"Pasodoblie herriko festatako dantza alaye da"

Nerea Uranga

Dantzaye. Dozena bat urte damazki Joxe Marik aretoko dantza munduen sartute. Oin Azpeitiyen bizi ez bada’re, bertan erroldaute dao eta pizinako gimnasiyuen ematen ditu klasiek.

  (Jose Mari Orbegozo)

Euskal Herriyen aretoko dantzatik bizi al leike?

Ordu askon poderiyoz bai. Txapelketak irabaziyez eta orduek sartute. Mailie hartu ber da eta izena irabazi.

**Noiz eta nolatan hasi ziñen dantzan?**

Oin dala hamabi urte. Beti gustau izen zaizkit aretoko dantzak. Donostiyen hasi nintzen ikastarotan, baliyo nuela ikusi ta... Egunien zazpi ordu sartzen hasi nintzen, hala hiru urtien... Geo, Madridea eta Bartzelona jun nintzen ikastaro batzueta. Beasainen akademiye montau eta oin klasiek ematen ditut: Beasainen, Azpeitiyen, Donostiyen eta Zarautzen.

Ta txapelketak?

Neu preparaute ikusi nintzenien, Tele5 eta TV Españolako konkurtsota aurkeztu nintzen, biyek irabazi, eta geo Españiko eta Europa mailakota aurkeztu nintzen.

**Hauetan’e aurreneko postuten?**

Euskal Herriko Txapelketie 95ien, 96yen, 97yen, 98yen eta iez irabazi izen det. Europako Txapelketie 99-yen irabazi nun. Españikuen bigarren geldiu nintzen vals, tango eta pasodoblien.

Zenbat dantza klase dakizkizu?

Hamasei. Hoyetatik hemezortzi atea ber badie ateatzen die. Oin mariatxiyek preparatzen ai gea. Pausuek nahastuiez eta koreografiyek preparaiez. Jantziyek Bartzelonatik ekarriko ditugu, hemen ez baitao horrelakuk eiten ditun dendaik.

Dantzatzeko gustukuna?

Pasodoblie.

Zeatik?

Herriko festatako-ta dantza alaye da. Beti gustau zait gauze alayek dantzatzie. Tangue’re gustukue det, sentimentuekin dantzatzeko.

Dantza zailena?

Tangue. Teknika asko ber da, batipat konpenetraziyo haundiye bikotiekin. Bikotie beti eutsita eman ber da...

Telebisiyun'e ikusten zaitugu.

Hor azaltzeko’re pausu asko pasa berra dao; txapelketak irabazi, izena hartu ber da, bai bertan dantzan ateatzeko eo epaile jarduteko.

Lehen hiriburua jun ber zan aretoko dantzak ikistea...

Oin danea zabaltzen ai die. Kiroldegiyetan-eta beste aktibidade bat balitz bezela ematen hasi da, baita gimnasiyuetan’e.

Azpeitiyen ze harrera izen debe aretoko dantzan ikastaruek?

Oin bukau ditugu klasiek, eta berriz urriyen hasiko gea. Bi talde osaute daude. Gustoa dabil jendie. Sanjuandeiko festatan erakustaldiye’re ein genun.