Urpeko altxorretan

Ainitze Agirrezabala

Urpean murgildu, bertako inguruaz gozatu eta arrainen artean, lasaitasunean, igeri egitea dute afizio hainbat azpeitiarrek.

Uretara
Uretara.  Egipto, Itsaso Gorria. Urperatzeko prest. Uretan sartu aurretik debekatuta dute alkohola edatea. Hortz-haginak ondo ez dituena minez hasten da presioa medio eta gaizki egindako enpasteak erortzeko arriskua dago. Urpekarien ekipo bakoitza 1.200 euro inguru kostatzen da.  
Ikaragarria!
Ikaragarria!.  Etiopia, Dijbouti. Bertatik bertara ateratako argazkia. Balea marrazoa 12 metro luze izatera eta 1.2oo kg pisatzera heldu daiteke. Plaktona jaten du eta ez da arriskutsua.  
Lau azpeitiar
Lau azpeitiar.  Cadaques, Katalunia. Koadrilan antolatzen dituzte urpekaritza irteerak. Argazkian lau azpeitiar: Juan Mari Otola, Josu Rezabal, Anjel Olaizola eta Esteban Kanpox. 
Zorriak kentzen
Zorriak kentzen.  Ataloa gora begira, geldi-geldi, jarri ohi da eta buztanbeltxak eta dontzeilak gerturatzen zaizkio gainean dituen parasitoak kentzeko. Getariako Arratoi inguruan ateratako argazkia da. 
Isil-isilik
Isil-isilik.  Arraia mosaikoak ikustea zaila izan ohi da. Zorionekoa da halakoekin topo egiten duena. Getarian aterata dago.  
Altxorra
Altxorra.  Urpean murgilduta sekulako altxorraz gozatu ahal da. Irudi ikusgarriak ikusteaz gain arrainen artean igeri egin daiteke. 
Mariskoa lepo
Mariskoa lepo.  Getariako uretan urpekaritza egitean marisko asko ikusten dute: nekorak, langostak, bogabanteak... Itsaskiak ur azaletik 10-12 metrotik beherako sakoneran egoten dira, bai baitakite apnean arrantza egiten dutenak hortik behera ez direla iritsiko. Oxigenoarekin arrantza egitea debekatuta dago.  
Itsas aingira gautxoria
Itsas aingira gautxoria.  Itsas aingirak egunez haitz artean ezkutuan egoten dira eta gauez ateratzen dira euren ezkutalekutik. Azpeitiarren esanetan, gauez urpean igeri egiteak xarma berezia du. Getariko K-Sub urpekaritza eskolan jaso dituzte ikastaroak. Argazki hau Getarian jasotakoa da.  
Sekulako pieza!
Sekulako pieza!.  "Bizitzako esperientzia" izan zela dio Esteban Kanpoxek. Afrikako Djiboutin "majo gozatu" zuen azpeitiarrak. Itsasoko animalia asko ikusteko parada izan zuten eta balea marrazoekin topo egitean “zorte handia” izan zuela dio. Apnean ari da urpean igeri egiten, oxigeno botilarik gabe.