan Ourensen (Galizia) pista estaliko maila absolutuko 60 metroko Espainiako Txapelketa jokatuko du.

 

Unai Alberdik Soroaren Oroimenezko Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | atzo : 10:42

Soroaren Oroimenezko Txapelketaren VIII. edizioan txapela jantzi du Unai Alberdi pilotariak. Apezetxea bikote zuela, igandean jokatu zuen finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta horiek 22 eta 20 gailendu ziren. Dena den...

Urrezko bi eta zilarrezko domina bat irabazi ditu Maider Etxezabalek Munduko Sokatira Txapelketan

Uztarria.eus | 2020-02-25 : 12:58 | Kirolak

Irlandan jokatu den Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan euskal sokatiralariek hamalau domina lortu dituzte guztira. Maider Etxezabal tiralari azpeitiarrak urrezko bi eta zilarrezko bat eskuratu ditu Arabako Badaiotz taldearekin. Etxezabal "oso gustura" dago munduko txapelketan lortutakoarekin.

 

Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Bakarkako Txapelketa jokatu dute Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-02-22 : 15:33 | Kirolak

 

Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Bakarkako Txapelketa jokatu dute gaur, zapatua, kiroldegian. Kimu, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako gimnastak aritu dira lehian. Batetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ligako lehen...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Mendizale gazteek Txamantxoia igo dute

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2020-02-21 : 15:00 | Kirolak

 

Joan den asteburuan, Lagun Onak Mendi Bazkunak iraupen eskia egiteko asteburuko irteera antolatuta zuen haur eta gazteentzako Linzako aterpera. Eskia egiteko aukerarik ez zuten izan, elurrik ez zegoelako. Dena den...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Bakarkako Txapelketa jokatuko dute bihar kiroldegian

Uztarria.eus | 2020-02-21 : 09:50 | Kirolak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ligako lehen fasea izango da, baita oinarrizkoen bakarkako Euskadiko Txapelketa ere. 10:00etatik 14:30era bitartean, 153 gimnasta ariko dira lehian. Azpeitiko Loretoki taldeko kiderik ez da izango txapelketan.

 

Bihar zabalduko dute Udal Kiroldegiko taberna

Uztarria.eus | 2020-02-19 : 17:02 | Kirolak

Hilabeteak itxita egon ostean, bihar irekiko ditu ateak kiroldegiko tabernak. Irekiera 19:00etan izango da, eta luntxa eskainiko dute hitzordura bertaratzen diren laguntzentzat. Aurrerantzean, Dima Santosek kudeatuko du taberna. 

 

Munduko sokatira txapelketa jokatuko du Maider Etxezabal tiralariak

Uztarria.eus | 2020-02-19 : 11:18 | Kirolak

Irlandan jokatuko dute Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa bihar, osteguna, hasita. Azpeitiar tiralariak kluben arteko eta nazioarteko lehiak jokatuko ditu Arabako Badaiotz taldearekin.

 

Zabaldu dute ekainean Azkoitian jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 14:23 | Kirolak

Urola Kostako 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute ekainaren 26an eta 28an Azkoitiko plazan jokatuko duten txapelketan. Maiatzaren 15era arte eman ahal izango da txapelketarako izena Internet bidez nahiz Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat saltokitan.

 

Azpeitiko xakelariek sendo jarraitzen dute Gipuzkoako taldekako Kutxa Ligan

Uztarria.eus | 2020-02-18 : 08:14 | Kirolak

Xaputarrak klubeko bi taldeak garaile izan dira seigarren jardunaldian ere. Bigarren zein Hirugarren mailetan, sailkapeneko bigarrenak dira azpeitiarrak. Bigarren mailan, gainera, liderrarekin berdinduta dago Domusa-Azpeitia A taldea, eta igoera fasea jokatzeko txartela lortua du jada.

 

Bolada txarrari buelta eman ezinik dira Lagun Onakeko gizonak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-02-17 : 14:47

Lagun Onak futbol klubeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak partida garrantzitsua jokatu zuen joan den larunbatean, Garmendipen. Izan ere, etxekoek Ariznabarra taldea izan zuten parez pare, sailkapeneko azken postuan den taldea...

Jokin Aiertza, Iñaki Aiertza, Joseba Bikendi eta Aratz Aizpuru sarituak, 2019ko Euskal Automobilismo Txapelketan

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:44

2019ko Euskal Automobilismo Txapelketako sariak banatu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak larunbatean, Lazkaon (Gipuzkoa). Iazko denboraldian egindako lanagatik hainbat auto gidari eta kopilotu saritu zituen automobilismo federazioak: rallyetan seigarren klasean Iñaki...

Aise gailendu dira Lagun Onakeko emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2020-02-16 : 10:57

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen atzo, larunbata, Hernaniren aurka, Garmendipe futbol zelaian. Aise nagusitu zen etxeko taldea; izan ere, markagailuak 4-0 adierazten zuenean amaitu...

78 partaide, Lagun Onak MBren Azpeitia inguruko urteko bigarren ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2020-02-16 : 09:00 | Kirolak

 

Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia inguruan antolatutako urteko bigarren ibilaldia egin zuen atzo, larunbata. Eguraldia bikaina zegoen goizean goizetik, eta jende ugari animatu zen txangoan parte hartzera; guztira, 78 lagun...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Maider Kortak Zumaiako Herri Lasterketa irabazi du

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 19:33 | Kirolak

Azpeitiarrak 43 minutu eta lau segundoan amaitu du Zumaiako distantzia luzeko lasterketa. Xabat Manzisidorrek, bestalde, hirugarren postua lortu du gizonezoen distantzia luzeko proban.

 

X. On Bosko Rallyan parte hartu duten 125 ibilgailu klasiko inguru iritsi dira Loiolara

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 16:23 | Kirolak

 

Gaur, Loiolako aparkalekuak ez zirudien egungoa. Errenterian hasi eta Loiolan amaitu den X. On Bosco Rallyan parte hartu duten 125 ibilgailu klasiko inguru elkartu dira han. Izan dira matxuragatik bidean...

»» Ikusi argazki guztiak (122)

Xeye, harrobia jorratzen

Urola Kostako Hitza | 2020-02-12 : 11:00 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitia Xeye atletismo taldekoek kros sasoia bukatu dute. Euskadiko lehian "ezusteko" emaitza izan dute. Atleta aldetik sasoiko dago kluba, baina lanerako behar dute jendea.

 

Gipuzkoako Automobilismo Txapelketak hainbat sari utzi du herrian

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 10:42

Gipuzkoako Automobilismo Federazioak 2019ko sariak banatu zituen joan den larunbatean Donostiako Xanti jatetxean, eta hainbat sari jaso dute Azpeitiko pilotuek. Sarituen artean dira Iokin Agirre, Iñaki Aiertza, Arantzazu Araneta, Joseba...

Juaristi ISBk gutxieneko aldearekin galdu du partida

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 08:58 | Kirolak

UBU Tizona taldearen kontra jokatu zuen norgehiagoka Juaristi ISBk, Azkoitiko kiroldegian. Lehen hiru laurdenetan markagailuan aurretik izan ostean, ezin izan zuen garaipena eskuratu. Porrota tarteko, UBU Tizona da Zilarrezko LEB Ligako mendebaldeko ligaxkako sailkapeneko liderra.

 

Azpeitiko taldeak garaile izan dira xakeko Kutxa Ligaren bosgarren jardunaldian

Uztarria.eus | 2020-02-10 : 10:35 | Kirolak

Gipuzkoako Taldekako Txapelketa den lehia horretan, Domusa-Azpeitia Ak Elkanori irabazi zion Getarian, eta Domusa-Azpeitia B taldeak Beasaingo Alfil C taldeari irabazi zion, Azpeitian. Bi taldeak bigarrenak dira, hurrenez hurren, Bigarren eta Hirugarren mailetako sailkapenetan.

 

Emaitzak: 5566 | Orriak: 1 2 3 4 ... 276 277 278 279