Hezkuntza

Babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoen kasuak atzemateko programa jarriko dute martxan herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2019-01-11 : 15:48 | Hezkuntza

Haurren eta gaztetxoen babesgabetasun edo zahurgarritasun egoerak lehenbailehen atzemateko eta horietan esku-hartzeko prebentzio programa jarriko du martxan Udalak. Herriko lau ikastetxeei formazioa, aholkularitza eta esku-hartzea eskainiko dizkie Orekagunek, arazoa oso larria ez den bitartean konpontzen ahalegintzeko.

 

Nagore Azpiazu: "Ez dirudien arren, gero eta beharrezkoagoa da mekanografia"

Uztarria.eus | 2019-01-06 : 09:30 | Hezkuntza

Mekanografia irakaslea da Azpiazu, eta Ane Olaizola kazetariak ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako egindako galderak erantzun ditu 2018ko abenduko Uztarria aldizkarian.

 

Seaskaren egutegiak salgai jarri dituzte Elikagunean

Uztarria.eus | 2018-12-27 : 09:37 | Hezkuntza

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak egutegiak kaleratu ditu, datorren ikasturterako dirua biltzeko helburuarekin. Elkar-ekinek eta Elikaguneak bat egin dute proiektuarekin, eta Azpeitian ere eskura daitezke egutegiak. Elikagunean daude salgai, lau eurotan.

 

Gabonen atarian jaialdia egin dute Iraurgiko ikasleek

Uztarria.eus | 2018-12-17 : 10:50 | Hezkuntza

 

Gabonetako oporren atarian, jaialdia egin zuten Iraurgi Ikastetxeko ikasleek joan zen zapatuan Izarraitz pilotalekuan. Hainbat dantza eta kantu saio eskaini zituzten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, eta batukada ere...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

EHUk hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus | 2018-12-17 : 08:19 | Hezkuntza

18:30ean izango da saioa Sindikatu Zaharrean. Jardunaldien helburua da, besteak bestek, EHUren eta etorkizuneko unibertsitate ikasleen arteko harremanak sortzea eta EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea.

 

Iraurgi Ikastetxeko kideek Gabonetako jaialdia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2018-12-14 : 09:31 | Hezkuntza

Jaialdia 17:00etan hasiko da, Izarraitz frontoian. Haur Hezkuntzako lehen mailatik Lehen Hezkuntzako seigarrenera bitarteko ikasleek parte hartuko dute emanaldian. Gainera, Iraurgiko batukada kalez kale ibiliko da Alde Zaharrean.

 

Jurgi Urangak Kutxabanken Ikasketa Amaierako Saria jaso du

Uztarria.eus | 2018-12-11 : 10:05

Kutxabank fundazioak 42. Ikasketa Amaierako Sariak banatu zituen atzo, astelehena, Donostiako Tabakaleran, eta Jurgi Uranga azpeitiarrak saria jaso zuen. Izarraitz Lanbide Heziketan Zurgintza eta Altzarigintza ikasketak gauzatu ditu Urangak, eta...

"Jaiegun arrotzak desobeditzeko" Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 10:35 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jarri dute hitzordua 10:00etan. Faxismoak historian zehar izan duen indarra eta hartzen ari den "forma berria" izango dituzte hizpide goizean zehar. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean. 

 

Diagnostiko prozesuaren emaitzak plazaratuta, aurrera begira jarri da Herri Hezitzailearen egitasmoa

Uztarria.eus | 2018-12-01 : 18:55 | Hezkuntza

 

Azpeitia Herri Hezitzailearen egitasmoaren barruan abiatutako balioen diagnostiko prozesua gaur borobildu dute. Iazko maiatzetik hona egindako prozesuaren emaitzak plazaratuta eta ondorioak partekatuta, aurrera begira jarri dira egitasmoan parte hartzen...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Kristau Eskoletako greba deialdiak %55eko erantzuna izan du Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 11:57 | Hezkuntza

Sindikatuek atzotik ostiralera bitartearako grebara deituta ditu Kristau Eskoletako eta IZEAko langileak, lan itun berri bat eskatzeko. Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean gaur ari dira greba egiten; izan ere, ikastetxe horretako langileen gehiengoak erabaki zuen greba egun bakarra egitea.

 

Bihar izango da Herri Hezitzailearen gogoeten jardunaldirako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 09:07 | Hezkuntza

Azpeitia Herri Hezitzailea izan dadin abiatutako balioen diagnostiko prozesuari bukaera emateko jardunaldia egingo dute zapatuan. Saioa Sanagustin kulturgunean izango da, eta bertan iazko maiatzetik hona egindako prozesuaren emaitzak plazaratuko dituzte...

Herri Hezitzailearen hausnarketaren ondorioak aurkezteko jardunaldia egingo dute abenduaren 1ean

Uztarria.eus | 2018-11-22 : 12:53 | Hezkuntza

Azpeitia Herri Hezitzailea izan dadin abiatutako balioen diagnostiko prozesuari bukaera emateko jardunaldia 09:30etik 13:00etara izango da Sanagustinen. Saiora bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Jardunaldiak hainbat xede du, hala nola Herri Hezitzailearen filosofia herritarrengana gerturatzea, kontraste saioek emandakoa elkarbanatzea, ondorioak aurkeztea eta aurrera begirako erronkak zehaztea.

 

Iraurgiko ikasleek aurkeztu dute Gazteen Gipuzkoa programako beren proiektua

Uztarria.eus | 2018-11-19 : 11:46 | Hezkuntza

Hirugarren adinekoen beharrei erantzuteko, lan munduan berdintasuna bultzatzeko eta klima aldaketaren aurrean eragiteko proposamenak jaso eta landu dituzte ikasle azpeitiarrek. Joan den ostegunean egin zuten aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan.

 

Ikastaro berriak antolatu dituzte Ikaslan proiektuaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2018-11-14 : 12:44 | Hezkuntza

Ikaslan proiektuaren barruan hainbat ikastaro eskainiko dituzte eskualdean datozen asteetan.

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa da estrategikoa den Ikaslan proiektua eskualdean garatzen ari dena. Enpresa eta eragile desberdinekin elkarlanean ikastaro beharrak...

Herri Hezitzailearen diagnostikoa osatzeko azken saioa izango da ostegunean

Uztarria.eus | 2018-11-12 : 16:23 | Hezkuntza

Kulturaren eta euskararen inguruan lanean aritzen diren eragileei eta norbanakoei zuzendutako kontraste saioa izango da ostegunekoa. Udaletxeko bosgarren solairuan egingo dute bilkura, 17:00etan hasita. Abenduaren 1ean aurkeztuko dituzte eragileekin egindako saioetatik ateratako ondorioak.

 

Azpeitiko Udalak lau ikastaro eskainiko ditu IMHrekin elkarlanean

Uztarria.eus | 2018-11-07 : 09:00 | Hezkuntza

Azpeitian eta Elgoibarren emango dituzte saioak, doan. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

 

Hezkuntza Sailak babestutako zazpi ikastaro eskainiko dituzte datorren ikasturtean

Uztarria.eus | 2018-11-06 : 11:12 | Hezkuntza

Marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, koloretako bitxigintza, eskulanak, arabiera eta alboka ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan, eta izena eman daiteke dagoeneko.

 

Hizkuntzaren gaineko jolasak eta hezkuntza sistemaren analisia, Herri Eskolei ekiteko

Uztarria.eus | 2018-11-01 : 11:49

Gaur, azaroak 1, jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian, "elkarrekin eta elkarrengandik ikasten jarraitzeko", Herri Eskolak egin ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Hizkuntza eta hezkuntza izan...

Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu biharko

Uztarria.eus | 2018-10-31 : 09:55 | Hezkuntza

Bertsolaritza tailerra egingo dute eguna hasteko, eta segidan, Hezkuntza, dominazio kapitalistan hitzaldia eskainiko dute. Jardunaldia amaitzeko, gaiztakeri tailerra egingo dute Herri Eskoletara animatzen diren lagunek. 

 

Bertan behera gelditu da Herri Hezitzailearen diagnostikoa osatzeko gaurko saioa

Uztarria.eus | 2018-10-30 : 14:22 | Hezkuntza

Datozen egunetan jakinaraziko dute kultura eta euskara arloetako eragileei zuzenduta zegoen saioaren data berria.

 

Emaitzak: 502 | Orriak: 1 2 3 4 ... 23 24 25 26