Festak

Jagoba Labaka: "Erdi kaletik herriko plaza artekoa ederra da oso"

Urola Kostako Hitza | 2008-01-30 : 09:01 | Festak

Karnabaletan hasi behar zuen sokamutil, baina beste batek min hartu zuen eta sansebastianetan ibili zen aurrenekoz lan horretan

Txikitatik "gustukoa" izan du sokamuturra

 

Badatoz karnabalak

Uztarria.eus | 2008-01-29 : 15:01 | Festak

Kaldereroen ondoren karnabalak badatoz, eta horiekin batera txaranga, artzain-inude eta mozorroak

Ekitaldiz gainezka dator aste bukaera; sokamuturra izango da hiru egunetan

Aurten kaldereroen ordutegia aldatu eta arratsaldez irtengo dute

Urola Kostako Hitza | 2008-01-23 : 12:01 | Festak

Kalejira Udaleko Festa Batzordeak antolatuko du, Ardozaleak elkartearen ordez

Aurten 19:30ean hasiko da eta ez gauean

Eusko Jaurlaritzari sokamuturrarekiko "errespetua" eskatu diote

Uztarria.com | 2008-01-20 : 18:01 | Festak

Udalak, sokamutilek eta Zezen Beltz elkarteak idatzia irakurri dute gaur (igandea), udaletxetik, Jaurlaritzak "arauak gogortu eta zorroztu" egin nahi dituelako; sinadura bilketa hasi dute

Herrian sokamuturrak 500 urteko historia duela diote eta segurtasun aldetik neurriak hartzen direla

 

»» Erantzunak: 5 (krixpin, naikuedeu, ander, amaiagarmendia, uarrieta)

Hau da hau festa!

Urola Kostako Hitza | 2008-01-20 : 11:01 | Festak

Jendez gainezka hasi dira San Sebastian jaiak

Mila lagunez osatutako helduen danborradak festa giroa alaia piztu du kaleetan

Argazki bildumak: Haurren danborrada eta helduen danborrada

 

Jose Anjel Arruti: "Gustatu egiten zaidalako jarduten dut danborrak egiten"

Urola Kostako Hitza | 2008-01-19 : 11:01 | Festak

Jose Anjel Arruti 'Oriyo'-k aitari lekukoa hartu eta iaztik bere kasa danborrak egiten eta konpontzen jarduten da

Eurten ehunetik gora egin ditu

 

Itsasi, 25 urte danborradan

Urola Kostako Hitza | 2008-01-19 : 11:01 | Festak

Dantza taldeko helduen danborradako taldea hasierako urteetan bandera jaisteko ekitaldietan irteten hasi zen.

Hiru-lau urteren ondoren hasi zen San Sebastian bezperako danborradan parte hartzen.

 

Ekin danbor hotsari

Urola Kostako Hitza | 2008-01-19 : 11:01 | Festak

Mila lagunetik gora irtengo dute gaur (larunbata) helduen danborradan, 22 taldetan banatuta

Basazabalek eta Ziripotek lehen aldiz aterako dute

Kalera irten aurretik, ikastetxeetan

Urola Kostako Hitza | 2008-01-19 : 10:01 | Festak

Sansebastian jaietako lehen danbor hotsak ikastetxeetan entzun dira

Atzo, ostirala, danborrada egin zuten ikasleek

 

Sokamuturzaleek protesta egingo dute igandean, Jaurlaritzaren arau berriak direla-eta

Uztarria.eus | 2008-01-18 : 10:01 | Festak

San Sebastian eguneko arratsaldeko sokamuturraren aurretik idatzi bat irakurriko dute, plazan

Herrizaingo Sailak legedia "gogortu" egin nahi duela diote

»» Erantzunak: 3 (botijo, maria)

Sansebastianetarako lanean

Urola Kostako Hitza | 2008-01-18 : 10:01 | Festak

Mireia Amenabar jaien bezperetan ere jaietarako hainbat arropa konpontzen ari da

Azaldu duenez, bere ogibideak lotura zuzena izan du helduen danborradarekin

 

San Sebastian bezperan herriko bandera ez du alkateak bakarrik igoko

Urola Kostako Hitza | 2008-01-16 : 12:01 | Festak

Itsasiko danborrada taldekoek eta Jose Luis Frantzesena musikariak jasoko dute

"Herritarrei eta batik bat danborradako parte-hartzaileei" tokia egingo diote bandera igoeran

Helduen danborradan aterako diren bi talde berriak, "gogoz eta ilusioz"

Urola Kostako Hitza | 2008-01-16 : 11:01 | Festak

Basazabal Elkartea sukaldariz jantzita aterako da upelak jotzen eta Ziripot Elkartekoak mikeletez irtengo dira, danborra joaz

Bi talde berri hauek kontuan hartuta, danbor jotzaileen 21 talde eta gastadoreak irtengo dira Sansebastian bezperan

 

Emakumeen parte-hartzea sustatzera deitu du Udalak

Urola Kostako Hitza | 2008-01-15 : 09:01 | Festak

Danborradako ia talde guztietan parte hartzen dute emakumeek, baina badira emakumerik irteten ez den taldeak ere

Udaleko Parekidetasun Batzordetik, helduen danborradako taldeetara idatzia bidali dute

 

Eliz kalean, behean ibiliko dute zezena

Urola Kostako Hitza | 2008-01-14 : 11:01 | Festak

Udalekoek eta sokamutilek elkarrekin adostu eta sokamuturrerako hainbat neurri hartuko dute

Herriko plazan, Alberdineko etxearen ondotik Zelai Luze alderako pasoa itxi egingo dute; Hartzubian, obrak direla-eta, estratarako pasoa itxiko dute

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus, ander, amaiagarmendia)

Hasi dira entzuten aurtengo aurreneko danbor hotsak

Urola Kostako Hitza | 2008-01-10 : 11:01 | Festak

Helduen danborradako taldeek aurten sei entsegu egingo dituzte, 21:00etatik aurrera Izarraitz pilotalekuan

"Aurten entsegu gehiago jarri dira talde berriek eskatuta" zioen Mikel Ibartzabalek

 

Ardozaleak-en ordez, Udalak hartu du kaldereroak antolatzeko ardura

Urola Kostako Hitza | 2008-01-09 : 09:01 | Festak

Kaldereroak antolatzen zituen Ardozaleak Elkarteko batzordeak errelebo eta denbora faltagatik laga du

.1993. urtetik iaz arte elkarte horrek antolatu izan ditu Kaldereroak

 

Jaurlaritzak sokamuturra arautu nahi du eta Udalak alegazioak aurkeztu ditu

Urola Kostako Hitza | 2008-01-07 : 11:01 | Festak

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zezenekin lotutako ekitaldietako araudiaren egitasmoa egin du

Udalak "partikular baten bidez" jakin du araudi proiektuaren berri

 

Errege Magoen kabalgatan aldaketak lanak direla-eta

Uztarria.eus | 2008-01-04 : 11:01 | Festak

Larunbatean, hilak 5, 17:30ean trenean iritsiko dira Azpeitira eta gero, 19:00etan abiatuta, igerilekutik kalejira egingo dute

Aurten, hala ere, ez dira Eliz kaletik eta Santiago kaletik pasatuko, lanak direla-eta

Santotomasetako feria, txorixoa eta ogia

Uztarria.eus | 2007-12-19 : 10:12 | Festak

Denera zortzi postu izango dira plazan; aurten, lehen aldiz, edalontzi berreralbilgarriak jarriko dituzte

Abenduak 20an festei hasiera emanez, Txapelen omenezko jaialdia egingo da

Emaitzak: 1503 | Orriak: 1 2 3 4 ... 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76