Herria

25 azpeitiarrek eskatu zuten EHNA lehen egunean

uztarria | 2002-06-03 : 17:06 | Herria

Ekainaren 1ean, eguerdian, inauguratu zen herrian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) ateratzeko Azpeitiko bulegoa. Inaugurazio ekitaldian, bertan, 25 lagunek eskatu zuten EHNA.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Auzo eta kaleak festa giroan

Uztarria.com | 2002-05-29 : 12:05 | Herria

Ekainaren hasieran Sanjuandegiko Udaberriko Jaiak eta Eliz kaleko eta Enparan kaleko Gorputz Jaiak ospatzen dira herrian. Sanjuandegikoak eta Enparan kalekoak datorren asteburuan izango dira, ekainaren 1 eta 2an. Eta Eliz Kalekoak berriz, ekainaren 8an eta 9an.

EHNA ateratzeko bulegoa Azpeitian

Bai Euskal Herriari | 2002-05-28 : 12:05 | Herria

Ekainaren 1ean, datorren larunbata, Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) eskatzeko eta ateratzeko bulegoa irekiko da Azpeitiko udaletxean.

Elkartasun Eguna iruditan

Uztarria.com | 2002-05-27 : 16:05 | Herria

Larunbatean ospatu zen Elkartasun Egunaren baitan hainbat ekitaldi izan ziren herrian. Hona hemen iruditan egunak eman zuena.

 

Larunbatean ospatuko da 'Elkartasun Eguna'

Uztarria.com | 2002-05-22 : 11:05 | Herria

Larunbatean, bigarren aldiz, eta Elkartasunez Presoak Herrira lemapean, egun osoko ekitaldia izango da Azpeitian.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Antxon Aldalur eta beste bost atxilotuak aske utzi dituzte

Uztarria | 2002-05-17 : 15:05 | Herria

Antxon Aldalur azpeitiarra, Virginia Arrazola, Unai Arana, Aitor Abanzabalegi, Iker Abanzabalegi eta Gorka Etxaniz asteartetik asteazkenerako gauean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Eibarren, Hondarribian eta Deban. Atzo libre utzi zituzten, kargurik gabe.

Atzo, Kaito Telebistak zuzeneko programa berri bat egin zuen

Uztarria.com | 2002-05-17 : 13:05 | Herria

Kaito TB-tak herriko talde ezberdinekin elkarlanean egingo dituen zuzeneko programekin hil honetan hasi da. Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea izan zen atzokoan gonbidatua.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Aratz Errekan San Isidro jaiak

Uztarria.eus | 2002-05-15 : 11:05 | Herria

Gaur, San Isidro egunez, Aratz Errekako jaiei hasiera emango zaie. Goizean goiz txupinazoarekin ekin die jaiei eta 12:00etan herri meza izango da. 14:30etan herri bazkaria izango dute Aratz Errekakoek. Eta afaria ere elkarrekin egingo dute gaurkoan, 21:00etan izango baita afaria eta ondoren mami-jana. Ondoren, Andoni LarraƱaga eta Jon Ansorregi trikitilariekin dantzaldia izango da.

EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin da

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-04-23 : 14:04 | Herria

Atzo horretarako aukera bazegoela adierazi genuen eta hala gertatu da. Batasunako bozeramaleak eskatuta,alkateak maiatzak 2ra aldatu du Euskal Nazioatasuna Aitortzeko Agiriaren (EHNA) eztabaida gai bakarra izango duen pleno berezia.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin daiteke

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-04-22 : 23:04 | Herria

Batasunak ordu gutxi barru zehaztuko du pleno bereziarenaren data eta ordua. Batasunako udal bozeramaleak alkateari eskatu dio plenoa jende gehiago joateko moduko orduan jartzeko.

Maiatzaren 11n ospatuko da Mamu Eguna

Mamuak | 2002-04-22 : 20:04 | Herria

Maiatzak 11n ospatuko da mamu eguna Azpeitian. Gazte Lokalaren aldarrikapena kalean izango da beste behin ere.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Azpeitiarrontzako beste webgune bat 'Aurkitu.com'

Aitor Priya | 2002-04-22 : 17:04 | Herria

Azpeitiarrok badugu beste webgune bat bisitatzea merezi duena, Aurkitu.com.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Euskal Herriko Nortasun Agiria Azpeitian

Azpeitiko Batasuna | 2002-04-20 : 15:04 | Herria

Azpeitiko Batasunak herritarrei dei berezia egiten die datorren asteazkeneko ezohiko plenora Sindikatu Zaharrera azal daitezen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Gazteek akusazio denak ukatu dituzte

GAZTEAK | 2002-03-14 : 13:03 | Herria

Uztarria.com-en aurretik ateratako informazioa zuzenduz, Txikiteo Eleganteko auziaren ondotik auziperatutako gazteek ezer ezkutatzeko ez dutela esan dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira 'Autoritateei erasotzearen' akusaziopean

AGZ?! | 2002-03-11 : 19:03 | Herria

Elegante eguneko gertaeren ondorioz zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Atzo deklaratu zuten gazteek Azpeitiko Epaitegian.

 

Larunbat gauetarako Azkoitia-Azpeitia autobus zerbitzua jarriko da

Uztarria.com | 2002-03-01 : 11:03 | Herria

Larunbat gau eta goizaldeko autobus zerbitzuak ugaritu egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, tartean Azkoitia-Azpeitia zerbitzua.

Uztarriaren ale berria dagoeneko kalean da

Uztarria.com | 2002-02-28 : 17:02 | Herria

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren ale berri bat kalean da, eta asteburu honetan herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara banatuko da. Martxoko ale honek 48 orri ditu.

Jose Luis Otamendiren lehen liburua Interneten

Literatur Emailuak | 2002-02-28 : 11:02 | Herria

Jose Luis Otamendi idazlearen lehenengo liburua "Azken undinaren kaira" (poemak, eta amaieran antzezlan bat) interneten da. Liburua Ustela Saila argitaletxean publikatu zuen Jose Luis Otamendik. "Ustela Saila argitaletxea 1977ko martxoan sortu zen, duela 25 urte. Eta hori ospatzeko, argitaletxe horren lehen eta azken liburuak osorik daude Interneten. Tartean Jose Luis Otamendi idazlearena.

Udalari EHNA babesteko eskatuko zaio

Uztarria.com | 2002-02-27 : 17:02 | Herria

Bai Euskal Herriari herri ekimenak martxoan Azpeitiko Udalari euskal nortasunaren inguruko bi eskaera egingo dizkio, ohiko udalbatzarrean; batetik, euskal nortasun agiriari (EHNA) Udalak babesa eta oniritzia ematea eskatuko du, eta, bestetik, agiri hori ateratzeko behar diren azpiegitura eta baliabideak Azpeitiko Udalak bere gain hartzea.

 

Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da

Agenda 21 | 2002-02-27 : 16:02 | Herria

Hurrengo larunbatean, martxoaren 2an, 2002 urteko Zuhaitz Eguna ospatuko da. Aurtengoan ekitaldi ofiziala Azpeitian izango da, eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariak. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Azpeitia eta Azkoitiko 220 ikaslek 300 zuhaitz landatuko dituzte Ingurugiro Etxearen inguruan.

Emaitzak: 451 | Orriak: 1 2 3 4 ... 17 18 19 20 21 22 23