Klik

Imanol Eliasek utzitako argazkiak

Sokarekin estropezu
Sokarekin estropezu.  1980. urtean hasi zen sokamuturreko lehiaketa, eta lan ugari aurkeztu ziren orduan. Lehen edizioko irabazlea Luis Rey izan zen, goian ageri den *Cuerda de Cáñamo* izeneko lanarekin. 
Errebalean torero
Errebalean torero.  1985. urtean irabazi zuen Iñaki Joaristik argazki lehiaketa Errebalean ateratako argazki honekin. Argazkiari *Ikusmira* izena jarri zion. 
Zezena saltoka
Zezena saltoka.  Angel Rodriguez argazkilariak ateratako argazkia da behekoa, 1981. urtean. 2. saria irabazi zuen *Kontuz!* izeneko argazkiarekin.  
Ez gelditu!
Ez gelditu!.  Badoa zezena Erdi kalean gora, muturren edo adarren aurrean ausart bat duela... 1981ean 4. saria irabazi zuen *Sokamuturra II* izeneko lanarekin Jose Luis Alastrueyk.  
Zozt
Zozt.  1984. urtean lehiaketako irabazle izan zen argazki hau. *Alehop!* izena jarri zion Angel Rodriguezek Errebalean ateratako argazkiari. Ezustean harrapatu zituen zezenak. 
Lurrean
Lurrean.  Jose Antonio Zabalak *Arren* izenburupean aurkeztutako argazkia izan zen irabazle 2003an. Ederra hartuko zuen hankaz gora erori zen gazteak... 
Sustua
Sustua.  Jesus Herreraren argazki honetan sustu aurpegi ederra dute agertzen diren umeek. Horrelaxe jarri zion izena ere: *Susto*. 1981ean 5. saria irabazi zuen miserikordian ateratako argazkiak.