Hezkuntza

Haurren inguruko hitzaldia izango da bihar, Gaztelekuan

Uztarria.eus | 2012-12-17 : 12:21 | Hezkuntza

Haurrak gehiegi babesten ditugu? Berekoiegi bihurtzen ditugu? izenburupean izango da hitzaldia, eta 15:00etan hasiko da. Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria.

Gabonetako jaialdia

Uztarria.eus | 2012-12-17 : 10:24 | Hezkuntza

 

Zapatuan egin zuten Iraurgi ikastetxeko ikasle eta irakasleek Gabonetako jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. Txikienek eta gaztetxonek egindako dantza eta abestiez gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Hemen jaialdiko argazki-bilduma:

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Iraurgiko ikasleen jaialdia izango da bihar, pilotalekuan

Uztarria.eus | 2012-12-14 : 10:29 | Hezkuntza

Bihar, zapatua, izango da gabonetako ikuskizuna pilotalekuan, 17:00etan hasita.

 

Loiolako liburutegia irekita egongo da azterketa garaiko asteburuetan

Uztarria.eus | 2012-11-29 : 13:05 | Hezkuntza

Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan irekita egongo da. Abenduaren 8an, zapatua, itxita egongo da jai eguna delako.

 

Hizkuntza saioen inguruko bilera izango da gaur, Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus | 2012-11-26 : 10:00 | Hezkuntza

Zero eta urtebete arteko haurren gurasoei dago zuzenduta saioa. Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan izango da bilkura; 18:00etan euskaraz eta gazteleraz 18:30ean. 

Haurrentzako gida didaktikoa atera du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak

Uztarria.eus | 2012-10-29 : 17:53 | Hezkuntza

Familiarekin edo eskolarekin museora joaten diren umeei orientazioa ematea da materialaren helburua, museoko edukiak erakutsiz eta burdinbidearen historiara gerturatuz. Bestetik, lurrunezko trena abenduaren 9a arte martxan izango da, neguko ordutegiarekin.

Ehunka ikaslek egin du bat grebarekin

Uztarria.eus | 2012-10-11 : 12:20

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik (DBH) hasi eta unibertsitate arteko ikasleak greban dira gaur, hilak 11, Euskal Herrirako hezkuntza burujabea aldarrikatzeko eta murrizketen aurka protesta egiteko. Euskal Herrian Ikasle Abertzaleak-ek egin du...

Azpeitian ere greba egingo dute ikasleek urriaren 11n

Uztarria.eus | 2012-10-10 : 17:46 | Hezkuntza

Euskal Herrian Ikasle Abertzaleak-ek egin du deialdia, espainiar estatuko Nazioarteko Greba Orokorrarekin bat eginez. Hezkuntza burujabea aldarrikatzen dute Euskal Herrirako, eta murrizketen aurka protesta egingo dute. Egunean zehar hainbat mobilizazio egingo dituzte DBHko eta Batxilergoko herriko ikasleek.

Hainbat ikastaro antolatu ditu Hezkuntza Sailak

Uztarria.eus | 2012-10-10 : 10:22 | Hezkuntza

Eskulan saioak Damaso Azkue auzoan Udalak duen lokalean emango dituzte. Gainontzekoak, berriz, Sindikatu Zaharrean izango dira.

Herria ezagutu, mundua ezagutzeko

Uztarria.eus | 2012-10-05 : 16:58

Azpeitiko ondarea unitate didaktikoetan proiektua jendartean aurkeztu zuten ostegunean, urriaren 4a, Sanagustin kulturgunean. Ezagutzen dena maitatzen delako, herriko ikasleak Azpeitiaren historiara modu erakargarrian gerturatzeko tresna izan nahi du, batik bat...

Azpeitiko historia biltzen ari dira, eskoletan LHko ikasleei zabaltzeko

Urola Kostako Hitza | 2012-10-04 : 18:29 | Hezkuntza

Udalak jarri du abian proiektua, eta herriko hiru ikastetxeekin adostuta garatuko dute; Hik Hasi elkartea ari da lan teknikoa egiten. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute ekimena, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

»» Erantzunak: 1 (faborez)

Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea Arte eta diseinu ikastegian

Uztarria.eus | 2012-09-13 : 10:09 | Hezkuntza

Aurtengorako hiru ikastaro antolatu dituzte: umeentzako marrazki eta eskulan ikastaroa, talla egurrean, eta helduentzako pintura ikastaroa. Irailaren 17tik, astelehena, aurrera eman ahalko da ikastaroetan  izena.

Uztaro Haurreskolan matrikula epea ireki dute

Uztarria.eus | 2012-09-12 : 10:23 | Hezkuntza

Hilaren 19ra bitartean egongo da matrikulazio epea zabalik. Aldiz, irailaren 18tik urriaren 1era bitartean jaiotako haurrek urriaren 3ra bitartean egin ahalko dute izen-ematea, eta urriaren 2tik 21era jaiotakoek, urriaren 23ra bitartean.

Udal Euskaltegiak zabaldu du 2012-2013 ikasturterako matrikula

Uztarria.eus | 2012-09-06 : 17:46 | Hezkuntza

Izena emateko epea iraila bukatu arte egongo da irekita. Aurten ere 30 ikastarotik gora jarri dituzte aukeran, tartean euskara-gaitasun maila ezberdinak eskuratzekoak. 4. maila lortzeko ikastaroa ere emango dute, bosgarrenez.

Ikasberri Kirol Elkartea prest denboraldi berrirako

Uztarria.eus | 2012-09-06 : 10:57 | Hezkuntza

Aurten Ikasberriko zortzi talde arituko dira lehian: sei gizonezkoen eta bi emakumezkoen. Emakumezkoen taldeak kadete eta jubenil mailakoak dira.

Matrikulazio epea zabalik dago Azpeitiko Helduen Eskolan

Uztarria.eus | 2012-09-05 : 10:48 | Hezkuntza

Irailaren 14a bitartean dago zabalik matrikulazio epea, eta Oktogonoan eman behar da izena 09:30etik 13:30era bitartean.

Datozen egunetan hasiko dute ikasturtea herriko ikastetxeek

Uztarria.eus | 2012-09-05 : 10:24 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak bihar, osteguna, hasiko dute ikasturtea. Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleek ostiralean ekingo diote ikasturte berriari, eta Urola Ikastolakoek bihar, osteguna. Iraurgi Ikastetxeko haur eta gazteak ostiralean hasiko dira martxan.

Burdinbidearen inguruko udako ikastaroak "arrakasta" izan du

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2012-07-04 : 15:49 | Hezkuntza

Bestetik, lurrun-trena uztailaren 7tik aurrera berriro martxan izango dela iragarri du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak. Bihar, uztailak 5, aurkeztuko dute bidaien denboraldi berria.

Juan Antxieta musika eskolakoen jaialdia, gaur

Uztarria.eus | 2012-06-20 : 10:46 | Hezkuntza

19:30ean izango da jaialdia, Soreasun. Jaialdiaren baitan hainbat sorpresa izango dela ere aurreratu dute.

Agur ikasturteari!

Uztarria.eus | 2012-06-18 : 12:16 | Hezkuntza

 

Herriko haur eta gaztetxoek agurtu dute ikasturtea dagoeneko. Joan den ostiralean Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleek egin zuten jaialdia kiroldegian. Jende ugari bertaratu zen, eta haur eta gaztetxoek dantzarako...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Emaitzak: 498 | Orriak: 1 2 3 4 ... 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25