Uztarriako ziklismo porraren irabazleak

Porrako podiuma
Porrako podiuma.   

Pasa den uztailaren 30ean, Uztarriako txosnan, Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako Frantziako Tourreko porraren sariak banatu ziren. Porra arrakastatsua izan zen, bertan 108 lagunek parte hartu baitzuten. Lehen saria (86.400 pezeta) Gorka Beobidek jaso zuen (argazkian, erdian), bigarren saria (43.200 pezeta) Ion Etxeberriak eskuratu zuen (ezkerrean) eta hirugarrena (21.600 pezeta) berriz, Iban Aranbarrik (eskuinean) jaso zuen.