Akordiotik gertu udalean

Uztarria

EAJ eta EA legegintzaldiko akordioa sinatzetik nahikoa gertu daude. Aurreko legegintzaldian ere bien arteko hitzarmena izan zen. Oraindik ez dago garbi zer jarrera hartuko duen EHk.

Azpeitiko udaletxea
Azpeitiko udaletxea.    (Iñaki Uranga)

Ekainaren 13an izan ziren udal hauteskundeak, baina oraindik, erredakzio hau itxi den egunean (azaroak 2) Azpeitiko Udalean ez dago alderdien arteko akordiorik, eta, beraz, batzordeak egon arren, udala ez dago erabateko funtzionamenduan. Baina baliteke aurki izatea akordio bat. Egunotan eman daiteke ezagutzera albistea. Eta, hain zuzen, eta aurreko legegintzaldian bezala, Euzko Alderdi Jeltzalea irabazlearen (EAJ) eta Eusko Alkartasunaren (EA) artekoa. Hitzarmena, betiere, lau urtekoa izango litzateke.

Bestetik, Euskal Herritarrok-ek (EH) Uztarriari esan dioenez, Jose Mari Bastida alkatea prest legoke EHri batzorde bat edo bi emateko, baina alderdi horrek ez du oraindik erabakirik hartu.

Gaur egun EAJk zazpi zinegotzi ditu udaletxean, EHk sei eta EAk lau.