Azpeitiarrok ere, ‘egunkaria aurrera!’

Nerea Uranga

Mila herritarretik gora joan ziren otsailaren 22an Kontseiluak Donostian ‘Egunkaria’-ren itxiera salatzeko antolatu zuen manifestaziora

Zortzi autobus bete-bete eginda joan ziren Azpeititik Donostiako manifestaziora. 
Azpeitiarrak gogoz joan ziren Egunkaria-ren alde egitera. 
Donostiako manifestazio jendetsua. 
Azpeitiarrak manifestazioaren bukaeran. 

Azpeititik mila lagun inguru hurbildu zen Donostiara, autoz eta autobusez, Egunkaria-ren itxiera salatzeko Kontseiluak otsailaren 22an deitutako manifestaziora (autobusean 500 lagun inguru). Guardia Zibilak, otsailaren 20an Egunkaria-ko Hegoaldeko egoitzak itxi egin zituen, beste erakunde batzuen egoitzak miatu, eta guztira hamar euskaltzale atxilotu zituen. Hona www.uztarria.com-en jendeak idatzitakoak:

“Egunkaria aurrera! Egunero kalean izango da hemendik aurrera! Ez gaitezen eroste hutsean geratu. Irakur dezagun Egunero! Hori da Egunkaria-ren eta euskal prentsaren aldeko gure apustua! Erosi eta irakur dezagun euskal prentsa!

Egin Egunkaria Egunero

Euskal hitza bahitu digute. Ustezko ustetan eta frogak aurkeztu gabe, enpresa, langileak, irakurleak, euskara... jomugatzat hartuta, demokraziaren izenean eta gure mesdetan (?)... bahitu digute. Atxilotuen erruduntasuna frogatuko balitz ere, adierazpen askatasunaren mesedetan, ez luke komunikabide baten itxiera ekarri behar... Baina, Egin-en kasuan bezala, itxiera honek sortzen dituen kalteek behin betiko itxiera dakarrela, jakin, badakite! Ozen esan nahi dugu, ezinbestekoa dela, legeriak jasotzen duen moduan, kaltetutakoen errugabetasun printzipioa zaintzea... Eta, jakin bezate, irakurle-bezeroak direla, egunkari bat zigor dezaketen bakarrak! Gainontzean, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola ikastoletatik, elkartasuna adieraztea eta Donostiko manifestaziorako deia luzatzea euskararen eta adierazpen askatasunaren mesedetan! Erosi Egunero Egunkaria!

Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola

Eutsi goiari! Sekulakoa izan da internauten artean e-mail bidez eta web orrien bidez sortu den mugimendua. Ez dute lortuko, edozein oztopo jartzen dutela ere, gainditzeko gai bagarela badakigu, beraz eutsi eta aurrera! Utzi Euskal Herria bakean!

Josu

Interneteko mugimendua ondo dago, baina horretara ez dugu mugatu behar. Denok kalera! Utzi bakean Euskal herria!

Faxismoari su

Aupa Egunkaria, jarraitu aurrera, euskaldun asko daukazue atzetik!

Iratxe de Madariaga

Aupa Egunkaria , eutsi goiari, eta etsaiari hortzak erakutsi.

Xabier

Atzo [otsailaren 19an] Martxelo Otamendiren hitzaldian izan nintzen, Aitonenan. Gogoeta politak egin zituen Martxelok... eta orain, hau. Lotsagarria. Lotsagabekeria. Nire elkartasunik beroena atxilotuei eta euren gertukoei. Eta animo Egunkaria-n lanean ari diren guztiei, azpeitiarrei bereziki. Eutsi goiari!

Josu Azpillaga

Goizeko zortziak, erdi esna irratia piztu eta amets gaiztoa esatariaren ahotik... Elkartasuna atxilotuak izan diren guztiei, Egunkaria-ko langile guztiei eta orokorrean euskalgintzan aritzen zareten guztioi. Bihar euskaraz gosaltzeko aukerarik izango al dugu? Bereziki, besarkada bero bat eman nahi diot Txema Auzmendiri, azken berrien arabera atxilotuetako bat baita. Animo eta segi aurrera!

Pablo Dominguez

Utzi Euskal Herria bakean! Esan dezakedan bakarra da orain. Ez dakit nola konponduko den arazo hau; oraingoz mobilizazioetan parte hartzea pentsatzen dut, dudan amorrua adierazteko. Nahikoa da!

Nahikoa da

Nazkatuta nago hainbeste txakurrekin. Aste honetan 33 atxilotu izan ditugu, denak inkomunikatuak izan dira. Nor da terrorista? Gogoratu Ertzaintzak ere atxilotuak inkomunikatu dituela, NBEk emandako argibideen aurka. Beste guztia makilajea da.

Maki

Zer da hau? Benetan lotsagarria iruditzen zait, badirudi frankismora bueltatu garela. Animo Egunkaria-ko denoi, eutsi goiari!

Lotsagarriye

Lotsagarria izan da. Oraindik ezin sinetsita nago. Zerk gertatu behar du? Haserre, haserre daramat goiz guztia kontu hau dela eta. Euskararen eta euskaldunon aurkako ekintza hauen aurrean, ezin giztezke isilik geratu, ez dago eskubiderik! Jaso dezatela nire elkartasuna, Egunkaria-ko langileek eta egunetik egunera gehiago diren irakurleek ere. Ez gaituzte isilduko!

Alaitz Olaizola

Egunkaria aurrera! Egunero kalean izango da hemendik aurrera!, eta ez gaitezen erosle hutsean gelditu, irakur dezagun Egunero! Hori da-eta Egunkaria-ren eta euskal prentsaren aldeko gure apustua! Erosi eta irakur dezagun euskal prentsa egunero!

Irakurri