Bertsolari Korrikalaria

Xebaxtian Lizaso

 

Bertsolari korrikalaria da Andoni Egaña. Gazte denboran bi maratoi hasi eta bukatu zituen, eta bere hirugarren maratoiak —bertsotakoak, alegia— errearazi du gehien.

Andonik beti izan du kirolari grina bere barruan, eta bultzada txiki bat aski da zerbait proposatzean berak baiezkoa emateko.

Orain dela bi urteko apustua ere —Azkoitia-Azpeitia maratoi erdikoa, hain zuzen— apustu honetan etsai izango duena —Diego Garcia— porrot baten ondoren triste zegoelako antolatutako apustua zen. Andonik irabazi zuen.

Orain Kilometroak’ 2000 da aitzakia, eta ezetz esaten ez dakienari erraza da zerbait proposatzea.

Munduaren ikuspegi zabala dauka Andonik, eta bihotza zabalagoa.