“Gogorra dek artzai izete hau, baño gu geure era bizi gaituk, ta gustoa”

Enekoitz Esnaola

Abel artzaye. Holaxe ezautu izen deu beti. 30 urte dauzke oin, ta oin dala 13tik dauke artalde propiyue. Geo ta gutxiyo jaixtea herrire; Elosiya aldien bizi da.

Abel Segurola
Abel Segurola.   

**Hi, Abel, beti ‘Abel artzaye’ izen haiz...**

Ba motel! Hamaxei urteako hasi nitxian ni ardiyekin bueltaka.

Zenen bitartez?

Atte zanan bitartez ez. Harek arotz-taller baten sartu nahi natxikan, baño nik nahi ez. Osaba Jexuxek sartu natxian mundu hontan.

Ta eskolie utzi ber, ez?

Eske, ezin nian danea alleau. Ikastola jun bai, juten nitxian, baina juteatik-eo, ze geo deberiek etxien batez. Etxien, osabakin, ardiyek.

Zeoze eakutsiko zian, ordie, eskoliek?

Ordureko alleau ber dala ta holakuek. Artzai bezela’re kontu haundiye euki berra ziok orduekin.

Ta, ze mouz artzai bezela, Abel?

Ondo. Hau dek nere biziye. Hemendik bizi nauk. Nik oin ezingo nikek herrire bueltau bizitzea. Ta hori ni kalekumie izen nintzela txikiten, e!

**Baño kalea jatxiko haiz.**

Bai, baño geo ta gutxiyo.

Ta?

Ba, geo ta diferentio ikustetela herriye. Hango obrak ta kristue! Igoal eote haiz denboale batien jatxi gabe, ta galdute hao motel, direzion prohibida berriyekin-da!

Hik ze esango ioke kaleko gazte bati?

Esango nukena zea izengo huke: tristie dala haietako askona, askok ez debelako ezautzen baserriko bizimodue, gurasuek-da kalekuek ditxiabe-da. Ta gero esango nitxokek ondo bizi naizela artzai bezela.

Bizimodu gogorra dek, ordie, ez?

Bai, baño gu geure era bizi gaituk, eta kaletar asko ez. Negue dek gogorrena, baño gustoa natxiok. Udara partien Aralar aldea jute gaituk.

Harea zeba?

Hemen gosie ziok.

Nola gosie?

Ardiyentzat jan gutxi ziok Izarraitz aldien [600 ardi dauzke]. Aralarrea jun ber.

Terrenuek al dauzkek ba?

Han enpadrona ber izen nian neure ardiyek han ibiltzeko. Zaldibikue nauk ni papeleoz [diyo algara batien].

Ta nola ateatzek bizimodue?

Arkumiek, esnie eta gaztayek saltzen. Oin gaztatei haundi bat eiten ai nauk.

Ta, errexa eite al zaik gaztayek eite hori?

Eitie errexa dek; ona eitie zalle. Halare, Leazpin laugarren atea giñian, hi!

Hor baituk artzai batzuk egualdiye-da asmatze debenak, beste batzuk bertsolayek dituk... Hi zer?

Alde hortatik zero nauk.