Herria

Betirako itxi zuten

Uztarria.eus | 2018-10-25 : 15:27 | Herria

Berritzeko eten zuten haren zerbitzua, ustez. Baina berritu beharrean, itxi egin zuten. 30 urte pasatu dira Urolako Trenaren agurretik. Itxiera haren bueltan erreportaje hau osatu zuten Ane Olaizola, Maialen Etxaniz eta Mailo Oiarzabal kazetariek 2018ko Uztarria aldizkarirako.

 

Edukiontziak irauli dituzte Garmendipe futbol zelaiaren parean

Uztarria.eus | 2018-10-21 : 11:45

Artzubia kalean, ezezagun batzuek irauli eta errepidera atera dituzte Glual enpresaren garai bateko egoitzaren aurrean eta Garmendipe futbol zelaiaren parean jarrita dauden hondakinentzako edukiontziak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:30 aldean...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Neurri handiko zuhaitz bat moztu dute Sanjuandegin, "segurtasun arrazoiengatik"

Uztarria.eus | 2018-10-03 : 16:30

Herriko berdeguneen mantenu lanen haira, neurri handiko zuhaitz bat moztu behar izan du Udalak Sanjuandegin. Udalak azaldu duenez, "zuhaitza asko hazi da, eta tentsio handiko kableak oso gertu zituen". Hori...

Euzkadi zaharra berrituta itzuli da Burdinbidearen Euskal Museora

Uztarria.eus | 2018-10-03 : 12:54 | Herria

Lau hilabete iraun duten konponketa lanak bukatuta, Burdinbidearen Euskal Museora itzuli zen atzo Euzkadi lurrun tren-makina. Lasaoko Landeta Burdin Lanak enpresan egin dituzte tren-makina zaharra konpontzeko lanak, eta atzo eguerdian...

50 urtetik gorako etxebizitzen %90ak gainditu du Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Uztarria.eus | 2018-10-02 : 17:38 | Herria

Azpeitian 50 urtetik gorako 241 eraikinei egin diete EITa, eta horien %90ak bete du eginbeharra. Eraikinen egitura, etxaurrea, estalkia, uraren saneamendu-sarea eta hornidura aztertzen ditu EITak.

 

Parrokiako kanpaietako bat, konpontzera

Uztarria.eus | 2018-09-27 : 16:13

Parrokiako kanpandorreak kanpai bat gutxiago du gaur goizetik. Elizkizunak iragartzeko jotzen duten kanpaia da, hain zuzen ere, garabia batekin kanpandorretik jaitsi dutena. Kanpaiari pitzadurak sortu zaizkiola eta konpontzera bidaliko dutela...

Kolorez jantzi dituzte Euskal Herriako arrapalak

Uztarria.eus | 2018-09-25 : 17:27

Sanjuandegiko Euskal Herria kaleko skate parkearen arrapalak eta inguruko eskailerak itxura berrituarekin agertu ziren duela egun batzuk. Argazkian ikusten den legez, aldapak zuriz eta aldameneko eskailera mailak kolore biziz margotu...

Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile baten kexa

Uztarria.eus | 2018-09-12 : 10:41

Izarraizpeko baratzeetako erabiltzaile batek bidali ditu argazkiok Uztarriara. Irudietan, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Izarraizko Atea parkearen artean dauden baratzeetatik hartutako barazkiak txikituta eta sakabanatuta ikusten dira, ikastola ondoko bizikletentzako bidean...

Irailaren 8ko hitzordua Kizkitzan

Uztarria.eus | 2018-09-09 : 17:37 | Herria

 

Atzo, irailak 8, amabirjin ugariren festa egunak ospatu zituzten bazterretan; horien artean, Mandubitik gora eta Itsasoko lurretan dagoen Kizkitzako Amaren festa. Urrestillan, Aratzerrekan, Nuarben eta Matxinbentan batik bat, hitzordu berezia...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Goenako zaborraz, berriro kexu

Uztarria.eus | 2018-09-04 : 13:06

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Joan den zapatuan, hilak 1, Goenan atera zituen irudiok argazkiak bidali dituen herritarrak. Pilatutako zaborra eta denetariko hondakinak ikus daitezke irudietan, eta...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Bada zer bisitatu

Uztarria.eus | 2018-08-27 : 15:28 | Herria

Urtez urte herria itxuraldatzen ari bada ere, badira mendeetan zutik jarraitzen duten eraikin historikoak. Zaharberrituta, ikusgai daude asko. Horiekin osatu du abuztuko Uztarria aldizkarirako Klik! argazki-erreportajea Nora Alberdi kazetariak.

 

Kexa, olio orbanak tarteko

Uztarria.eus | 2018-08-16 : 14:23

Herritar batek duela zenbait egun bidali zuen argazkia Uztarriaren erredakziora. Kexa agertzeko bidali zuen irudia; izan ere, haren arabera, motoren batek utzitako olio orbanak ikus daitezke plaza eta Zelai Luze...

Akabatutako hiru azeri Urraki bidean astebeteren barruan

Uztarria.eus | 2018-07-23 : 18:39

Astebeteren buruan eta toki beretsuan, Elosiaga eta Urrakiko gainaren erdibidean, hildako hiru azerirekin topo egin du errepidean herritar batek. Hark bidalitako argazki honetan ikusten dena da azkena, gaur bertan aurkitu...

Zer egiten du sofa batek Zelai Luzen?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-07-20 : 16:48

Herritar batek Uztarriara igorritako irudia da honako hau. Atzo arratsaldean atera zuen argazkia irudiaren egileak, Enparan dorretxearen aurrean. Herritarrak "bitxikeria" moduan bidali dio argazkia Uztarriari. Izan ere, haren ustetan zaila...

Goenako utzikeriaz eta arduragabekeriaz kezkatuta

Uztarria.eus | 2018-07-17 : 17:29

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Gaur, asteartea, goizean atera ditu irudiok, 10:00ak aldera. Argazkiak bidali dituen pertsonak azaldu duenez, Goena inguruko basoen egoera "kezkagarria" da. "Garai...

"Bi hankako animaliek" utzitako zikinkeria

Uztarria.eus | 2018-07-16 : 12:00

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Joan zen astean atera zituen irudiak argazkiaren bidaltzaileak Goenan, eta pilatutako zaborra ageri da bertan. Herritarrak salatu du kotxeak garbitzeko lekuan "izugarrizko...

Herri hezitzaileaz eta kultur transmisioaz hausnartzen hasi dira Miramarren

Uztarria.eus | 2018-07-16 : 10:39

Azpeitiko Udalak antolatuta, hasi da Donostiako Miramar jauregian Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian ikastaroa. Arantzazu Muñoa Hik Hasi egitasmoko kideak eta Joxe...

Herri hezitzaileen kontzeptuaz eta kulturgintzaz hausnarketa bultzatzen duen ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus | 2018-07-05 : 15:36 | Herria

EHUko Udako ikastaroen barruan eskainiko dituzte saioak, eta, besteak beste, "gure herrietan garatzen den hezkuntzaz, balioaz, kultur transmisioaz eta sormenaz hausnartzea" izango da helburua. Uztailaren 16an eta 17an izango da ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian, eta bertan parte hartuko dute hainbat azpeitiarrek. 

 

Berrituz bizitu

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 13:15 | Herria

Asko aldatu da Alde Zaharra azken hamarkadetan, okerrerako. Beherakadari buelta ematen hasita dagoela dirudi, ordea. Egungo egoeraz erreportaje hau osatu zuten Mailo Oiarzabal, Ainitze Agirrezabala eta Julene Frantzesena kazetariek joan den ekaineko Uztarria aldizkariaren 206. zenbakirako.

 

Esklabetan 50eko hamarkadan grabatutako irudiak, argitara

Uztarria.eus | 2018-07-04 : 11:52 | Herria

Herritar batek bidali dio honako bideo hau Uztarriari. 50eko hamarkadan –urte zehatza ez dakite– Esklabetako eskolan hartutako irudiekin osatutakoa da bideoa. Eskola sustatzeko egin zuen ikus-entzunekoa Bilboko irudigile batek, eta...

Emaitzak: 478 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 21 22 23 24