“Ni gustoa natxiok, giruatik-ta, baño lotura haundiye dek fuola”

Enekoitz Esnaola

Futbolistie. Lagun Onak haundikue. Oin dala 11 urtetik dao. Badauke meritue, hauek’e sakrifikau eiten dielako. Nik badakit hori, kuadrillakue det-ta kapitana: Oskar.

Oskar Agirre
Oskar Agirre.    (Nerea Uranga)

Zuei eiten al dizkizuete elkarrizketak-eta?

Gutxi. Eiten diben laugarrena dek.

Bueno, ba zorionak.

Zeba, ordie?

Hirugarren Malliei eusteatik.

Ah! Eskerrik asko.

Asko kostaute?

Gure helburue huan hori, salbatzie, baño ez hain gaizki ibiltzie.

Noiz debuta huan haundiyekin?

Oin 11 urte ja, 18 urtekin, Bergaran. Ina Sagarzazu huan entrenadore. Karrilero jokau nian.

Txikiten extremue hitzean, ta zentral bukau dek. Zeatik?

Nei beti gustau izen zitek aurrea jutie, baño oin erosuo natxiok zentral.

Hurrengo pausue zer, dana uztie?

Ni gustoa natxiok, giruatik-ta, baño pentsatzen ai nauk segiu eo...

Duden eh?

Jo, eske hi, batzuten, bukau entrenamendue, jun etxea, afaldu azkar ta jun ai ba lanea! Loture haundiye dek.

**Baita aste bukaeratan sakrifikatze hori’re, ezta?**

Lehen gogorroue huan ordie, kalea geyo erteten giñian ta badakik...

**Bai, bazakiat. Ta bazakiau kontrolak’e bazeudeala.**

Ba motel! Oin, halare, ez zaudek. Nik uste diat konturau diela gu pertsonak geala, gaztiek, ta kuadrilliekin-ta ondo pasatzie gustatzen zaigula.

**Hik gañea primetako dirue izeten huan poltsikuen...**

Ondo etortzen huan, hi!

**Baño ondo iruitzen al zak Terzera batien dirue moitzie?**

Nei bai. Halare, beste ekipo batzuten gurien baño askoz diru geyo moitzen dek.

Ta kanpoko jokalai asko ekartze hori ondo iruitzen?

Hori’re ondo, baño neurriyen ekarri ezkeo. Etxekuekin bakarrik ez zion salbaziyue lortzeik.

Zein izengo hukek oin hiretzat derbiye?

Zeatik galdetzen dek hori?

Ez, bueno, neskie zestuarra daukek ta...

Neretzat derbiye beti azkoitiarran kontrakue izengo dek. Goguekin jokatzen nian haien kontra. Baño, ez zakiat zeatik, baño haiek kasta haundiyo erakusten diabe derbiyetan.

Lagun Onak-eko baten lana azpimarra ezak.

Kinttelana. Lan haundiye eiten dik. Ezinbestekue dek klubeako.

Kinttela... bai, azkoitiarra. Bueno, urte hauetan eure ekipuen ezautu deken jokalaik onena?

Jaime Lizarralde.

Beste azkoitiar bat!

Hi, ze nahi dek ba esatie?