Festak

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2019-07-22 : 12:39 | Festak

Uztailaren 24tik (asteazkena) abuztuaren 4ra bitartean bertan behera geldituko dira Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak. Autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak egun horietan.

 

Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea, bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2019-07-22 : 10:56 | Festak

Igandean, hilak 28, Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxa izango da, eta bihar (asteartea) edo etzi (asteazkena) eman ahalko dute izena interesatuek, plazan; 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Sei euro ordaindu beharko da izen-ematea, kamiseta barne, eta iazko kamiseta erabili nahi duenak lau euro ordaindu beharko du. Bazkaria, jolasak, kantaldia eta kalejira antolatu ditu Marea Arroxak iganderako.

 

Inoiz baino anitzago datoz herriko festak

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 12:45 | Festak

Uztailaren 25ean hasiko dira ekitaldi nagusiak, Baserritarren Egunarekin, eta abuztuaren 2ra bitartean, askotariko ekitaldiak izango dira. Lagun Onak futbol klubekoek eta Odol Emaileen Elkartekoek botako dute saninazioetako txupinazoa. Udalak erasorik gabeko festak aldarrikatu ditu; eraso matxisten inguruko informazioa emateko arreta gunea jarriko dute, eta aurten lehenengoz, telefono bidezko zerbitzua eskainiko dute.

 

»» Erantzunak: 10 (Elolakapitaina, herribatmunduan, Mzurbano, batzuek2, Herribatmunduan...)

Presoen eguneko afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 11:19 | Festak

Orkatz eta Niza tabernetan eskura daitezke txartelak; hamabi euro ordaindu beharko dute ikasleek eta langabeek, eta hamabost euro gainerakoek. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira txartelak.

 

Hasi dira barrakak herrira iristen

Uztarria.eus | 2019-07-19 : 08:30

Gero eta gutxiago falta da festetarako, eta ohi bezala, hasi dira barrakak herrira iristen. Betharrametako jolaslekua ari da pixkanaka betetzen, eta aurten ere haurrek izango dute zertaz gozatua. Gainera, aurtengoan...

Baserritarrak, sagardoa, gazta eta ganadua izango dira Santio eguneko protagonista

Uztarria.eus | 2019-07-18 : 15:25 | Festak

Aurtengoan, 23 sagardogilek parte hartuko dute 47. sagardo lehiaketan. Herritarrek sagardoa eta hegaluze nahiz txekor pintxoak dastatzeko aukera izango dute 12:00etatik aurrera. XXI. gazta txapelketan, berriz, 27 gaztagile ariko dira lehian. Aurtengoan eskualdeko ganadu erakusketa izango da Astotegian. Egun osoan zehar beste hainbat ekitaldi ere izango da, hala nola Cesar Valverde pilota txapelketako finalak, Nafarroako banderari omenaldia, kantujira eta errekortarien txapelketa.

 

Hasi dira festetako programa etxez etxe banatzen

Uztarria.eus | 2019-07-17 : 21:36

Ate joka dira Santio eta San Inazio jaiak, eta Azpeitiko Udalak eta Haujijijai Batzordeak dagoeneko prest dute jaietarako programa. Gaur, asteazkena, hasi dira festetako liburuxkak etxez etxe banatzen. Zapatuan hasi...

»» Erantzunak: 19 (Elolakapitaina, azpeitiar, Betikue, Larramendi...)

Marea Arroxa antolatzeko bilera irekia izango da gaur plazan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2019-07-17 : 12:25 | Festak

Marea Arroxa antolatzeko bilera izango da gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Bilera irekia izango da eta Haujijijai batzordeak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

 

XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2019-07-17 : 10:02 | Festak

10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da tiraketa, Odriako zelaian. 2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, eskopeta bat, urdaiazpikoak, otarreak, gaztak eta arropak zozkatuko dituzte.

 

Festa inklusiboagoak egiteko, jaietako bi arratsaldetan ez da musikarik izango barraketan

Uztarria.eus | 2019-07-16 : 14:47 | Festak

Behar bereziak dituzten haurrek ere barrakez goza dezaten hartu dute uztailaren 27an eta 31n, 17:00etatik 19:00etara, Betharrametako jolastokian musikarik ez jartzeko erabakia udalak eta Marea Urdina elkarteak. Horrez gain, behar bereziak dituzten pertsonek barraketan ibiltzeko lehentasuna izan dezaten txartel batzuk kaleratuko ditu udalak.

 

»» Erantzunak: 3 (batzuek2, INIXI29, Marea Urdina)

Aurten ere, errekortaririk onenak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2019-07-15 : 21:00 | Festak

Hilaren 25ean izango da txapeketako saioa (18:00, zezen plaza). Kanporaketa fase baten ondoren, hiru onenekin izango da finala. Gaur izan da aurkezpena. Sarrerak salgai daude.

 

Errekortarien saioko sarrerak salgai ostiraletik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2019-07-10 : 15:39 | Festak

Uztailaren 25ean, Santio egunez, izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa, Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatuta. Zenbakidun sarrerak udaletxeko arkupeetan salduko dituzte, eta gainontzekoak tabernetan.

 

Marea Arroxa antolatzeko bilera egingo dute

Uztarria.eus | 2019-07-10 : 10:01 | Festak

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo dute gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die Haujijijai batzordeak.

 

Lagun Onakeko eta Odol Emaileen Elkarteko kideek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus | 2019-07-09 : 12:47 | Festak

Lagun Onak futbol taldeak 75 urte bete ditu aurten, eta Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak 50. Urteurren horiek tarteko botako dute bi elkarteetako ordezkariek uztailaren 30eko suziria.

 

»» Erantzunak: 2 (batzuek2, Perikomotxala)

Agur, Calippo

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2019-07-05 : 12:56 | Festak

Bero sargori honek ez dizu plaza Nagusiko terrazan lasai egoten uzten? Ditxosozko klima aldaketa agian...

Zuri-gorri bilakatu da Azpeitia, San Fermin Txiki festan

Uztarria.eus | 2019-07-05 : 12:56 | Festak

 

Larunbatean hasiko dira Iruñean eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan sanferminak, baina Azpeitira gaur iritsi dira festak. Izan ere, udaleku irekietako umeek San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur. Beste...

»» Ikusi argazki guztiak (40)

'Azpeitia historian zehar' izango da Gaztetxeko aurtengo baltsa jaitsierako gaia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-07-04 : 11:33 | Festak

Badator Gaztetxearen urteurren festan urtero egiten den baltsa jaitsiera. Aurten, uztailaren 20an izango da Gaztetxearen...

Elizkaleko festetako zozketak baditu zenbaki saridunak

Uztarria.eus | 2019-07-03 : 08:56 | Festak

Korputzen antolatzaieek jakinarazi dutenez, 069 da lehen zenbaki saritua eta 244 bigarrena. Txartel horiek dituzten lagunek Amaia Garmendiarekin jarri beharko dute harremanetan saria eskuratzeko. Saridunak datozen egunetan agertzen ez badira, ordezkoen txanda izango da.

 

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo du gaur Haujijijai batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haujijijai Batzordea | 2019-07-02 : 13:30 | Festak

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo dute gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die Haujijijai batzordeak.

 

Damaso auzunea festetan murgildu da

Uztarria.eus | 2019-06-29 : 19:30 | Festak

 

Damasoko bizilagunek egun osoko festa eguna dute gaur, zapatua. Goizean hasi eta iluntzera arte, hamaika ekitaldi antolatu dituzte. 11:00etan hasi dute jaia txupinazoa bota eta Damax festetako maskota jaitsita...

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Emaitzak: 1760 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 85 86 87 88