Festak

Asteazkenean irekiko da uztailaren 30eko herri bazkarirako txartelak erosteko epea

Uztarria.eus | 2018-07-23 : 13:14 | Festak

Marea Arroxak asteazkenean eta ostegunean jarriko du txartelak saltzeko mahaia plazan, 17:00etatik 20:00etara. Bazkarirako txartelak saltzeko hitzordua ez ezik, hilaren 30eko herri bazkarian laguntzeko prest dauden boluntarioen batzarra izango da asteazkenean.

 

'Use' nagusi, Errekortarien Txapelketan

Uztarria.eus | 2018-07-23 : 09:46 | Festak

 

Azpeitiko zezen plaza jendez lepe bete zen atzo, uztailak 22, Errekortari Txapelketaren saiorako. Ia hiru orduko ikuskizuna eskaini zuten txapelketan parte hartu zuten hamabi errekortariek, eta giro ederra nagusitu da ...

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Bazkariarekin eta denetariko jolasekin, gogotik gozatu dute haurrek Umeen Egun Arroxaz

Uztarria.eus | 2018-07-22 : 18:01 | Festak

 

Umeen Eguna izan da gaur, uztailak 22, Azpeitian. Goizean eta eguerdian hainbat herritatik etorritako erraldoien konpartsek bete dituzte Alde Zaharreko kaleak, musikaz alaitutako kalejiran. Ondoren, plazan elkartu dira denak, dantza ...

»» Ikusi argazki guztiak (56)

Azpeitiko kaleak hartu dituzte erraldoiek

Uztarria.eus | 2018-07-22 : 14:58 | Festak

 

Azpeitian festa giroan jarraitzen dute, eta gaur, Umeen Egunean, hamaika ekitaldi dituzte umeek eta gaztetxoek. Goizean, ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako erraldoiek hartu dute protagonismo osoa. Aurten, hamazazpi herritako ...

»» Ikusi argazki guztiak (65)

Zabalik da zezenketen inguruko argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-07-22 : 10:59 | Festak

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen duten zezenketei buruzko argazki erakusketa, eta atzo zabaldu zituen ateak. Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen diren ...

 

Uztailaren 26an izango da umeen barraka eguna

Uztarria.eus | 2018-07-20 : 15:48

Gaur zabaldu dituzte Betharrameko jolastokian festetarako jarri ohi dituzten barrakak, eta bertan izango dira saninazioak igaro arte. Udalak jakinarazi duenez, umeen barraka eguna ostegunean, uztailaren 26an, izango da. Egun horretan ...

Gaur hasiko dira festetako programa etxez etxe banatzen

Uztarria.eus | 2018-07-20 : 11:27

Ate joka daude udako festak, eta Azpeitiko Udalak dagoeneko prest du santio eta saninazioetako ekintzen berri emateko festetako programa. Gaur, ostirala, hasiko dira liburuxkak etxez etxe banatzen. Marea Arroxak, berriz ...

»» Erantzunak: 1 (Gillermo de Baskerville)

Demode Quartet, Gozategi, Vendetta, Revolta Permanent, Nogen, Doctor Deseo... jaietarako

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 14:46 | Festak

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 12:34 | Festak

Zapatuan eta uztailaren 25etik abuztuaren 5era bitartean bertan behera geldituko dira Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museoaren ondoko geltokiak. Autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak egun horietan. Uztailaren 29tik 31ra aldaketak izango dira UK01 linean, eta gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean.

Hamazazpi elkartetako eta herritako erraldoiek parte hartuko dute Umeen Eguneko kalejiran

Uztarria.eus | 2018-07-19 : 11:02 | Festak

Zapatuan festen bueltako hainbat ekitaldi izango da, hala nola Kimura judo klubekoek saioa, karting erakustaldia eta Bide Batez taldearen erromeria. Igandean umeak eta gaztetxoak izango dira protagonista, eta askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango dute egun osoan zehar. Besteak beste, erraldoien kalejira, umeen bazkaria nahiz errekortarien txapelketa izango dira.

 

»» Erantzunak: 6 (gurasobat, Torquemada, Gillermo de Baskerville...)

Umeen Egun Arroxan begirale lanetan aritu nahi dutenei zuzendutako bilera izango da bihar

Uztarria.eus | 2018-07-18 : 09:59 | Festak

Sanagustinpean bilduko dira 18:30ean, eta hizpide izango dituzte haur eta gaztetxoei zuzendutako egunaren prestaketa lanak. Horrez gain, begirale bakoitza zein adin-tarteko umeekin ibiliko den zehaztu edota egitarauaren inguruan hitz egingo dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Torquemada)

Udako festen harira, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute Marea Arroxak eta Parekidetasun Sailak

Uztarria.eus | 2018-07-17 : 12:44 | Festak

Asteartean izango da ikastaroa, eta bertan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Saioaren helburua da festa esparruan erasoak identifikatzea eta horiei aurre egiten ikastea. Ostiralean itxiko da izena emateko epea. 

 

Zabalik dago Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea

Uztarria.eus | 2018-07-16 : 12:34

Dagoeneko eman daiteke izena igandean, hilak 22, ospatuko den Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartzeko. Marea Arroxak bazkaria, jolasak, dantzaldia eta kalejira antolatu ditu egun horretarako, eta ekintzetan parte ...

»» Erantzunak: 1 (Uztarria)

Hamahiru errekortari uztailaren 22an Azpeitiko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2018-07-12 : 19:15 | Festak

Kanporaketa fase baten ondoren, hiru onenekin finala izango da. 18:30ean hasiko da, zezen plazan, Zezen Beltzek eta Toropasionek antolatuta. Gaur arratsaldean izan da aurkezpena. Sarrerak bihartik (ostirala) aurrera salgai: tokiak-ordutegiak eta prezioak.

 

Izarraitz taldeko txistulariek eta Euskaraldiko ordezkariek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus | 2018-07-12 : 14:51 | Festak

Aurten 40 urte betetzen ditu Azpeitiko txistulari taldeak, eta Udaleko Festa Batzordeak erabaki du taldeko musikariei omenaldia egitea. Gainera, datorren udazkenean herrian egingo den Euskaraldia antolatzen ari diren ordezkariek ere izango dute txupinazoa botatzeko ardura.

 

Astelehenean irekiko da Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea

Uztarria.eus | 2018-07-12 : 10:05 | Festak

Aurten, uztailaren 22an ospatuko da Umeen Eguna. Hilaren 16an eta 17an eman beharko dute izena Marea Arroxak antolatutako Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartu nahi duten lagunek. HH4, HH5 eta Lehen Hezkuntzako gaztetxoek eman dezakete izena. 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara jarriko du Marea Arroxak izen-ematea egiteko mahaitxoa. 

 

IƱaki Elorza 'Txapas': "Lanera joango naizen azken sanferminak izan daitezke hauek"

Urola Kostako Hitza | 2018-07-05 : 13:15 | Festak

Urteak daramatza Euskadi Irratian kirol kazetari lanetan Elorzak, baina bada urtero errepikatzen duen beste kontu bat ere: Iruñeko sanferminetako entzierroak eta dianak zuzenean ematen ditu.

 

Lizarra botata agurtu dituzte sanjuanak Urrestillan

Uztarria.eus | 2018-06-27 : 11:44 | Festak

Iaz bezala, aurten ere aizkorakadaka bota dute Urrestillan San Juan arbola. Eta iaz bezala, Mikel Larrañaga aizkolaria izan zen atzo iluntzean lizarra botatzearen ardura izan zuena. San Juan bezperan ...

Sanjuanetako astelehena, sagardoaren eta musaren bueltan

Uztarria.eus | 2018-06-25 : 20:38 | Festak

 

San Juan festek asteburuan utzi dutenarekin nahikoa ez, eta astelehenari buelta emateko sagardo dastaketa egin dute gaur eguerdian Urrestillan, San Juan Txiki egunez. Eguzkia indartsu esnatu da, baina urrestildarrak itzala ...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Ekintzaz jositako eguna prestatu dute Damasoko festak ospatzeko

Uztarria.eus | 2018-06-25 : 18:17 | Festak

Zapatuan ospatuko dituzte auzoko festak Damasoko bizilagunek. Beste urte batez, Damaxi harrera eginez ekingo diote festei. Bazkaria, txaranga-poteoa eta Iagomagoren emanaldiak ere antolatu dituzte larunbaterako.

 

Emaitzak: 1503 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 73 74 75 76