Makina bat apustu plazan

 
  1. urtean eraiki zuten Azpeitiko zezenplaza eta harrezkero makina bat apustu jokatu izan dira bertan. 1920. eta 1930. hamarkadan apustu ugari jokatu zen. Eta bertan lehiatu ziren, besteak beste, Clemente Arrue, Nicolas Arregi, Lorenzo San Julian Azpeitiko Ijitu Txikia herrikideak. Beste herrietako asko ere aritu ziren. Apustu haien artetik aipatzekoa izan zen Aiako Txikia-k eta Aizarnako Txikia-k jokatu zutena 1928ko otsailaren 28an. Bakoi-tzak 124 buelta zituen egiteko, hamalau kilometro. Hamalauna mila erreal jarri zituen bakoitzak. Ikusmin handia sortu zuen apustu hark, eta 2.868 lagun bildu ziren plazan. Aiako Txikia-k irabazi zuen. Azken urteetan ere izan da apusturik, Martin Fiz, Ezequiel Bitok, Diego Garcia bera eta Apalanza aritu izan baitira.