Ibai-Eder erre da

Arrainak hilda, orain hiru bat aste
Arrainak hilda, orain hiru bat aste.    (Nerea Uranga)

Pasa den maiatzaren 16an ehundaka arrain hilda agertu ziren Ibai Eder ibaian Landetako industriguneko isurketaren batek eraginda; amurrainak, barboak, loinak eta ezkailuak agertu ziren hilda.

Ez da aurreneko aldia, Ibai Ederren gertatu dena. Iaz, urriaren 21ean ere, Ibai Eder ibaian, oraingoan bezala, hildako arrainak azaldu baitziren, leku berean. Orduan, milaka izan ziren hilda gertatu ziren arrainak. Urrian Ertzaintzak laginak jaso zituen, baina oraindik ez da jakin nork eta zerk eragin zuen Ibai Ederko arrainen hilketa.