Gizartea

Maite Santos: "Espazioaren formak maskulinoak eta femeninoak dira"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | 2019-07-22 : 15:33 | Gizartea

Uztaileko Uztarria aldizkaria osorik irakur daiteke dagoeneko webgune honetan (PDF formatuan, hemen). Herri aldizkariaren 218. zenbakia den horretan, Maite Santos barne arkitektura osasuntsuan espezializatuari egokitu zaio Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

 

Bihar amaituko da Napar Zuzterraken uztailaren 25eko bazkarian izena emateko epea

Uztarria.eus | 2019-07-22 : 12:25 | Gizartea

Nafarroako bandera omenduko dute Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideek ostegunean, eta ekitaldi nagusiaren ondoren egingo duten bazkarirako izen-ematea bihar amaituko da. 28 euro ordaindu beharko da bazkaria, eta interesatuek 674-165 683 deitu beharko dute. 

 

Mezarekin ospatu dute Madalena eguna hango auzotarrek

Uztarria.eus | 2019-07-22 : 12:06 | Gizartea

 

Madalena eguna da gaur, astelehena, eta ohiturari jarrituz, Madalenako auzotarrek meza egin dute goizean. Dozenaka lagun elkartu dira auzoko baselizan, eta Santa Maria Madalena oroitzeko eukaristia egin dute han. Elizkizuna...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Usakume tiraketaren aurka, protesta egin dute hainbat lagunek

Uztarria.eus | 2019-07-21 : 12:32

Oinatz elkarte animalistak deituta, hainbat lagunek bi elkarretaratze egin zituzten atzo, zapatua, Odriako zelaiaren aurrean. Hain zuzen ere, XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatu zuten atzo zelai horretan, eta tiraketak salatzeko...

»» Erantzunak: 1 (saninaziyo)

Gogotik ospatu dute Gaztetxearen 14. urteurrena

Uztarria.eus | 2019-07-21 : 11:23 | Gizartea

 

Goizean baltsa jaitsiera eginda, eguerdian bazkaltzeko elkartu ziren dozenaka lagun Gaztetxean. Sabelak bete ostean, rap emanaldia eskaini zuten Iosu Iraola eta Iosu Carrasco Troya azpeitiar raperoek. Eta baltsa jaitsierako sari...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Begiak argitu, gutxi jasota ere

Gipuzkoako Hitza | 2019-07-20 : 10:53 | Gizartea

Boluntario falta sumatze ari dira adineko pertsonei laguntzeko elkarteetan. Boluntario lanak herritarren ardura izan beharko luketeela iritzita, jende bila dabil Sareginez plataforma. Gizalde boluntariotza elkarteko kidea da Miren Gurrutxaga azpeitiarra, eta harekin nahiz Hurkoa fundazioko Begoña Zubimendirekin hitz egin du Udane Arbeo kazetariak Gipuzkoako Hitzarako egin duen erreportajean.

 

Madalena eguna dela eta, astelehenean meza izango da Madalenako baselizan

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 10:34 | Gizartea

11:00etan hasita ospatuko dute Santa Maria Madalena oroitzeko eukaristia. Astelehena Madalena eguna delako egingo dute meza.

 

Oinatz elkarteak elkarretaratzeak egingo ditu zapatuan eta San Inazio egunean

Uztarria.eus | 2019-07-18 : 13:34 | Gizartea

Bi elkarretaratze egingo ditu Oinatz elkarte animalistak datozen egunetan. Batetik, zapatu honetan egingo den XXXVII. Ollagorra Usakume Txapelketa dela eta, Odriako zelaian bi elkarretaratze egingo dituzte, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara. Bestetik, San Inazio egunean, zezenketen aurkako kontzentrazioa egingo dute 17:30etik 20:30era bitartean, zezen plaza aurrean.

 

Interesa piztu du G7ak Miarritzen egingo duen goi-bileraren inguruko hitzaldiak

Uztarria.eus | 2019-07-18 : 11:30

Atzo, osteguna, Joseba Alvarez G7 ez! plataformako kideak hitzaldia eman zuen Sanagustin kulturgunean. Abuztuan Miarritzen bilduko dira Europako Batasuneko, AEBtako, Kanadako, Japoniako, Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako eta Alemaniako estatuburuak, eta...

Larruazaleko minbiziaren aurka, uda osasungarria

Uztarria.eus | 2019-07-18 : 10:51

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea helburu duen karpa jarri du gaur, osteguna, plazan. Elkarte horrek Emausekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Uda osasungarria egitasmoa jarri zuen martxan duela...

"Ibilgailuek dute lehentasuna"

Uztarria.eus | 2019-07-17 : 10:16

Herritar batek kexa bidali du Uztarriara, atzo Berrosuetatik autoz ateratzen ari zela korrikalari batek ia bere autoa jo zuelako. "Abiadura bizian pasatu zen, han zeuden seinaleei kasurik egin gabe, eta...

»» Erantzunak: 3 (Xa2er, Betikue, earki)

Gaztetxearen 14. urteurrena ospatuko dute larunbatean

Uztarria.eus | 2019-07-16 : 12:47 | Gizartea

Gaztetxeko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako. Ohi bezala, baltsa jaitsiera eta bazkaria egingo dituzte eguerdi partean. Bazkalostean, herriko raperoek kontzertua eskainiko dute, eta arratsaldean, jolasak izango dira.

 

Martxan dira berriz Munoaundi aztarnategiko indusketa lanak

Urola Kostako Hitza | 2019-07-16 : 10:32 | Gizartea

Aranzadi zientzia elkarteak uztailaren 27ra bitartean egingo ditu lanak. Bizitokietan egiten ari diren lana aurten bukatzea espero dute. Bisita gidatua izango da larunbatean. Urola Kostako Hitzak erreportajea egin du Munoaundiko indusketen bueltan.

 

Moto istripua izan da bart Loiolako bide zaharrean

Uztarria.eus | 2019-07-15 : 10:46 | Gizartea

Moto gidaria errepidetik atera da gauerdian, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

 

Ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dira poltsa konpostagarriak datozen bi urteetan

Uztarria.eus | 2019-07-12 : 15:55 | Gizartea

2021eko uztailaren 1era bitartean Babesa arropa dendan, Itzira gozotegian, Xiriako kafetegian, Inar optikan eta Urrestillako estankoan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek poltsa konpostagarriak. Doan jaso daitezke, baina familia bakoitzak urtean, gehienez, hamabi biribilki eskuratu ahal izango ditu –40 poltsakoak dira biribilkiak–. Horregatik, herritarrek helbidea jakinarazi beharko dute poltsak eskuratzerakoan.

 

Erleak pilatu direlako, Damasoko parkea itxita

Uztarria.eus | 2019-07-11 : 16:52

Damasoko parkean, txirristaren ondoan, erle ugari pilatu da gaur arratsaldean (irudian), eta horrenbestez, Udalak itxi egin du eremua, segurtasuna bermatzeko asmoz. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erlezaina bidean da, eta hark egoera...

Sasiek Loiolako bidegorria oztopatzeagatik, kexa

Uztarria.eus | 2019-07-09 : 15:48

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau, Euskalerria auzunetik Loiolora bitarteko bidegorri zatian hartutako irudia. Zuhaixkatik ateratzen diren sasiek bidegorria "oztopatzen" eta "inbaditzen" dutela salatu du argazkiaren egileak, eta...

Erle habia kendu dute Sanjuandegiko etxe batetik

Uztarria.eus | 2019-07-07 : 12:50

Joan den ostegunaz geroztik, erle habia zegoen Sanjuandegiko Urbitarte auzoko etxe bateko balkoian. Berez, erlezainek kendu ohi dituzte halakoak, baina haien faltan, suhiltzaileak bertaratu ziren atzo, larunbata. Arropa bereziak jantzita...

Patxi Brey: "Ez dut inongo arazorik eduki ingelesarekin"

Uztarria.eus | 2019-07-05 : 15:08 | Gizartea

Orain hiru urte joan zen Irlandara, ikastera. Familia eta lagunak faltan sumatzen baditu ere, han jarraitzen du lanean azpeitiarrak, Cork hirian. Hantxe bertan atalerako elkarrizketa egin dio Mireia Galarza kazetariak Uztarria aldizkariaren 2019ko ekaineko zenbakian.

 

Herriko eragileekin bildu da Udal Gobernu berria

Uztarria.eus | 2019-07-04 : 15:10

Agintaldi berriari ekin eta Udaleko batzordeak banatzeaz batera, Udal Gobernua herriko eragileekin bildu da antolaketa berriaren eta hemendik aurrerako asmoen berri emateko. Atzo, osteguna, 120 lagun inguru bildu ziren Sanagustin...

Emaitzak: 3275 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 161 162 163 164