Hiztegia berriro

Ihintza Agirretxe

 

Azaroan kaleratu zen etorkinei zuzenduriko oinarrizko lehen hiztegia Azpeitian, Eta orain, uztailean, bigarren edizioa aterako du Azpeitiko Udalak, Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak enpresak eginda. Lehen edizioaren argitaratzailea Baite Euskara Elkartea izan zen; herrian etorkin asko daudela-eta, hauek hizkuntza aldetik egokitzeko dituzten arazoak ikusita, oinarrizko 200 hitz edo esamolde hainbat hizkuntzatara itzulita ateratzea lagungarri izango zitzaiela iritzi zion. Agortu egin zen lehen edizioa. Hitzeko beste herrietan ere ari da proiektua saltzen.