Hirigintza

Berdea, urdina eta zuria izango da Betharrameko fatxada

Uztarria.eus | 2017-09-25 : 18:01 | Hirigintza

849 herritarrek eman dute botoa galdeketan, eta aukeratutako diseinuak nabarmen jaso ditu boz gehien: 512. Galdeketak Internetez egiteko aplikazioa jarri du martxan Udalak, eta lehenengoaren emaitzak jasota, aurrerantzean galdeketa gehiago egiten jarraituko duela aurreratu du.

 

Betharrameko etxaurrearen inguruko boza emateko aukera egongo da bihar udaletxean

Uztarria.eus | 2017-09-22 : 18:32 | Hirigintza

Internetez botoa eman ez dutenek, udaletxean egin ahal izango dute bihar, 09:00etatik 12:30era bitartean. Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar orok har dezake parte galdeketan. Igandea izango da boza emateko azken eguna. 

 

Artzubia etorbideko errepidea, berrituta

Uztarria.eus | 2017-09-19 : 18:26

San Martin egoitzaren paretik zezen plazara bitarteko errepidea txukuntzeko berritze lanak egiten aritu dira egunotan, eta dagoeneko amaitu dituzte. Errepidea asfaltatu dute, zeuden zuloak-eta estaltzeko.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Urrestillako Kalebarrenan hobi septikoa kendu eta ura sare nagusira lotu dute

Uztarria.eus | 2017-09-13 : 18:25

Urrestillako Kalebarrenako etxeetako hobi septikoa kendu eta ura sare nagusiaren bidez hobeto kudeatzeko obrak egin ditu Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Uraken bidez (argazkian). Herriko beste hainbat tokitan bezala, hobi septiko batera ...

Astelehenean zabalduko dute estalitako igerilekua, obren zati bat bukatuta

Uztarria.eus | 2017-09-07 : 10:43 | Hirigintza

Eraikinaren alde zaharra berritzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko proiektua abiatzeko aritu dira lanean. Egun gutxiren buruan, igerileku ondoko kalean ur hoditegia aldatzeko obrekin hasiko dira. Lan horiek direla eta, zenbait hilabetez trafikoan aldaketak izango direla aurreratu du Udalak.

 

Bukatu dituzte Damasoko plazako zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-09-01 : 17:22

Joan den maiatzean hasi ziren Damaso auzoko plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak, eta haurrentzako parke berria jartzearen faltan, bukatu dituzte lanak. Obrak egitearen helburua zen azken urteotan auzokideek ...

Plazako komun publikoak, irekita

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 13:07 | Hirigintza

 

Azpeitiko Azoka Plaza berritu ostean, dagoeneko zabaldu dituzte plazaren kanpoaldean jarri dituzten komun publikoak. Plaza berritu aurretik kioskoaren azpian zeuden komunak, baina haiek ez zituzten irisgarritasun neurriak betetzen. Horregatik, Azoka ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bukatu dituzte Barrenetxe auzoko gune bat berritzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-08-30 : 12:48

Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak berritzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Etxaldeen aurreko guneak asfaltatzeko eta ibilgailuentzako aparkalekuak margotzeko lanak uztailean hasi zituzten, eta ...

Bukatu dituzte Soreasu auzoko kale bat eraberritzeko lanak

Uztarria.eus | 2017-08-03 : 17:21

Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko. Ekainarekin hasi zituzten lanak, eta saneamendua, errepidea eta espaloiak berritu ditu udalak kale horretan. 120.000 ...

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak direla-eta, barruko igerilekua itxita izango da astelehenetik irailaren erdi aldera

Uztarria.eus | 2017-07-19 : 14:43 | Hirigintza

Igerilekuaren eraikin zaharra eraberritzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egingo dituzte datozein hilabeteetan. Ondorioz, hainbat aldaketa egingo dituzte eraikinean, datozen asteetan. Hartuko dituzten neurriekin galtzen den energia %26,7an gutxitu nahi da, eta kontsumitzen den energia ere %11,5ean gutxitu nahi da. Urtean, 266.500 kWh aurreztuko dute. Lanen aurrekontu osoa, berriz, 1.300.000 euro kostako da.

 

Barrenetxe auzoan berritze lanak egin ditu udalak

Uztarria.eus | 2017-07-19 : 11:58

Azken asteotan, Barrenetxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atariak berritzen ari da Azpeitiko Udala. Bi kaletan ari da lanak egiten; hain zuzen ere, bi etxalderen aurreko patioak asfaltatu eta ...

Lurraldebusen onespenarekin eta Foru Aldundiaren baieztapena jaso ostean, Sanjuandegiko geltokietara itzuliko dira autobusak

Uztarria.eus | 2017-07-14 : 23:09 | Hirigintza

Udal teknikoak, Lurraldebusekoak eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak zubiaren eremura joan ziren joan den ekainean, autobusaren ibilbide berria ikusteko eta aztertzeko. Udalak jakinarazi duenez, "han ikusitakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Ikuskaritzak ibilbidearen alternatiba berri bat eta horretarako egokitzapenak" egiteko proposamena bidali zuen Udalera. Alternatiba horren arabera, autobusen zein trafikoaren noranzkoan aldaketak egin behar ziren, eta Udala saiatu zen "alternatiba desberdinak aztertzen, horrelakorik egin beharrik ez izateko". Baina azkenean, Azpeitiko Udalak Aldundiaren eskakizunak eta proposamenak aintzat hartu zituen ekainaren 28an.

 

»» Erantzunak: 22 (makolo, irakurle79, azeitunabeltza, Bizilaguna...)

Diputazioak dio Udalarena dela Sanjuandegiko autobus geltokien inguruko erabakien erantzukizuna

Uztarria.eus | 2017-07-14 : 18:05 | Hirigintza

Aldundiak esan du Mugikortasun Departamenduak egin duen bakarra izan dela "segurtasuna zaintzea, mugikortasun egokiena eskaintzea eta Udalari ibilbidearen puntu batzuetan zer aldaketa egin beharko liratekeen adieraztea".

 

Bukatzear dago Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra eremuko hirigintza proiektua

Uztarria.eus | 2017-07-14 : 13:32 | Hirigintza

Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra eremua lotzen dituen zubia nahiz Urola ibaiaren uholde arriskuak saihesteko lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta Loiolabideko aparkalekua egokitzeko lanak datozen asteetan amaitzea aurreikusten du Udalak. Hala, Sanjuandegin egindako lan horiekin guztiekin, Salbe ingurua "indartu" dutela esan du erakundeak. Gainera, ibaiari balioa eman eta inguru hori aisialdirako leku izateko ahalegina egin duela nabarmendu dute udal ordezkariek. Bestalde, inguru hori hobetzen jarraitzeko asmoa azaldu dute, eta aurreratu dute igerilekuaren eraikin zaharra eraberrituko dutela datozen hilabeteetan. 

 

»» Erantzunak: 22 (erabiltzailea, makolo, earki, Bizilaguna...)

Gaur eguerditik bihar arratsaldera arte Sanjuandegiko zubi berritik sartu beharko da Etxebeltz-Izarrara

Uztarria.eus | 2017-07-12 : 12:57 | Hirigintza

Egokitzapen lanak direla eta, behin behinean irekiko dute Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra arteko zubia. Tarte horretan, itxita egongo da auzora joateko Olazko komentu aurreko biribilgunearen sarrera.

 

Auzoak lotuz

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-07-07 : 15:29 | Hirigintza

Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra lotuko dituen zubia martxan da, eta "hemen aldapa dago, Fermin!".

Geralekuak Sanjuandegira ...

Landeta nola eraberritu eta Urrestillako bidegorrian dagokion zatia nola egin aztertzen ari da Udala

Uztarria.eus | 2017-07-06 : 18:15 | Hirigintza

Proposamenak aurkeztu ostean, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Udalak. Horiek egiteko azken eguna uztailaren 29a izango da. Herritarrek udaletxeko Hirigintza sailean eta landetaberria@azpeitia.eus helbidera idatzita egin ditzakete ekarpenak.

 

Egunotan zabalduko dute autobusek eta autoek pasabidea izango duten Sanjuandegi eta Loiolabide arteko zubia

Uztarria.eus | 2017-07-05 : 17:47 | Hirigintza

Egun gutxi barru zabalduko dute zubia. Dena den, egokitzapen lan batzuk tarteko, lehen egunetan ez dira autobusak zubitik pasatuko. Egungo geltokietan, Esklabak eta Etxebeltz aurrekoetan, egingo dituzte geldialdiak egokitzapen lanak bukatu artean. Udalak hainbat bilera egin du bi auzoetako bizilagunekin, autobusen zubiko zirkulazioak hautsak harrotu baititu herritarren artean.

 

Izarraizko Atea, parez pare irekita

Uztarria.eus | 2017-07-05 : 14:28 | Hirigintza

 

Gaur eguerdian inauguratu dute Izarraizko Atea parkea, azpeitiarrek Loiolako etorbidetik gertu aisialdirako izango duten berdegune berria. Esklabetako eraikinaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriren artean, Jesus eta Maria komentuaren atzekaldean, 18.000 ...

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Landetako hirigintza lanen eta Urrestillako bidegorriaren inguruko alternatibak aurkeztuko dituzte gaur

Uztarria.eus | 2017-07-03 : 09:26 | Hirigintza

Udaletxeko bosgarren solairuan izango da bilkura, 18:30ean hasita. Udalak esan duenez, Landetan egin nahi dituzten lanen xedea da "auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematea".

 

Emaitzak: 434 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 19 20 21 22