Gizartea

Etxebizitza molde berriak aztertzeko prozesuaren barruan, bi hitzordu zehaztu dituzte urrirako

Uztarria.eus | 2019-09-25 : 15:29 | Gizartea

Prozesuko hirugarren eta laugarren bilerak urriaren 1ean eta 22an izango dira, 18:30ean hasita, Basazabal jauregian. Bilerak irekiak izango dira, eta nahi duen herritar orok izango du horietara joateko aukera. Udalak uda aurretik jarri zuen martxan Azpeitia, elkarrekin bizi prozesua, herritarren etxebizitza beharrei erantzuna emateko eta babestutako etxebizitza eskaintza zabaltzeko.

 

Iraileko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2019-09-24 : 13:18 | Gizartea

Bihar, hileko azken asteazkenean, odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatuko dute irailaren 30ean

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 12:28 | Gizartea

Datorren astelehenean, irailak 30, ospatuko dute aurtengo Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna. Azoka Plazan egingo dute bazkaria, eta sarrerak osteguna bitartean erosi ahal izango dira Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.

 

Iktus baten aurrean zer egin ikasteko solasaldia eskainiko du Nagusilanek bihar

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 10:22 | Gizartea

Sindikatu Zaharrean eskainiko dute hitzaldia, 11:30ean hasita. Agiac elkarteako kideek emango dituzte azalpenak, eta irekia izango da.

 

Alde Zaharreko ondare historikoa ezagutu dute hainbat lagunek

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 10:09

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, dozenatik gora lagunek Alde Zaharreko ondare historikoa ezagutu ahal izan zuten larunbatean. Izan ere, Vicente Davilak gidatuta, Azpeitiko Erdi Aroko almendran bisita gidatua egin zuten hainbat...

Bizikletaren mekanikaz saioa egin dute Ekoetxean

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 08:57

Bizikleten mekanikari buruzko ikastaroa eskaini zuten atzo, igandea, Ekoetxean, eta hainbat lagun izan ziren bertan saio praktikoa egiten. 11:00etatik 12:30era bitartean bizikletaren mekanikari buruzko askotariko azalpenak jaso ahal...

Maria Jesus Etxeberria: "Iraileko egun hauek ematen digute urteari eusteko modua"

Gipuzkoako Hitza | 2019-09-20 : 11:33 | Gizartea

Senarraren eta bien esku dago Antonioren Bordaren ardura, eta egunotan lanean lepo dabiltzala azaldu du Etxeberriak. Igandekoa antolatzen igarotzen dute astea. Joan den igandean, 28 lagun aritu ziren laguntzen. Eider Goenaga Lizasok 'Gipuzkoako Hitza'-rako egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Migratzaileen eta Errefuxiatuen Eguna ospatuko dute hilaren 29an Loiolan

Uztarria.eus | 2019-09-19 : 09:12 | Gizartea

Gipuzkoako hainbat talderen eskutik ospatuko dute Migratzaileen eta Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna hilaren azken igandean. Ez da soilik migratzaileen kontua lelopean, gaiaren inguruan sentsibilizatu daitezen herritar guztiei luzatu diete deia antolatzaileek.

 

Datorren asteartean egingo dute hurrengo Death Cafe saioa

Uztarria.eus | 2019-09-18 : 15:26 | Gizartea

Urbizixa taldeak antolatutako solasaldian izena eman daiteke dagoeneko, 627 11 78 19 telefonora deituta. Tertulia Basazabal jauregian izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

 

Parrokiara iritsi da Alejandro Labaka eta Ines Arango misiolarien omenezko erakusketa

Uztarria.eus | 2019-09-18 : 09:42 | Gizartea

 

Alejandro Labaka eta Ines Arango misiolari beizamarra eta kolonbiarra omentzeko ekintzak antolatu dituzte Urola bailarako parrokiek, Misio Ordezkaritzak eta kaputxinoen komunitateak, eta datozen egunetarako hainbat saio prestatu dute bi misiolariek...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Plax! bikote eta sexu aholkularitza zerbitzua martxan da berriro

Uztarria.eus | 2019-09-17 : 11:33 | Gizartea

Udako etenaren ostean, martxan da berriz Udalaren Plax! sexu eta bikote harremanen aholkularitza zerbitzua. Edozein kontsulta egiteko edo hitzordua eskatzeko, 688 897 920 telefonora deitu behar da.

 

Bi autok talka egin dute Danonako biribilgunean

Uztarria.eus | 2019-09-17 : 09:57 | Gizartea

09:00etan gertatu da istripua, Danona lantegiaren pareko biribilgunean. 60 urteko emakume bat zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera.

Emakumeak ahalduntzeko jarduerak eta Jabetze Eskolak, urritik abendura Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-09-16 : 18:40 | Gizartea

Jabetze Eskolen barruan zortzi ikastaro eskainiko dituzte abendura bitartean Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. Jabetze Eskoletarako izen-ematea zabalik dago. Horiez gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, dokumental emanaldiak, emakume haurdunentzat tailerra eta Mintzalilak nahiz Enpalabramiento egitasmoak.

 

Gizonezko bat erori da Urola ibaira Julian Elorza hiribidean

Uztarria.eus | 2019-09-15 : 19:14 | Gizartea

Gaur, 16:00 aldera, gizonezko bat erori da Urola ibaira Julian Elorza hiribidean, eta suhiltzaileek erreskatatu dute. Erorketaren ondorioz zauriak izan ditu eta Donostia Ospitalera eraman dute.

 

Uxua Gaintza: "Porrot egitearen beldurrak tentsio handia sortzen du eta, ondorioz, dibertimendua zailtzen du"

Uztarria.eus | 2019-09-13 : 15:54 | Gizartea

Bihar goizean Soreasun egingo duten Eskola kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik jardunaldiko hizlarietako bat izango da Gaintza (Zumaia, 1981). Psikomotrizitatean aditua, Gorputz Hezkuntzako irakaslea da bigarren hezkuntzan.

 

'Don’t be Dummy' programa ezagutu dute herriko hainbat ikaslek

Uztarria.eus | 2019-09-13 : 15:12

Don't be Dummy programa aurkeztu dute gaur Soreasu antzokian, herriko hainbat ikasleren aurrean. Gazteak trafiko istripuen prebentzioaz sentsibilizatzeko egitasmoa da Dont' be Dummy, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak sustatutakoa. Aurkezpenean...

'Kapitalismoa vs feminismoa' hitzaldia eskainiko du Jule Goikoetxeak Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Basanderiek asanblada feminista. | 2019-09-12 : 16:51 | Gizartea

Ikasturte berriarekin batera hitzaldi interesgarri batekin gatoz. Jule Goikoetxea hizlariaren eskutik, sistema kapitalistaren eta horren...

Errepideko istripuen prebentzioaz sentsibilizatzeko 'Don’t be Dummy' programa ezagutuko dute bihar herriko ikasleek

Uztarria.eus | 2019-09-12 : 13:24 | Gizartea

Saioan zehar trafiko istripuetan izandako bizipenak kontatuko dituzte Inma Aramendik (udaltzaina), Ibon Errazuk (suhiltzailea) eta Alaitz Arbillak (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Testigantza horiek lehen pertsonan kontatuko dizkiete ikasleei, abiadura kulturaren inguruan gazteak kontzientziatzea eta auto eta moto istripuak saihestea helburu.

 

Kontsultak egiteko Whatsapp zerbitzua izango du Emakumeen Txokoak aurrerantzean

Uztarria.eus | 2019-09-11 : 11:25 | Gizartea

Whatsapp zerbitzua Emakumeen Txokoko ekintzen berri jasotzeko, zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko egongo da erabilgarri. 

 

Marea Urdinari buruzko filmaren trailerra kaleratu dute

Uztarria.eus | 2019-09-10 : 15:14 | Gizartea

Marea Urdina elkarteari buruzko filma aurkeztuko dute hilaren 27an, ostiralez, Azkoitian, eta estreinaldiaren atarian, ikus-entzunezkoaren trailerra kaleratu du Marea Urdinak. 19:00etan izango da estreinaldia, Baztartxo antzokian.

Aniztasun funtzionala duten...

Emaitzak: 3359 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 165 166 167 168