api 25, 10:15 Azpeitia
Langile kontrolpeko espazioen aldeko futbito txapelketa jokatuko dute aurten, Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta. Parte hartzeko beharrezkoa da taldeko ordezkari bat, gutxienez, biharko bilerara joatea. 19:00etan hasiko da bilera, Gaztetxean bertan.
api 25, 09:30 Azpeitia Errezil
Sañu Eguna ospatuko dute igandean, Sañoako gailurraren inguruan. Ibilaldiaz gainera, mosaikoa, hitzaldia eta jolasak izango dira goizean zehar, trikiti doinuekin alaituta.