Hezkuntza

Udazkeneko Guraso Eskolak, martxan

Uztarria.eus | 2018-10-12 : 15:33

Guraso Eskolen lehen saioa egin dute DBH 2. eta 3. mailetako hainbat ikasleren gurasoek aste honetan. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak hiru tailer antolatu ditu udazkeneko Guraso Eskolen barruan, eta aste...

Herri Eskoletan dira dozenaka ikasle

Uztarria.eus | 2018-10-12 : 11:38

Gaur, urriak 12, Hispanitatearen Eguna dela eta, Herri Eskola egiten ari dira dozenaka lagun Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Han elkartu dira herriko hainbat ikasle, Ezer ez ospatzeko, guztia irabazteko! lelopean. Aurreneko...

Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2018-10-12 : 09:10 | Hezkuntza

Altsasun izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko festa. Dagoeneko eman dezakete izena autobusez Nafarroa Oinezera joan nahi dutenek Ikasberriko idazkaritzan. Urriaren 19an itxiko da autobuserako izen-ematea.

"Jai egun arrotzak desobeditzeko" Herri Eskolak egingo dituzte ostiralean

Uztarria.eus | 2018-10-09 : 10:01 | Hezkuntza

Goizerako bi hitzaldi antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Taldeak. Aurreneko solasaldian genero zapalkuntza izango dute hizpide. Bigarrengoan, aldiz, azken urteetan herriani izandako borrokez arituko dira solasean. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta bertan egingo dituzten jolasekin amaituko dituzte Herri Eskolak. 

 

'Aniztasuna eraikiz' programan murgildu dira Ikasberriko ikasleak

Uztarria.eus | 2018-10-05 : 15:18

Giza eskubideak oinarri hartuta, inguruko aniztasunera gerturatzea helburu duen Aniztasuna eraikiz proiektua lantzen ari dira Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH4ko ikasleak. Egitasmoaren barruan, autismoa duen mutiko baten amaren eta atzerriko emakume...

Gazte Informazio Bulegoak ordutegi berria izango du gaurtik aurrera

Uztarria.eus | 2018-10-01 : 11:27 | Hezkuntza

Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 12:30era egongo da irekita. Astearteetan eta ostegunetan, berriz, 17:00etatik 19:00etara.

 

Ikasturte berriari ekiteko prest dira Gazteria Saileko zerbitzuak

Uztarria.eus | 2018-09-17 : 13:27 | Hezkuntza

Hurrengo astelehenean irekiko dituzte Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak. Erabiltzaileek izena eman beharko dute aurrez, ikasturtean zehar joango diren ludotekan bertan. Hiru egun izango dituzte horretarako. Gaztelekuko erabiltzaileei eta horien gurasoei zuzendutako ate irekiak ere egingo dituzte datozen egunetan.

 

Kilometroak 2018ren alde, Ziklometroak egitasmora batu da Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Uztarria.eus | 2018-09-17 : 12:15

Urretxu-Zumarragako Ikastolak antolatuta, Ziklometroak egitasmoa egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 23 ikastoletako kideek lurraldeari bira eman zieten bizikletaz, erreleboka, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik parte hartu...

Herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz formazio saioa jaso dute irakasleek

Uztarria.eus | 2018-09-05 : 11:28

Azpeitiko ikastetxe guztietako dozenaka irakasle elkartu ziren atzo Soreasu antzokian, herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz jarduteko eta filosofia horretan sakontzeko. Udalak Hezkuntza Mahaiaren bidez antolatutako saioan, Amaia Etxabe OinHerriko kideak...

Ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak astelehenetik aurrera

Uztarria.eus | 2018-08-31 : 14:24 | Hezkuntza

Astegunetan goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan Dorretxeko liburutegia, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, aldiz, goizez bakarrik izango da zabalik.

 

Eskola Ibiltariaren biharko Zumaiako aurkezpenera joateko deia egin du Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 19:21 | Hezkuntza

Gaztetxean izango da aurkezpena, eta ikasleek saio hori baliatuko dute "elkar ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko". 12:00etan elkartuko dira Torreberrin, eta bazkariaz eta kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

EHUko Ixa taldekoak, Loiolan

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 16:40

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko Ixa ikerketa taldeak Loiolan egin du urteroko bilera orokorra, atzo eta gaur, Arrupe hotelean; hoteleko eskaileretan atera duten taldeko argazki hau zabaldu dute sare...

Udalekuetako gaztetxoek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute ostiralean

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 11:02 | Hezkuntza

12:00etan botako dute suziria udaletxetik, eta segidan, entzierroa egingo dute Enparan kalean eta Erdikalean barrena. Herriko hiru udaleku irekietako umeek parte hartuko dute egitasmoan.

 

Datorren ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-03 : 16:12 | Hezkuntza

Eskaerak uztailaren 16rako aurkeztu behar dira udaletxean. Interesatuek, proposamenarekin batera, ikastaroaren nondik-norakoak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute, iazko ikasturtean ikastaroren bat eman zutenek, berriz, ez.

 

Haur Hezkuntzako ehunka irakaslek ikastaroa egin dute Soreasu antzokian

Uztarria.eus | 2018-06-28 : 09:42

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako 400 bat irakasle Soreasu antzokian izan ziren atzo, asteazkena, Berritzeguneak antolatutako Haur Hezkuntza, bizitzako oinarrien etapa ikastaroa tarteko. Goizetik eguerdira bitartean egin zuten jardunaldia...

Herriko eragileek bultzatutako baloreak aztertzeko galdetegiak egiten hasi dira Herri Hezitzailearen sustatzaileak

Uztarria.eus | 2018-06-21 : 15:56 | Hezkuntza

"Eragileak egiten duten lanearen inguruan gogoeta bat egitera bultzatzea" nahi dute Herri Hezitzailearen proiektuan lanean ari diren lagunek. Hori ez ezik, beren helburua da herriko taldeek egiten duten lana nola egiten duten ezagutzea eta ondorio orokorrak ateratzea. 

 

Gaztetxean eskura daitezke IAk antolatutako Eskola Ibiltarirako bonoak

Uztarria.eus | 2018-06-19 : 20:07 | Hezkuntza

Azpeitiko IAko kideen hitzetan, Eskola Ibiltariaren helburua da "ikasturtean zehar Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan emandako borrokak eta lan-ildoak elkarbanatzea, eta horien inguruan hausnartzea". Egun bateko bonoak 8 eurotan daude eskuragarri Gaztetxean; lau egunetarako bonoak, berriz, 20 euroren truke eskura daitezke. 

 

Egun osoko festarekin agurtu dute ikasturtea Ikasberrin

Uztarria.eus | 2018-06-17 : 17:13 | Hezkuntza

 

Ikasturte bukaerako jaia ospatu zuten atzo Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Ohi dutenez, egun osoko egitarauaz gozatu zuten ikasleek, irakasleek, gurasoek eta langileek. Goizean, HH3tik HH5era arteko ikasleek erromeria egin zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Ikasturte amaierako jaialdiaren festaz gozatu dute Karmelo Etxegaraikoek eta Urolakoek

Uztarria.eus | 2018-06-15 : 20:53 | Hezkuntza

 

Azken urteetan ohi dutenez, eskolak bukatu baino astebete lehenago ospatu dute gaur ikasturte amaierako jaialdia Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek eta Urola Ikastolakoek. Urtero bezala, kiroldegiko harmailak bete-bete zirela erakutsi dituzte...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Jon LarraƱagak IMHko Ikasle Ohi Aipagarriaren Saria jaso du

Uztarria.eus | 2018-06-15 : 12:28 | Hezkuntza

Elgoibarko IMH Fabrikazio Aurreratuaren Zentroak ikasturte amaierako ekitaldia egin zuen atzo, osteguna, eta aurtengo IMH Sariak banatu zituzten bertan. Horien artean, azpeitiar bat izan zen saritua: hain zuzen ere, Ikasle...

Emaitzak: 498 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 22 23 24 25