Herria

Azpeitiarrok adi! "Baite"ko zozketa abian da!

"Baite" Azpeitiko Euskara Elkartea | 2002-02-26 : 23:02 | Herria

Baite Azpeitiko euskara elkarteak Baiteko bazkideen arteko zozketa jarriko du martxan datorren martxoaren 2an hasita. Hamabostean behin Baitek herriko hainbat dendak eta Baiteren laguntzailek emandako produktuak zozketatuko ditu bere bazkideen artean.

Arratsaldean izango da hileroko Ganadu Peria

Uztarria.com | 2002-02-20 : 13:02 | Herria

Gaur arratsaldean, 15:00ak aldera hileroko Ganadu Peria izango da Enparantza Nagusian. Ohi bezala, hainbat lagun bilduko da bertara baserriko tresna eta animalien salerosketara.

 

Gazte Lokalaren aldeko manifestazioa

Azpeitian Gazteok Zer?! | 2002-02-19 : 20:02 | Herria

Gazte Lokalaren alde eta joan den igandean jasotako gertaerak salatzeko manifestazioa antolatu du Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak "Erazorik Ez Gazte Lokala Orain" lemapean.

Igandeko gertakariek islada nabarmena izan dute komunikabideetan

Uztarria.com | 2002-02-13 : 20:02 | Herria

Igandean herrian izandako gertakariek zeresan handia eman dute komunikabide ezberdinetan. Gure herria guztien ahotan ibili da egun hauetan Azpeitiak Gazteok Zer?! eta Jose Mari Bastida alkatearen artean izandako liskarra dela eta. Azkoitiko Ertzainetan parte eman dute Iker Salegik, buruan zazpi puntu behar izan dituen gazteak, eta Eneko Ibargurenek, alkateak ezpainean egin omen dion zauria dela-eta. Bestalde, Alkateak berak ere oraindik parte eman ez badu ere horretarako intentzioa adierazi du irain eta erasoak jasan omen dituela-eta.

 

Eztabaida publikorako dei bat luzatu du Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak

Uztarria.com | 2002-02-13 : 19:02 | Herria

Gaur eguerdian Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak Txikiteo Eleganteko gertakaria dela eta prentsaurrekoa eskaini dute Aitonena Ieko aretoan. Bertan, "mamuak Gazte Lokalaren aldarrikapena era baketsuan egiten duten mozorroak" direla jakinarazi dute, eta Gazte Lokalaren inguruan udalean duela bi urte aurkeztu zutela txostena, eta oraindik erantzunik ez dutela jaso azaldu dute. Bestalde, PNV, IU, EA eta Eusko Jaurlaritzatik "entzundako barrabaskerien" aurrean beren haserrea ere adierazi dute, eta "Gentuza taliban", "la lacra de Azpeitia", eta horrelako espresioak erabili dituzten "ahoberoei" eta alkateari dei bat ere luzatu die eztabaida publikorako bai igandeko gertaeren inguruan hitz egiteko, bai Azpeitiko gazteen inguruan hitz egiteko.

 

Gazteen lokalak behin betiko adostea eskatu du Batasunak

Uztarria.com | 2002-02-13 : 18:02 | Herria

Gaur Bozeramaileen Batzordean ez da adostasunik izan, eta Azpeitiko Batasunako udal taldeak, idatzi bat kaleratu du igandeko gertaeraren inguruan. Bertan, "Gazte Lokalen auzia aspalditik datorren gaia" dela jakinera ematen dute, eta joan den otsaileko gertaerak "testuinguru horretan" ikusi behar direla ere azaltzen dute, eta "komunikabideetan alkateak egin duen gertaeren erabilera interesatua, nahita nahastuz gazteen eskaera, eta ezker abertzalearen kontrako salaketak" gaitzetsi dituzte. Bide batez, idatzi honetan alkateari eta udal gobernuari "konponbidea heltzeko garaia" dela-eta gazteekin biltzea eta elkarrizketaren bitartez egoera bideratzeko eskaria egiten diete.

Azken hilabeteotan alkate eta EAJ-Eako zinegotziek irainak eta erasoak jasan dituztela azaldu dute

Uztarria.com | 2002-02-13 : 18:02 | Herria

Gaur eguardian pasa den igandeko gertakaria dela eta, Jose Mari Bastida alkateak eskatuta Bozeramaileen Batzordea bildu da. Bertan, hiru alderdietako ordezkariak - EAJ-tik Iñaki Etxezarreta, EA-tik Jose Mari Beobide, eta Batasunetik Miren Odriozola - eta alkatea bera izan dira. EAJ eta EA-ko ordezkarien adostasunez idatzi bat atera dute. Batasunak bestalde bere aldetik beste bat atera du.

 

Drogamenpekotasunen Aurre Hartze Mahaia osatu da

Uztarria.com | 2002-02-06 : 17:02 | Herria

Azkeneko urteetan alkohola eta sintesiko drogak hartzeko joerak gazteen artean gora egin duela-eta udalaren ekimenez, Gizartekintza eta Gazteria sailak bultzatuta, drogamenpekotasunei aurre egiteko Aurre Hartze Egitasmoa martxan jarri da. Egitasmoaren helburua Aurre Hartzeko politika sortzea da, besteak beste. Honela herriko eragile guztien bidez arriskuak gutxitzeko jarrera eta portaerak gehitzeko asmoa du. Eta berau lortzeko bideetako bat Aurrea Hartze Mahaiaren osaketa da. Mahaia gurasoen ordezkariek, irakasleen ordezkariek, herriko taldeen ordezkariek, psikologo eta egitasmoaren bultzatzaileek osatzen dute.

Santa Ageda bezperan ohitura jarraituz kopla kantari

Uztarria.com | 2002-02-05 : 15:02 | Herria

Atzo, Santa Ageda bezperera genuen, eta ohitura jarraitu asmoz Urola Ikastolako ikasleak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak kopla kantari santa eskean ibili ziren herriko kaleetan.

 

Aitonenak aurtengo kuota ordaintzeko epemuga ireki berri du

Uztarria.com | 2002-02-05 : 14:02 | Herria

Aitonena elkarteak aurtengo urteari dagokion kuota ordaintzeko epemuga zabaldu berri du. 2002 urteari dagokion kuota 4€ (666 pzta) da. Ordainketak Aitonena Ieko bulegoan edo Sanjuandegi auzoko Aitonena II egoitzan egin daitezke.

Bi sute gertatu dira Azpeitian

Uztarria.com | 2002-02-04 : 13:02 | Herria

Pasa den asteburuan bi sute gertatu dira Azpeitiako lurretan. Bata, ostiralean Izarraitzen, eta bestea larunbatean, Urraki aldean. Bi suak itzalita dira.

 

Nuarbeko urtegia iazkoaren aldean erdira jaitsita dago

Uztarria.com | 2002-02-04 : 13:02 | Herria

Nuarbeko Ibai-Eder urtegia ia erdi hutsik da gaur egun. Pasa den urtean, garai honetan, %83,85a beteta zuen, aurten aldiz, %44,48a baino ez du. Nuarbeko urtegiak 60.628ko populazioa hornitzen du, eta 11.300.000 litro biltzeko gaitasuna du.

 

Uztarria herri aldizkariaren ale berri bat banatu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 18:01 | Herria

Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorak, otsaileko herri aldizkariaren alea banatuko du aste honetan bertan. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Urrestillako alde zaharra hiritartzeko proiektua onartu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 13:01 | Herria

Hiri antolamendu arauetako A.I.U 76 “Urrestilla Hirigunea” hiritartze proiektuaren haserako onespena eman da, eta ondorioz jendaurrean jarri da 15 egunetako epean erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko.

Irrintzi elkarteko bandera ostu dute

Uztarria.com | 2002-01-23 : 18:01 | Herria

Sansebastian bezperako danborrada ondoren Irrintzi elkarteko bandera ostu zuten, balkoian esekita zegoela. Oraindik ez da banderaren arrastorik.

 

Manolo San Juan tailagileari eman diote Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma

Uztarria.com | 2002-01-23 : 11:01 | Herria

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen iniziatibaz sortutako epaimahaiak, aurtengo "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma" Manolo San Juan tailagileari eman dio.

 

Epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz, bonba mehatxua dela eta

Uztarria.com | 2002-01-22 : 11:01 | Herria

Gipuzkoako epaitegi batetan auto-bonba bat lehertuko dela jakinarazi dute, eta hori dela eta Azpeitiko epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz,10:30etatik 11:00etara.

 

Festa Batzorde buruaren erantzuna Julian Barrenetxe Abesbatzari

El Diario Vasco-tik jasotakoa | 2002-01-19 : 13:01 | Herria

Azken egunetan, Julian Barrenetxe Abesbatzari Sansebastian bezperako helduen danborradan ateratzeari ezetza esan zaiola-eta eztabaida sortu da herrian. Hori dela eta, Jabier Beobidek gauzak argitzeko idatzitako gutunaren berri ematen da ondoren.

Atzo egin zen helduen danborradako entseiu orokorra

Uztarria.com | 2002-01-18 : 16:01 | Herria

Atzo 21:00etan Azoka plazan bildu ziren danborradan parte hartu behar duten helduen taldeak Azpeitiko Udal Musika Bandarekin batera, azkeneko entseiurako. Festa usainera gerturatu zen herritarren artean jardun zuten entseiuan.

 

Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du

Uztarria | 2002-01-16 : 12:01 | Herria

Zapo Txoko gazteguneak “Dantza Garaikide” tailerra antolatu du otsailerako. Otsailaren 16ean, larunbatean, hasiko da tailerra, eta Adeshoras taldeak emango du.

Emaitzak: 451 | Orriak: 1 2 3 4 ... 18 19 20 21 22 23