Uztarria aldizkaria falta omen da buzoietan

 

Azken hilabeteotan hainbat dei eta kexu jaso izan ditu Uztarriak. Ahaleginak egiten ditugu aldizkaria ahal eta azkarren eta egokien banatzen. Baina jaso ez dutenei ohartarazi, bidean ale bakarren bat galdu bada ere, ez direla hainbeste izan. Buzoietan banatu, eta gero falta izaten dira. Besteen buzoietatik hartzen dutelako harpidedun edota bazkide ez diren bizilagunek. Uztarria aldizkaria jaso nahi izanez gero gure telefonora deitu eta harpidedun doan edota bazkide urtean 3000 pezeta bakarrik ordainduz. Aldizkaria buzoian falta baduzu, jarri ahalik eta azkarren Uztarriarekin harremanetan eta bidaliko dizugu beste ale bat.