Hezkuntza

Zientziak eta teknologiak elkartuta

Uztarria.eus | 2018-06-14 : 14:11 | Hezkuntza

 

Azpeitiko Azoka Plazara iritsi da gaur, osteguna, Urola Erdiko zientzia eta teknologia azoka. Bertan elkartu dira Azpeitiko eta Azkoitiko DBHko eta Batxilergoko ikasleak, ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak aurkezteko. Orotara, sei proiektu...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Euskal Herriko Inkesten eta Esperimentuen Kabia saria irabazi du Urola Ikastola BHIk

Uztarria.eus | 2018-06-14 : 11:42

Urola Ikastola BHIk Euskal Herriko Inkesten eta Esperimentuen Kabia saria jaso du, lehiaketako DBH1 eta DBH2 kategorian. Atzo, asteazkena, jaso zuten saria Urolako zenbait ikaslek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko...

Karmelo Etxegaraik, Urolak eta Ikasberrik bihar eta etzi egingo dituzte ikasturte bukaerako jaialdiak

Uztarria.eus | 2018-06-14 : 09:54 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola BHIk ostiral iluntzean kiroldegian egingo dute ikasturte bukaerako jaialdia. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek, berriz, egun osoko jaiaz gozatuko dute larunbatean.

 

Urola Erdiko zientzia eta teknologia azoka egingo dute etzi Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2018-06-12 : 13:20 | Hezkuntza

Azpeitiko eta Azkoitiko DBHko eta Batxilergoko ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten sei proiektu aurkeztuko dituzte azokan.

 

Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-06-04 : 13:57 | Hezkuntza

Izen-ematea zabalik dago jada, eta ekainaren 15an itxiko da. Interesa duen orok eman dezake izena autobusez joan-etorria egiteko, 12 euro ordainduta.

 

Rokitxoren pregoia irakurrita, martxan da Iraurgi Astea

Uztarria.eus | 2018-05-21 : 19:51 | Hezkuntza

 

Iraurgi Ikastetxean gaur goizean ekin diote urtero antolatu ohi duten Iraurgi Asteari. Rokitxo loroa da ikastetxeko maskota, eta hura arduratu da ekintzaz jositako asteari hasiera emateaz. Trikitilariak lagun, pregoia irakurri...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ibilaldia 2018ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 16:17 | Hezkuntza

Autobuserako izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 25eko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta. Aurten Santurtzin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko festa. 

 

Herriko ikasleek bizimodu osasuntsuagoa sustatzeko proposamenak egin dizkiote Udalari

Uztarria.eus | 2018-05-18 : 14:29

Agenda 21 hezkuntza programaren barruan, herriko ikastetxeetako ikasleak klima aldaketari eta osasunari lotutako gaiak lantzen aritu dira ikasturtean zehar. Azken hilabeteotan ateratako ondorioak eta euren proposamenak azaldu zizkieten Eneko Etxeberria alkateari...

Hazparnen igaro dute eguna Urola Ikastolako hainbat ikaslek

Uztarria.eus | 2018-05-14 : 18:18

Duela hamar bat urtetik hango Elhuyar Ikastetxearekin urtero egiten duten elkartrukearen barruan, Hazparnen igaro dute gaurko eguna Urola Ikastolako DBH2ko ikasleek. Martxoan Hazparnekoak Azpeitira etorri zirenean udaletxean harrera egin zieten...

Mekatronika Industriala ziklo berria eskainiko dute Izarraitz Lanbide Eskolan

Uztarria.eus | 2018-05-11 : 15:27 | Hezkuntza

2018-2019 ikasturtean, goi mailako Mekatronika Industriala eskaintzen hasiko dira Azkoitiko Izarraitz Lanbide Eskolan. Muntaia eta mantenu mekanikoa ditu ardatz ziklo berriak, eta makina erreminta sektorean lan egiten duten eskualdeko enpresetan aritzeko baliagarria izango da.

 

Gainean da ikasturteko azken Plazatarrak

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 18:03 | Hezkuntza

Urrestillara biziklera irteera egingo dute hilaren 18an, eta txango horrekin agurtuko dituzte Plazatarrak egitasmoaren barruko saioak, hurrengo ikasturtera arte. Dagoeneko eman daiteke izena bizikleta irteeran parte hartzeko. Azken hilabeteotan egitasmoak izan duen erantzuna ikusita, orain arteko saioen "balorazio positiboa" egin dute Plazatarrak egitasmoaren sustatzaileek.

 

Herri hezitzailearen gaineko diagnosia egingo dute datozen hilabeteetan

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 19:56 | Hezkuntza

Diagnosiaren helburua da hezkuntza arautuko eta ez arautuko eragileen balioez hausnartzea eta elkarlanerako zubiak eraikitzea. Lau fasetan banatuko dute proiektua, eta Elhuyarreko Goizargi Oruesagasti arduratuko da ikerketa lanaz. Herri Hezitzailearen talde eragilea osatzen duten Udal ordezkariek, hezkuntza arloko zenbait eragilek eta  hainbat norbanakok sustatu dute diagnosia. 

 

Herri Urratsera joateko autobusa jarri du Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 08:28 | Hezkuntza

Igande honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da Senperen (Lapurdi) aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Urtero legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du Senperera joan nahi dutenentzat. 09...

Loiolako liburutegia irekita izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus | 2018-04-29 : 13:37 | Hezkuntza

Maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan egongo da zabalik, eta 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute.

 

Jurgi Urangak lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan

Uztarria.eus | 2018-04-22 : 09:35 | Hezkuntza

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikaslea da Jurgi Uranga, eta lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' XIV. Espainiako altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan, Ezkio Itsason dagoen Igartubeiti baserri museoaren proiektua aurkeztuta. 

Baserria izan da protagonista Plazatarrak egitasmoaren gaurko saioan

Uztarria.eus | 2018-04-20 : 22:49 | Hezkuntza

 

Baserritarrek baserrian nola lan egiten duten ezagutzeko aukera izan dute gaztetxoek Plazatarrak egitasmoaren seigarren jardunaldian. HH5. mailatik LH6. mailara arteko 40 ume inguru, dozena bat guraso eta lau begirale plazan...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hezkuntza publikoko murrizketak salatzeko, mobilizazioak hasi dituzte Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus | 2018-04-13 : 12:30

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, hezkuntza publikoko murrizketak salatzeko. Mobilizazioaren bidez, erakundeek hezkuntza publikora diru gehiago inbertitu eta irakasleen behin-behinekotauna amaitu dezatela eskatu dute. Era...

Haur zein helduentzako formazio beken deialdi berria aurkeztu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-04-12 : 18:25 | Hezkuntza

50.000 euro bideratuko ditu 3 eta 18 urte artekoen hezkuntza ez arautuko hainbat ekintzatarako eta 25 urtetik gorako langabetuen edota lanaldi erdian ari direnen formaziorako laguntzetara.

 

Ekin diote Joxe Arregik gidatutako 'Munduko erlijio handiak. Eta guri zer?' ikastaroari

Uztarria.eus | 2018-04-10 : 18:19

Gaur, asteartea, hasi da Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako Munduko erlijio handiak. Eta guri zer? tailerra. Joxe Arregi frantziskotar ohi azpeitiarrak gidatuko ditu saioak, eta Udalak jakinarazi duenez, hamalau...

Iraurgi Ikastetxeak zabaldu ditu "habi berriko" ateak

Uztarria.eus | 2018-04-09 : 19:21 | Hezkuntza

 

Iraurgi Ikastetxeko ikasleak itzuli dira eraberritutako Betharram eraikinera. Gaur, astelehena, ekin diote eskolei berritutako eraikinean, inaugurazio ekitaldia egin ostean. Iraurgiko arduradunak "hunkituta" agertu dira ikastetxeko ateak zabaltzean: "Guztiok irrikaz zain...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Emaitzak: 498 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 22 23 24 25