Behin batean Loiolan...

Enekoitz Esnaola

EAJk, Batasunak eta PSE-EEk negoziazio politiko garrantzitsua egin zuten duela urtebete Loiolan. Orduko kontu batzuk-eta jaso ditu Uztarriak

Barrenean, Loiolako basilika. 

Bilera asko.

EAJk, Batasunak eta PSE-EEk hamabi bilera egin zituzten 2006ko udazkeneko negoziazio prozesuan: irailean hiru, urrian sei, azaroan hiru (azkena 15ean). Loiolan hamabiak. Gehien urrian egin zuten aurrera (iritzi publikoan bitartean Batasunaren legeztatzea edo Iñaki de Juana presoaren gose greba ziren hizpide).

Aurretik, sei urteko kontaktuak izan zituzten Batasunak eta PSE-EEk. ETAk, berriz, 2006ko martxoan eman zuen su-eten iraunkorra, Espainiako Gobernuak eta biek “konpromiso batzuk hartzean”, erakunde armatuak berak gero adierazi zuenez.

Josu Jon Imazen aitortza.

EAJk urtero irailaren azkeneko igandean egiten du Alderdi Eguna (azken urteetan Forondan, Gasteizen). Aurreko egunean EGIkoen jaia-eta egoten da, eta han izaten da EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Iaz ez. Honegatik, Josu Jon Imaz EAJren lehendakariak berak aurten jakinarazi duen bezala: “Loiolan nengoelako [Batasunarekin eta PSE-EErekin negoziatzen]”.

Imaz ez ezik, eta argitaratu denez, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia (Batasuna), eta Jesus Egiguren eta Rodolfo Ares (PSE-EE) ere egon ziren Loiolan. Jende gehiagok ere hartu zuen parte, ordea, negoziazio haietan.

Datu bat: Batasuneko hiru haiek orain kartzelan daude.

Akordioa lortzear.

Elkarrizketa eta Akordio Politikorako Oinarriak izeneko dokumentua izenpetzear izan ziren iazko azaroan EAJ, PSE-EE eta Batasuna Loiolan. Akordioak bost puntu zituen oinarrian:

Baina bilerak non egin zituzten?

Bilerak Loiolako santutegian egin zituztela esan izan da. Uztarriak dakienez behintzat, Loiolako beste leku batean izan ziren.

Egutegia.

Akordioak egutegi bat jaso zuen eta, horren arabera:

Loiolatik Vatikanora.

Eneko Bidegainek www.berria.info-ko bere blogean lehengo urrian, ETAren su-etenaren hausturaren ondoren Ramuntxo Camblong EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakariak esandakoa anekdota gisa: “Bilkura hartan akordio hori egin zenean, Batasunak galdegin zuen testu hori armairu berezi batean ezarri behar zela, eta kutxa hori badakizu non ikusten zuten? Ez banku batean, ez! Vatikanoan!”.

Desados.

Loiolakoaz azkenaldian.

Loiola bis.

Imanol Murua Uriak www.berria.info-ko blogean kontatua urrian: “Egibarrek esan zidan han aurreratutakoa baliagarria izan zitekeela hemendik aurrerako elkarrizketatan. Alegia: PSE Loiolan erabaki eskubidearen gainean onartzera iritsi zena onartzeko prest al dago Zapatero? (ez orain, hauteskundeen ondoren baizik). Onartuko balu, akordioa egina dago (horrela esanda, ez du horren zaila ematen). Negoziazioaren eskema, jakina, beste bat litzateke (bi hankekoa), eta negoziatzaileak ere beste batzuk liratete. Egiguren/Lopezen ordez, Zapatero. Eta Imazen ordez, Ibarretxe. Eta ados jarriz gero, hirugarren hankari (nori?) aurkeztu: edo hartu, edo utzi”.

Alec Reiden bisita aurrez.

EAJk, Batasunak eta PSE-EEk Loiolan batzarrak hasi aurretik, Loiolako josulagunek Euskal Herriko bake prozesuan zeresana izan zuen pertsona ezagun baten bisita jaso zuten: Alec Reid apaiz irlandarrarena. 2005eko azaroan egon zen han, hitzaldia ematen.