Zezenketetarako bakarrik ez

Ion Aranburu

AHARI-PROBAK
AHARI-PROBAK.  Azpeitiko zezen-plazan, horrelako makina bat ahari proba egin dira, eta gaur egun ere egiten dira.  
HERRI KIROLAK
HERRI KIROLAK.  Herri kirolak leku garrantzitsua izan du eta du zezen-plazako ekitaldien artean.  
SALTO!
SALTO!.  Azpeitian ere gertatu izan da zezenak bere tokitik irteteko gogoa izatea. Makina batek susto galanta hartuko zuen egun horretan. 
TOREATZAILEA
TOREATZAILEA.  Irudian dagoena Ricardo Paulo Chibanga da. Azpeitian hiru belarri eta buztana moztu zituen.  
MESETA TORILA
MESETA TORILA.  Saninazioetako zezenketetan leku berezia da toki hori.  
FAMATUAK
FAMATUAK.  Urtero legez, toreatzaile famatuak etortzen dira Saninazioetan. 
APUSTUA
APUSTUA.  Andoni Egañak eta Diego Garcia zenak zezen-plazan Kilometroen alde egindako apustuko irudi bat. 
TXIKIENENTZAT
TXIKIENENTZAT.  Torero Bonbero ikuskizuneko irudi bat. Duela urte batzuk txikienen artean arrakasta izugarria zuen. Aurten badatoz, 27an.  
SANTIYOTAN
SANTIYOTAN.  Santiyotan egin ohi da desenkajonamendua. Saninazio jaietako zezenketetan aterako diren zezenak erakusten dira.  

ZEZENKETEN ETA HERRI-KIROLAREN HISTORIAREN 100 URTE" LIBURUKO ARGAZKIAK. Ekainaren 8an aurkeztu zuen Udalak liburua, Zezen-plazaren mendeurreneko ekitaldien barruan. Liburuan, Azpeitian zezen-plaza egin zenetik gaur arteko argazkiak eta historia jaso dira. Argazkietan ageri bezala, zezenketez gainera beste ekitaldi ugari ere egin da zezen-plazan, eta, batez ere, herri kirolekin lotutakoak izan dira horiek.