Hezkuntza

Euskal Eskola Nazionalaren erainkuntza hizpide, Astindu Europa hitzaldi zikloa amaitzeko

Uztarria.eus | 2018-04-09 : 15:03 | Hezkuntza

Bihar eskainiko dute hitzaldi zikloaren azken saioa Gaztetxean. Bertan, Europako Batasunaren hezkuntza erreformez, horien eraginez eta Euskal Eskola Nazionalaz arituko dira solasean. Hitzaldia ordu erdi atzeratu dute, eta 19:00etan hasiko da. 

 

Azpeitian dira Hazparneko hainbat ikasle

Uztarria.eus | 2018-03-22 : 13:25 | Hezkuntza

 

Hazparneko Elhuyar Ikastetxeko hainbat ikasle Azpeitian da gaur, osteguna. Urola Ikastola BHIko ikasleekin eta irakasleekin ari dira eguna pasatzen, eta hainbat ekintza egingo dute Lapurdiko herri horretara itzuli aurretik. 26...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Iraurgi Ikastetxeak bat egin du itunpeko eskolen grebarekin

Uztarria.eus | 2018-03-20 : 10:54 | Hezkuntza

Iraurgi Ikastetxeak ere bat egin du Steilas, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek gaurko deitutako grebarekin. Iraurgiko irakasleen eta langileen gehiengoak egin du bat grebarekin. Gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan.

Hezkuntza publikoan deitutako lanuzteak jarraipen ezberdina izango du herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2018-03-13 : 19:32 | Hezkuntza

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dute greba biharko eta ostegunerako. Karmelo Etxegarain lanuztearekin bat egingo dute; baina hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bihar eta etzi. Urola Ikastola BHIn, %60k egingo du greba. Uztaro haurreskola ohi bezala zabalduko dute. Protesta deialdien helburua da "eskola publikoan inbertsio handiagoa exijitzea".

 

Liburutegi libreak, berriro hornituta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia | 2018-02-19 : 10:16

Herritarrek irakurketaz edonon goza dezaten, berriro hornitu dituzte liburutegi askeak. Udal liburutegiko lagunek denetariko materiala utzi dute Sanagustinpean, kiroldegian, igerilekuan eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietan aurki daitezkeen liburutegi askeetan. Nahi...

Deustuk, IMHk eta Nabarraldek hainbat ikastaro emango dute Azpeitian datozen hilabeteetan

Uztarria.eus | 2018-02-09 : 16:46 | Hezkuntza

Erakunde horiekin lortutako elkarlan hitzarmenen ondorioz, hamasei ikastaro berri aurkeztu ditu Udalak. IMH makina erreminta institutuak emango ditu gehienak, hamahiru, guztiak doakoak. Izena emateko epea irekita dago.

 

»» Erantzunak: 1 (4)

EHUk hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus | 2018-01-15 : 10:26 | Hezkuntza

18:30ean izango da saioa Sindikatu Zaharrean, eta saioa elebiduna izango da. Jardunaldien helburua da, besteak bestek, EHUren eta etorkizuneko unibertsitate ikasleen arteko harremanak sortzea.

Hainbat ikastaro eskainiko du Elgoibarko IMH eskolak Azpeitian, otsailean hasita

Uztarria.eus | 2018-01-12 : 12:54 | Hezkuntza

Hainbat ikastaro eskainiko ditu Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak Azpeitian, Udalarekin sinatu duen hitzarmenari esker. Otsailean hasiko dituzte formakuntza saioak Basozabal jauregian.

 

Datozen asteburuetan irekita izango da Loiolako liburutegia

Uztarria.eus | 2017-12-28 : 11:09 | Hezkuntza

Abenduaren 30ean, urtarrilaren 6an, 7an, 13an eta 14an irekita izango da liburutegia, eta astegunetako ordutegia izango du; hau da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dute.

 

Gazte Informazio Bulegoa goizez zabalduko dute aste honetan

Uztarria.eus | 2017-12-26 : 09:16 | Hezkuntza

Plaza Txikian, Udaltzaingoaren bulegoaren ondoan dagoen Gazte Informazio Bulegoa goizez soilik irekiko dute aste honetan. 09:00etatik 13:30era izango da zabalik.

 

Olentzerori harrera egin diote herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2017-12-21 : 12:50 | Hezkuntza

 

Egun berezia izan zuten atzo herriko ikastetxeek, Olentzeroren bisita jaso baitzuten. Gabonetako oporren azken egunean, festa giroan egin zieten Olentzerori harrera. Ikusi hemen Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Olentzerori harrera egingo diote herriko ikastetxeetan bihar

Uztarria.eus | 2017-12-19 : 13:48 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean festa giroan ospatuko dute ikazkinaren etorrera bihar, eta osteguneko Santo Tomas egunaren ospakizuna ere aurreratuko dute, oporrak hartuko dituzten egunean.

 

Jarraipen desberdina ari da izaten hezkuntza publikoko greba herrian

Uztarria.eus | 2017-12-12 : 13:32 | Hezkuntza

Hezkuntza publikoko murrizketen kontra egin dute greba. Urola Ikastolan ez dute lazunezterik egin, baina irakasleen %35 batu da grebara. Karmelo Etxegarain, berriz, gehiengoak egin du bat greba deialdiarekin.  

 

EHUk hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du bihar Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus | 2017-12-11 : 15:50 | Hezkuntza

Saioa 18:30ean hasiko da, eta elebitan egingo dute.

 

Konstituzio Egunaren aurka mobilizatu da hainbat ikasle

Uztarria.eus | 2017-12-06 : 17:50

Euskal Herriko eta Espainiako leku batzuetan jai eguna da gaurkoa, Espainiako Konstituzio Eguna. "Jai egun inposatua" dela iritzita, Herri Eskolak antolatu dituzte Gaztetxeak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek gaurko. Goizean, hitzaldi-tailer...

"Jai egun arrotzak desobeditzeko", Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus | 2017-12-05 : 19:36 | Hezkuntza

Goizean, hitzaldi-tailerra izango da Gaztetxean, 11:00etan hasita. Ondoren, bertaratzen direnek bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egingo dute, plazan. 

 

Seaskari laguntza emateko egutegiak jarri dituzte salgai Orkatzen

Uztarria.eus | 2017-12-01 : 12:09

Urte berriaren atarian, Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, egutegiak jarri ohi ditu salgai, hurrengo ikasturterako dirua biltzeko asmoz. Azpeititik ere eman nahi diote laguntza Seaskari, eta horretarako, salgai jarri...

Iritsi dira herrira Urola Ikastolarekin truke programan parte hartzen ari diren ikasleak

Uztarria.eus | 2017-11-20 : 14:52 | Hezkuntza

 

Atzo, urriak 19, iritsi ziren Azpeitira Urola Ikastolarekin batera Erasmus KA219 How is to live, study and work in a foreign EU country proiektuan parte hartzen ari diren Europako zazpi...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Elkarrengandik ikasi eta elkarri irakatsi

Uztarria.eus | 2017-11-15 : 14:02 | Hezkuntza

Urola Ikastolako beste zenbait ikaslek bezala, Erasmus KA219 hezkuntza programan parte hartu dute June Urainek (Azpeitia, 2000), Xindy Shuk (Azpeitia, 1999) Maider Fernandezek (Azpeitia, 2000) eta Iker Etxeberriak (Azpeitia, 2000). Europako txoko eta ikastetxe ezberdinak bisitatu dituzte. Esperientzia "aberasgarria eta interesgarria" izan dela diote denek. Orain, beraiei dagokie atzerriko ikasleak herrian hartzea.

 

Urola Ikastola, Europako zazpi herrialdetako eskolen anfitrioi

Uztarria.eus | 2017-11-14 : 18:50 | Hezkuntza

Erasmus KA219 hezkuntza programan murgilduta dago Urola Ikastola duela hiru urtetik. Denbora tarte horretan, ikastetxeko zenbait ikasle atzerrira joan da, herrialde ezberdinetako ikasleekin batera ikasteko eta bizitzeko aukeraz baliatuta. Orain, Azpeitiko ikasleen txanda da, eta beraiek hartuko dituzte Europako txoko ezberdinetako ikasle eta irakasleak, herrian. Igandean egingo diete harrera.

 

Emaitzak: 498 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 22 23 24 25