Udako programak

Uztarria

Uztailerako adinaren arabera hiru programa aurkeztu ditu Gaztedia Sailak. Aurten aurrenekoz uda txiki antolatu da txikienentzat. Udan Jolas eta Udan Abentura izango dituzte gaztetxoek.

Udalaren Gaztedi Sailak prestaturiko hiru programa horien artean, hamaika egunetako bi txanden artean aukeratu dezakete ikasleak: uztaileko lehen eta bigarren hamabostaldiaren barruan bestea. Izena emateko epea maiatzaren 20an irekiko da eta ekainaren 2a artekoa izango da. Esku hartu nahi dutenek ikastetxean eman beharko dute izena.

Abentura eta jolasa

Udan Abentura, abentura bilatzen duten gazteentzat aproposa izango da. Bertan, aterpetxe batean egonaldi bat dago aurreikusita. Baita Barranco Jeitsiera, espeleologia, senderismoa, rafting-a eta Ordesa bailaran egingo den irteera bat ere, beste zenbait ekintzarekin batera, amaitu aurretik esperientzien ebaluaketa egiteko aukera izango dute, eta guztiari errematea emateko, afari eder bat.

Udan Jolasaren barnean, neska-mutilak egun-osoko irteerak egingo dituzte, Zumaiara, Igeldora eta Aiara, gero ere, eskulanak egiten ikasteko tailerrak izango dituzte. Gainera, egun bereziak antolatu dira propio beraientzat: San Fermin Txiki, Bizikleta Irteera eta Indioen Eguna bezalakoxeak.

Gaztetxoenak ere ez dira inoren inbiritan geldituko eta gogotik gozatzeko aukera izango dute. Aurten, lehendabiziko aldiz, Udan Txiki programari esker, egun osoko irteerak izango dituzte: hondartzara eta Aiara. Era berean, adinera egokitutako tailerrak izango dituzte. Eta baita egun bereziak ere, esate baterako, San Fermin Txiki eguna eta Pirata eguna.