Belaunaldi ezberdinak elkar hartuta bertsotan

Igor Aramendi

Aurten, taldeka jokatu dute Gipuzkoako txapelketa. Azpeitiko hiru taldek parte hartu dute, eta finala Azpeitian da hilaren 19an. Herriko talderik ez da izango finalean; oraingoz, Zarautz-Jai Txiki da finalista bakarra.

Bertsolari azpeitiarrak
Bertsolari azpeitiarrak.    (Herri Arteko Txapelketa dela-eta, argazki hau atera zuten azpeitiar bertsolariak. Goian, ezkerretik eskuinera, Beņat Lizaso, Urko Egaņa, Imanol Lazkano, Anjel Larraņaga, Joxe Lizaso, Leire Ostolaza, Joxe Luis Gorrotxategi, Joxe Agirre eta Xebaxtian Lizaso; behean, ezkerretik eskuinera, Aritz Etxeberria, Andoni Larraņaga, Jokin Uranga eta Xabier Euskitze)
Izarraitz frontoian jokatuko da finala. Obrak egin berri dituzte han
Izarraitz frontoian jokatuko da finala. Obrak egin berri dituzte han.    (Iņaki Uranga)

Azpeitian jokatuko da aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Hilaren 19an jokatuko da, Izarraitz frontoian, goizeko 11:30-etatik aurrera. Ezohiko finala izango da gainera, bertsolariak bakarka lehiatu beharrean, taldeka ariko direlako. Oraingoz Zarautz-Jai Txiki da finalista bakarra; azaroaren 28an irabazi zuen finaleko txartela Andoni Egaņak, Inigo Manzisidor Mantxi eta Julen Zulaikak osatutako taldeak, eta, hain justu, Azpeitiko talde baten kontra: Azpeitia-Landetaren kontra (Xebaxtian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larraņaga). Zarautzen jokatu zen finalerdi hura, eta 33 puntuko aldea atera zien zarauztarrek azpeitiarrek.

Bigarren finalerdia hilaren 5-ean jokatuko da, Tolosan, Beotibarren, 12:00etan, eta Erniope (Jexux Mari Irazu, Txomin Garmendia eta Aitor Usandizaga da hirukotea) eta Urnieta-Andoain (Jokin Sorozabal, Aitor Mendiluze eta Txuriya) taldeen artean.

  1. lagun

    Gipuzkoan egun parte har dezaketen ehundik gora bertsolari modu eragingarri eta korapilatuenean bildu eta bertsotan egin ahal izatea da helburuaģ. Asmo horrekin antolatu dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lagunek Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa. Aurten, taldekako txapelketa eginez bertsogintzako belaunaldi guztiak elkarrekin nahastu, tradizio eta estilo ezberdinetako bertsokerak lehiarako berreskuratu eta bestelako partehartze ereduek izutu litzaketen bertsolariak erakarri nahi izan dituzte.

Formula horrekin, guztira 166 lagunek hartu dute parte txapelketan, 24 talde eta lau eskualdetan banatuta. Kontuan izan behar da 166 haiek guztiak ez direla bertsolariak, tartean dira-eta talde bakoitzak berekin izan dituen gaijartzaile, epaile eta aurkezle bana.

Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan Azpeitiko hiru taldek hartu dute parte: Azpeitia-Oņatzek (Laxaro Azkunek, Anjel Larraņagak, Jokin Urangak, Joxe Agirrek, Xabier Euzkitzek eta Koldo Aldalurrek osatua), Azpeitia-Urrakik (Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano, Bereziartua Gaztaņe, Jexux Lopetegi, Urko Egaņa eta Eduardo Larraņaga) eta Azpeitia-Landetak (Beņat Lizaso, Aritz Etxeberria, Andoni Larraņaga, Leire Ostolaza, Xebaxtian Lizaso eta Fernando Beloki). Hiru taldeek lehen fasea pasatzea lortu zuten. Fase hartan eskualde barruko kanporaketak egin ziren, eta bi talderen arteko kanporaketan puntu gehien lortu zuena sailkatu zen. Hala, Azpeitia-Oņatz taldeak Leintz taldea kanporatu zuen, Azpeitia-Urrakik Deba-Elgoibar taldea, eta Azpeitia-Landetak Oņatikoa. Bigarren fasean bi talde bidean gelditu ziren: Azpeitia-Oņatz taldeak Zarautz-Jai Txikiren aurka galdu zuen, eta Azpeitia-Urrakik Ernioperen aurka. Azpeitia-Landeta finalerdietaraino heldu da.