Hezkuntza

Azpeitiko historia biltzen ari dira, eskoletan LHko ikasleei zabaltzeko

Urola Kostako Hitza | 2012-10-04 : 18:29 | Hezkuntza

Udalak jarri du abian proiektua, eta herriko hiru ikastetxeekin adostuta garatuko dute; Hik Hasi elkartea ari da lan teknikoa egiten. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute ekimena, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

»» Erantzunak: 1 (faborez)

Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea Arte eta diseinu ikastegian

Uztarria.eus | 2012-09-13 : 10:09 | Hezkuntza

Aurtengorako hiru ikastaro antolatu dituzte: umeentzako marrazki eta eskulan ikastaroa, talla egurrean, eta helduentzako pintura ikastaroa. Irailaren 17tik, astelehena, aurrera eman ahalko da ikastaroetan  izena.

Uztaro Haurreskolan matrikula epea ireki dute

Uztarria.eus | 2012-09-12 : 10:23 | Hezkuntza

Hilaren 19ra bitartean egongo da matrikulazio epea zabalik. Aldiz, irailaren 18tik urriaren 1era bitartean jaiotako haurrek urriaren 3ra bitartean egin ahalko dute izen-ematea, eta urriaren 2tik 21era jaiotakoek, urriaren 23ra bitartean.

Udal Euskaltegiak zabaldu du 2012-2013 ikasturterako matrikula

Uztarria.eus | 2012-09-06 : 17:46 | Hezkuntza

Izena emateko epea iraila bukatu arte egongo da irekita. Aurten ere 30 ikastarotik gora jarri dituzte aukeran, tartean euskara-gaitasun maila ezberdinak eskuratzekoak. 4. maila lortzeko ikastaroa ere emango dute, bosgarrenez.

Ikasberri Kirol Elkartea prest denboraldi berrirako

Uztarria.eus | 2012-09-06 : 10:57 | Hezkuntza

Aurten Ikasberriko zortzi talde arituko dira lehian: sei gizonezkoen eta bi emakumezkoen. Emakumezkoen taldeak kadete eta jubenil mailakoak dira.

Matrikulazio epea zabalik dago Azpeitiko Helduen Eskolan

Uztarria.eus | 2012-09-05 : 10:48 | Hezkuntza

Irailaren 14a bitartean dago zabalik matrikulazio epea, eta Oktogonoan eman behar da izena 09:30etik 13:30era bitartean.

Datozen egunetan hasiko dute ikasturtea herriko ikastetxeek

Uztarria.eus | 2012-09-05 : 10:24 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak bihar, osteguna, hasiko dute ikasturtea. Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleek ostiralean ekingo diote ikasturte berriari, eta Urola Ikastolakoek bihar, osteguna. Iraurgi Ikastetxeko haur eta gazteak ostiralean hasiko dira martxan.

Burdinbidearen inguruko udako ikastaroak "arrakasta" izan du

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2012-07-04 : 15:49 | Hezkuntza

Bestetik, lurrun-trena uztailaren 7tik aurrera berriro martxan izango dela iragarri du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak. Bihar, uztailak 5, aurkeztuko dute bidaien denboraldi berria.

Juan Antxieta musika eskolakoen jaialdia, gaur

Uztarria.eus | 2012-06-20 : 10:46 | Hezkuntza

19:30ean izango da jaialdia, Soreasun. Jaialdiaren baitan hainbat sorpresa izango dela ere aurreratu dute.

Agur ikasturteari!

Uztarria.eus | 2012-06-18 : 12:16 | Hezkuntza

 

Herriko haur eta gaztetxoek agurtu dute ikasturtea dagoeneko. Joan den ostiralean Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleek egin zuten jaialdia kiroldegian. Jende ugari bertaratu zen, eta haur eta gaztetxoek dantzarako ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Aurkeztutako azpeitiar guztiek gainditu dute selektibitatea

Uztarria.eus | 2012-06-14 : 13:17 | Hezkuntza

Azpeitiko ikastetxeetako 72 ikaslek egin dute lehenengo deialdian unibertsitatera sartzeko hauta froga.

Ikasturtea bukatzear dute herriko ikasleek

Uztarria.eus | 2012-06-14 : 10:40 | Hezkuntza

Gaur, osteguna, Itsasi Euskal Kultur Taldekoek emanaldia eskainiko dute Sanagustinen. Bihar, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleen txanda izango da, eta ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute. Zapatuan, berriz, Ikasberri Ikastolakoek egun osoko festa egingo dute ikasturteari agur esateko.

Ikasleak ere pausoz pauso, idazten

Uztarria.eus | 2012-06-08 : 12:28 | Hezkuntza

 

Atzo, osteguna, aurkeztu zuten Urola Ikastolako ikasle eta irakasleek 'Pausoz pauso... euskaldun eleanitzak helburu' liburua, Sanagustin kulturgunean. Aurkezpen ekitaldian ikus-entzunezko lan bat emateaz gain, ikasleek egindako liburuko hainbat testu irakurri ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

EHUren udako ikastaroetako bat Azpeitian emango du Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak

Uztarria.eus | 2012-06-05 : 16:11 | Hezkuntza

Burdinbidea, Iraunkortasuna  eta Lurralde Antolamendua: gaur eguneko egoera eta etorkizuneko ikuspegiak testuinguru globalizatu batean da ekainaren 27tik 29ra Loiolako Arrupe Hotelean emango duten ikastaroaren izena. 

Maiatzaren 21ean irekiko dute Juan Antxieta Musika Eskolan datorren ikasturterako matrikulazioa

Uztarria.eus | 2012-05-15 : 17:15 | Hezkuntza

Dagoeneko ikasle direnentzako izen-emate sisteman aldaketak egin dituzte eta, horiek azaltzeko, aste honetan zehar bilerak egingo dituzte gurasoekin. Musika eskolan egiten duten lana eta eskaintzaren berri emateko ekimenak ere izango dituzte aste honetan eta datorrenean; besteak beste, Musika Bandak kontzertu didaktikoa emango du ostiralean, maiatzak 18, Sanagustinen.

Mugikortasun ereduaren ondorioak gainditzeko proposamenak eraman dituzte ikasleek Udalera

Uztarria.eus | 2012-05-10 : 17:27

Herriko ikastetxeetako LHko eta DBHko ikasleen ordezkariak udaletxeko areto nagusian hartu ditu gaur (osteguna) arratsaldean Eneko Etxeberria alkateak (argazkian). 2003-2004 ikasturteaz geroztik urtero egin izan duten bezala, Eskolako Agenda 21 ...

Ikasle holandarrak Urola Ikastolan

Uztarria.eus | 2012-03-06 : 19:14

Langraaf-eko Charlemagne Collegeko ikasle holandarrak Azpeitian izan dira azken bi asteotan, Urola Ikastolakoekin urtero egin ohi duten elkartrukearen barruan. Hemengo ikasleen familietan bizi izan dira eta, proiektu-lana egiteaz gain, ondo ...

Iraurgi Ikastetxeak Gabon jaialdia du zapatuan

Urola Kostako Hitza | 2011-12-15 : 10:12 | Hezkuntza

.17:00etan, Izarraitz pilotalekuan

Ospakizunean, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek parte hartuko dute

Ikasketen homologazioaz hitz egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza | 2011-12-14 : 10:12 | Hezkuntza

.19:30ean hasiko da, Emakumeen Txokoan

Ostiralean, berriz, Emakumeen Txokorako logo irabazlea zein den esango dute

Marije Etxeberria: "Ni erretiratuta ere, Uztarok aurrera egingo duelako, harro noa"

Urola Kostako Hitza | 2011-10-28 : 16:10 | Hezkuntza

Uztaro Haurreskolaren sorreran parte hartu, eta orain arte bertan aritu da lanean; urriaren 21ean izan zuen azken laneguna

"Lanera joaten zen emakume talde baten ekimenez sortu zen haurtzaindegiaren ideia"

 

Emaitzak: 468 | Orriak: 1 2 3 4 ... 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24