Gizartea

Oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua jarriko du martxan Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista | atzo : 11:06 | Gizartea

Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista oinarrizko produktuen eta elikagaien banku iraunkorra martxan jartzera doa, duela aste...

Ainhoa Alonso: "Paisaia etengabe ari da aldatzen"

Uztarria.eus | atzo : 09:14 | Gizartea

EHUko Geologia graduko Mineralogia eta Petrologia Saileko irakaslea eta petrologia igneoan aditua da. Beste hainbat adar ere baditu aztergai. 2020ko apirileko Uztarria aldizkarian elkarrizketa egin dio Anartz Izagirre kazetariak.

 

Belen Zendoia: "Auzotarrek asko eskertzen dute giroa alaitzeko ekintzak antolatzea, eta horrek poz ematen dit"

Uztarria.eus | 2020-04-08 : 19:04 | Gizartea

Etxean ere bada festarako aukera, eta ondo dakite hori Euskal Herria auzuneko bizilagunek. Konfinamendua hasi zenetik denetariko jaiak egin dituzte, eta festa kalean antolatu ezin denez, balkoietan egiten dituzte ospakizunak. Kaldereroak, danborrada, jai mexikarra... denetarik egin dute azken aste hauetan, konfinamenduko egunak pixka bat alaitzeko asmoz. Belen Zendoia arduratu da irudimena dantzan jarri eta festa horiek guztiak antolatzeaz.

 

»» Erantzunak: 1 (Marta79)

Baieztatutako zortzi kasurekin jarraitzen du Azpeitiak

Uztarria.eus | 2020-04-08 : 14:10 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzak eguerdian kaleratu dituen datuen arabera, ez dute COVID-19 gaitza duen beste pertsonarik atzeman Azpeitian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 52 lagun hil ziren atzo; pandemia hasi zenetik hildako gehien erregistratu diren eguna izan zen atzokoa.  

 

Oinarrizko elikagaien banaketa egingo du Janari Bankuak apirilaren erdi aldean

Uztarria.eus | 2020-04-08 : 12:00 | Gizartea

Banaketa gehigarria izango da, udalarekin adostuta, egunotako "premia berriei erantzuteko", berez apirilean ez zegoelako halakorik aurreikusita. Orain arteko erabiltzaileek zein erabiltzaile berriek izango dute elikagaiak jasotzeko aukera, baina horien beharra duten guztiek aurrez udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko dute.

 

Bizi bat munduratzea konfinamenduan

Urola Kostako Hitza | 2020-04-08 : 11:30 | Gizartea

Erditzea, haur bat mundura ekartzea. Bestela ere ekintza nahiko berezia da ama izatea, eta are gehiago, konfinamendu garaian. Goizane Aranburuk martxoaren 22an izan zuen seme txikia, eta egoera nola bizitzen ari den kontatu du.

 

Enoken gaurko zinta

Uztarria.eus | 2020-04-08 : 08:23

Enokek gaurko Urola Kostako Hitza egunkarirako egindako zinta da honako hau. Umorea ardatz, ama lurra izan du tirarako gai gaurkoan. Koronabirusagatik ezarritako alarma egoera hasi zenetik ari da egunkarirako zintak...

Positibo berririk ez dute atzeman Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-04-07 : 13:56 | Gizartea

Igandeko datuen eguneraketaz geroztik, zortzi dira herrian COVID-19 gaitza dutela baieztatutako kasuak. Biztanle kopuruaren arabera, Azpeitiko osasun eremua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kutsatze tasa txikiena duena; Azpeitiak eta Errezilek osatzen dute aipatutako osasun eremua. Urola Kostan, berriz, beste zortzi positibo baieztatu dituzte atzo 20:00ak bitartean; ia guztiak, zazpi, Zarautzen, eta bestea Orion.

 

Familiarekin harremana izateko modu berria

Urola Kostako Hitza | 2020-04-07 : 11:30 | Gizartea

Konfinamendua hasi zenetik, adineko herritar asko etxean daude, COVID-19 gaixotasunetik babesteko. Egoera berriaren ondorioz, familiarekin hartu-emana zaildu zaie kasu askotan. San Martin egoitzan dagoen Lurdes Olazabalen familiak bere esperientzia azaldu du.

 

Hegoak ebakita

Uztarria.eus | 2020-04-07 : 10:23 | Gizartea

COVID-19 gaitzak erabat aldatu du herritar guztien bizimodua. Egun batetik bestera, etxea bilakatu da denen mundua. Zortzi herritarren testigantzak eta egunotako bizipenak jaso dituzte Ihintza Elustondo eta Mailo Oiarzabal kazetariek, 2020ko apirileko Uztarria aldizkarian erreportaje hau argitaratzeko.

 

Eta mundua urdindu zenuten...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | 2020-04-07 : 09:43 | Gizartea

#Etxetikurdindumundua egitasmoa martxan jarri genuenean, bagenekien ez zirela jendeari ezer eskatzeko garairik onenak, baina inolaz...

Kirol jarduerak bertan behera...

Uztarria.eus | 2020-04-07 : 08:14

Enokek gaurko Urola Kostako Hitza egunkarirako egindako zinta da honako hau. Azpeitiarra tirak egiten ari den hirugarren astea da hasi berri dena, eta oraingoan, etxetik kanpoko kirol jarduerak eten izana...

Irailera atzeratu ditu Parrokiak lehen jaunartze ospakizunak

Uztarria.eus | 2020-04-06 : 16:54 | Gizartea

Koronabirusaren ondorioz, ezingo dituzte egin maiatzean. Irailaren 13an, 20an eta 27an izango dira, horrenbestez, elizkizunak. Urrestillan, berriz, urrian egingo dituzte lehen jaunartzeak, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.

 

Kasu positibo berririk ez dute zenbatu Azpeitian datuen azken eguneraketan

Uztarria.eus | 2020-04-06 : 14:31 | Gizartea

Guztira, orain arte zortzi dira herrian baieztatu dituzten koronabirus kasuak. COVID-19 gaitza duten beste zazpi pertsona detektatu dituzte zapatutik igandera bitartean Urola Kostako eskualdean. Orion, Zarautzen, Zumaian eta Aizarnazabalen atzeman dituzte kasu positibo horiek.

 

Inkestan galdera berria: 'Maskararik erabiltzen al duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-04-06 : 14:18 | Gizartea

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Maskararik erabiltzen al duzu?. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, klima aldaketari buruzkoan, 160 lagunek eman dute boza.

 

Etxean ere bada festarako aukera

Uztarria.eus | 2020-04-06 : 13:02 | Gizartea

Danborradak, Elegante Eguna, kaldereroen doinuak, Sevillako feria, mozorroak, topa egiteko hitzorduak, egun osorako egitarauak, bingo jolasak... Herritarrek denetarik egin dute konfinamendu egoera ezarri zutenetik. Herriko bateko eta besteko auzoetan nahiz...

Koronabirusa datutan

Uztarria.eus | 2020-04-06 : 09:45 | Gizartea

Koronabirusak Urola Kostan nahiz bailarako herri guztietan izan duen eragina datutan jaso du Tokikomek. Honako grafika nahiz taula hauetan ikus daitezke datu guztiak, Azpeitikoak barne. Egunez egun datu berrituak ikusi ahal izango dira.

 

Olatz Berastegi: "Harremanak sortu eta landu egin behar dira, eta harremanak zainduta eta egonda sendotzen dira"

Uztarria.eus | 2020-04-05 : 19:30 | Gizartea

Azpeitiko Harremanak hezkuntza elkarteko kidea eta sexologoa da Olatz Berastegi (Lizarraga, Nafarroa, 1975). Konfinamenduan harremanak nola kudeatu daitezkeen azaldu du #EtxetikEtxera bideo-elkarrizketan, besteak beste, Berastegik.

Konfinamendua dela-eta etxean 24 ordu...

Beste bi kasu positibo baieztatu dituzte Azpeitian

Uztarria.eus | 2020-04-05 : 13:47 | Gizartea

Azken orduetan atzemandako bi horiekin, guztira zortzi dira herrian COVID-19 gaitza dutela baieztatutako herritarrak. Urola Kostan hamar kasu berri zenbatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren datuen azken eguneraketan: Azpeitiko biekin batera, sei Zarautzen, eta bana Azkoitian eta Zumaian. Guztira, dagoeneko 147 dira gaixotasun hori dutenak eskualdean.

 

Aro berrira moldatzen

Uztarria.eus | 2020-04-05 : 11:51 | Gizartea

2020a hasi eta berehala iritsi zaio jubilatzeko tenorea Maria Jesus Bernarasi. Ohitzeko betarik ez du izan oraindik. Mailo Oiarzabal kazetariak elkarrizketatu du 37 urtez Azpeitian mediku izan dena, 2020ko martxoko Uztarria aldizkarian.

 

Emaitzak: 3726 | Orriak: 1 2 3 4 ... 184 185 186 187