Zezenak kamioira sartu arteko lana

Iņaki Uranga

Ordubeteko prozesua. Nola sartzen dituzte sokamuturreko zezenak kamioira? Lan erraza ote?... Herritar gehienek Uztarriaren lan honen bidez ezagutuko dute hori (urtarrilaren 18an egina). Ordubete pasatzen dute sei zezen kamioira sartzen. //// 22 urtean Azpeitira. Arno ganadutegiak 22 urte daramatza Azpeitira sokamuturrera etortzen. Agustin Mugerza, Jose Mari Arriola, Andoni Mugerza, Jon Osa... ibili dira edo dabiltza ardura horrekin. Ehunen bat buru dituzte (Mutrikun, Olatzen).

 
 
Apartalekuan
Apartalekuan.  12:00ak dira eta zezenak apartalekuan (lehenago larrean edukitzen dituzte), eta Andoni Mugerza haiek torilera pasatzeko lanean. 
Torilera
Torilera.  Apartalekutik torilera eramaten dituzte, bakoitza bere txokora. Argazkian, Jon Osa atera irekitzen.  
Kamioa prestatzen
Kamioa prestatzen.  Andoni eta Jon —lehengusuak biak— zezenez enkargatu ziren bitartean, baserriko beste kide batzuk kamioia prestatzen aritu ziren, zerrautsa botaz eta. 
 
 
Lotzen
Lotzen.  Andoni eta Jon, zezenak lotzen torilean, gero enbolatuak jartzeko. Lanik konplikatuena agian horixe. 
Enbolatuak
Enbolatuak.  Segurtasun gisa, zezenek larruzko enbolatuak izaten dituzte; puntan, goma. Toriletan jartzen dizkiete. Aurpegia estali egiten diete. 
 
 
Kamioira
Kamioira.  Zezenak kamioira eramateko garaia. Banan-banan, sokatik helduta, pasabide estutik. Kamioiaren aldameneko ate batetik sartzen dituzte. 13:00ak dira. 
Azpeitian
Azpeitian.  Bazkaldu eta Azpeitira, 16:30eko sokamuturrerako. Argazkian, kamioia herrira iristen, 16:10ean.