“Ardiyek kasu gehiyo egiten ziek txakurrei artzayei baño”

Ion Aranburu

Pello Segurola Matxinbentakue da. Artzai txakur lehiaketetan parte hartzen du. Afiziyo hori haren koinatuek sartu ziyon eta etxea artzai txakurre ekarri zebenien hasi zan txapelketan kontuekin.

 

Nola hasi hitzean artzai txakur-txapelketetan parte hartzen?

Ni gaztie nitzenien, koinatue ibiltzen huan lehiaketetan, eta hure ikustea juten nituan. Hortik zetorrek nere afiziyue.

Eta nola entrenatzen dituk txakurrek?

Orain sei artzai txakur zauzkeat. Etxien entrenatzen dizkiat. Ardietara bialdu aurretik baztarretiken-eta juteko esaten zoabet. Gutxi gora-behera, nik nahi deten tokira ematen saiyatzen nauk, ze, lehiaketatan ere toki zehatz batzuetatik ibili behar izeten diabe.

Zenbat ardi dauzkek?

Gutxi zauzkeat, tailerrien ere lana egiten diat eta. Orain ehun bat-edo edukiko dizkiat. Baiño 200 edukite natxiok.

Eta ardiyek kasorik egiten al zoabe txakurrei?

Txakurrek behin ikisten duenien, bai. Gainera, izugarrizko errespetue zoabe. Artzaiyei baiño kasu geihyo egiten zoabe txakurrei.

Nola lortzen diabe ardiyek kasu egitie?

Arrazak berak ekartzen dik lanerako izugarrizko gogue. Pixkenaka hasten haiz txakurrei ardiyek domatzen erakusten, aurrera pasatzen, atzera pasatzen eta abar. Behin ikixitakuen, ardiyek txakurrek esandakue egiten dik.

Artzai batentzat garrantzitsue al da txakur on bat edukitzie?

Oso inportantie dek. Morroi ona edukitzie bezelakue dek, lan asko egiten diabe. Asko laguntzen diabe.

Artzai-txakur lehiaketak nolakuek dire?

Fase desberdiñek zaudek. Bukaerako fasera lau bat txakur ailegatzen dituk. Fase hortan, erdiyen egoten dan eskorpia batera sartu beher izeten dizkiabe ardiyek eta gero eskorpia hortatik atera.

Noiz hasten da denboraldiye? Bitartien zer?

Ekainien hasten dek, eta Pilarikatako normalien bukatu egiten dek. Denboraldiye hasi bitartien, etxeko lanetan laguntzeko erabiltzen dizkiagu.

Nungo lehiaketie dek gustokuena?

Aiakue gustatzen zitek, lekue ere oso politte dek eta.

Zein dituk txakurrei aginduek emateko erabiltzen dituan hitzek?

Ez dituk beste mundukuek. Pasa aurrea, atzea, bazterretik eta antzeko hitzek ibiltzen dizkiagu.