Gazta egunetako eta orduetako lana

Uztarria

ELOSIAGA GAZTA. Elosiaga auzoan du ikuilua, ardiak eta gaztategia Abel Segurola artzai gazteak. Gaztategia zuria eta garbi-garbia, arauek hala agintzen baitute Ana emazteak eta Albertok ere jarduten dute ardiekin lanean. GAZTAGINTZA. Abendutik uztaila bitartean, bi egunetik behin egiten dute 'Elosiaga' gazta. Goizeko zortzietan ekiten diote lanari eta arratsaldeko bostak jotzen dizkie lana bukatzerako, bukatu eta dena txukuntzeari egiten baitie .

08:00etan ekiten diote lanari. Ardi guztiak ikuiluan prest izaten dira.  
Arkumeak dituzten ardiak, aparte izaten dira ikuiluan. Hauek ez dira jezten.  
Ardiak jezteko makinak 'tiobibo' baten antza du. Ardiak igo eta pentsua jaten ari diren bitartean, makinak jezten ditu.  
Ardiak 'tiobibo'-rako bidean, ezkerretik igo eta eskuinetik berriro ikuilura.  
'Tiobibo'ra igotzen direnean batek jezteko prest jarriko ditu ardiak, eta besteak bueltan datozenean errapeetako tutuak kenduko dizkio; Abel horretan ari da.  
Hodiek gaztandegira garraiatuko dute esnea. Lehenengo hoztu eta gero berotu egingo da esnea.  
Tenperatura egokian berotu, gatzagiarekin gogortu esnea eta gazura kendu ondoren. Gazta freskoa dago. Hau gero moztu eta moldeetan sartu behar da.  
Moldeetan sartu eta prentsan jarriko dira gaztak.  
Uretan eta gatzetan edukiko dira ondoren azala egiteko. Eta handik hozkailura, hemen bi hilabete edukiko dira eta jateko prest izango da gazta.