Festak

Saninazioetako txupinazoa, bideoan

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 15:15 | Festak

Bideo honetan jaso ditu Erlo Telebistak gaur eguerdiko txupinazoa eta haren bueltan ospatutako festa ekitaldia.

»» Erantzunak: 4 (Egipixkat, nekane, batzuek2, bertakue)

Festa kolorez jantzi da Azpeitia txupinazoarekin

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 12:33 | Festak

 

Nerbioak bor-bor, irribarreak ahoan eta dantzan zein kantuan. Hala zeuden ehunka lagun 12:00etarako plazan, gora begira, udaletxeari so, eguerdiko kanpaiak noiz joko zain. Baina ez dute jo. Hala ere...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

Txupinazoa botatzeko prest

Urola Kostako Hitza | 2019-07-30 : 10:32 | Festak

Gaur hasiko dira saninazioak, eta Odol Emaileen Elkarteko boluntarioak eta Lagun Onak futbol klubak arduraduko dira udaletxetik txupina pizteaz. Horiekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

 

Festen abizena

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 10:31 | Festak

Ibarzabal anaiek 30 urteko esperientzia batzen dute udal Festa Batzordean. Gazteenak kargua utzi berritan, izan duten arduraz mintzo dira Mailo Oiarzabal kazetariak 2019ko uztaileko Uztarria aldizkarian idatzitako erreportaje honetan.

 

Ordu batzuk barru hasiko dira saninazioak

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 19:30 | Festak

Bihar, asteartea, txupinazoarekin batera hasiko dira aurtengo saninazioak. Hiru egunez jarraian, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, eta festa giroak ez du etenik izango abuztuaren 2ra arte. Kontzertuak, kirol emanaldiak, jan-edanerako aukera zabala eta zezenak izango dira protagonista, besteak beste, datozen egunotan. 

 

Hainbat haur eta gazte joan da barraka egunera

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 18:03 | Festak

 

Umeen barraka eguna da gaur, astelehena, eta herriko hainbat haur eta gazte joan da Betharram eraikineko jolastokira barraketan ibiltzera. Sarrera bakoitza normalean bi euro ordaindu behar izaten da, eta gaur...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Lapurreta egin dute txosna feministan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 17:53

Txosna feministan lapurreta egin dutela salatu du Basanderiek asanblada feministak. Txosnaren arduradunek Uztarria.eus-i azaldu diotenez, joan zen zapatuan bildutako dirua lapurtu diete atzotik gaur goizera bitartean. Haiek adierazi dutenez...

»» Erantzunak: 2 (Mzurbano, Gabiriko Pablo)

Herria festarako prestatzen

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 17:24 | Festak

 

Bihar eguerdian botako duten txupinazoaren ostean, bestelako itxura hartuko du herriak, eta ez soilik kalean bilduko den herritar andanarengatik. Herritarrek ehunka ekintzekin ospatuko dituzte saninazioak, eta horiek behar bezala gauzatu...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Presoen lagunek jantokia irekiko dute saninazioetan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 16:32 | Festak

Azoka Plazan egokituko dute jantokia hiru egunez, eta hara joaten direnek askotariko jakiak dastatu ahal izango dituzte.

 

Tantaka, tsunamia

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 13:03 | Festak

Hamar urte beteko dira aurten Marea Arroxa sortu zenetik. Lehen zipriztin arrosak gogoratu dituzte Anne Unanuek eta Mikel Segurolak banatu berri den 2019ko abuztuko Uztarria aldizkarian, Anartz Izagirre kazetariak idatzi duen erreportajerako.

 

Joño, Luzifer!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Enok | 2019-07-29 : 12:45 | Festak

Hainbeste urtez hainbeste aldiz entzundako ereserkiak ekarri du azkenean Luzifer infernuko punta-puntatik Azpeitira.

"Inazio gure...

Pasodoble doinuz bete zuen bandak igande gaua

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 12:09 | Festak

 

Dozenaka lagun elkartu zen atzo gauean plazan Udal Musika Bandak kioskoan eman zuen pasodobleen kontzertuaz gozatzeko. Kioskoaren aurrekaldean jarritako aulki gehientsuenak beteta, plaza bueltako terrazetan edota zutik ere ez zuen...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Eraso matxistak salatzeko eta kontsultak egiteko arreta telefono zerbitzua jarriko dute saninazioetan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 11:11 | Festak

Eraso matxistarik jazoko balitz edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, 688 751 000 telefono zenbakira deitu ahal izango dute herritarrek. Horiek informazioa, aholkularitza nahiz aurrez aurreko arreta eta laguntza jasoko dute. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango da martxan telefono zerbitzua, 20:00etatik 08:00etara. Indarkeria matxistarik gabeko gunea ere izango da Plaza Txikian: hiru egunez jarriko dute karpa.

 

Saninazioetako zezenketetako zezenen desenkajonamentua egin dute

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 11:02 | Festak

 

Saninazioetarako hiru zezenketa antolatu ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, eta atzo arratsaldean zezenketa horietan aterako dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten zezen plazan. Jende asko izan zen atzo desenkajomentua ikusten. Ana Romero...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Hainbat kontzertu izango da saninazioetan

Uztarria.eus | 2019-07-29 : 09:09 | Festak

Uztailaren 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean hainbat kontzertu izango dira txosnagunean, plazan, Sanagustin kulturgunean nahiz Olazko Andre Mariaren plazan. Besteak beste, The Potes, Hesian, Jo ta kie, Celtas Cortos, Joselu Anaiak, Esne Beltza eta Afu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak saninazioetako hiru egunetan.

 

Umeen Eguneko goiza, irudietan

Uztarria.eus | 2019-07-28 : 20:25 | Festak

Korporazio txikia, umee meza, dantzariak, erraldoien kalejira eta plazako dantza lehia jaso ditu bideo honetan Erlo Telebistak, Umeen Egunaren laburpena eginez.

Festa arroxaz gozatu dute umeek

Uztarria.eus | 2019-07-28 : 18:29 | Festak

 

Goizean eta eguerdian erraldoien itzalpean ibili dira Umeen Egunaren protagonistak, baina bazkalordutik aurrera bere egin dute festa herriko haurrek eta gaztetxoek. Marea Arroxari aurrea hartuta, 150 haur elkartu dira Azoka...

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Umeak ur eske, Erdikalean

Uztarria.eus | 2019-07-28 : 17:59 | Festak

Umeen Egunean gozatua hartu dute Marea Arroxa txikia osatuta ibili diren dozenaka haurrek. Azoka Plazan bazkaldu ondoren, altxorraren bila jolasean ibili dira herrian zehar. Eta jolasen azken txanpan, aurreko urteetan...

Atzekoz aurrera ere, erraldoiak nagusi

Uztarria.eus | 2019-07-28 : 15:59 | Festak

 

Eguraldiaren aginduetara dantzan hasi da Umeen Eguna, baina goizeko eurialdiak ez dira nahikoa izan festa zapuzteko. Aldatu bai, aldatu du unean uneko eguraldiak aurreikusitako egitaraua. Erraldoiek ohiko dantza lehiaketa egin...

»» Ikusi argazki guztiak (80)

Kimura judo klubekoek erakustaldia egin dute Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2019-07-27 : 13:25 | Festak

 

Kimura judo klubeko kideek erakustaldia egin dute gaur eguerdian Azoka Plazan. Saninazioen barruko erakustaldia plazan egitea aurreikusita zuten, baina euriagatik lekualdatu dute. Haur eta gazte, dozenaka judokak parte hartu du...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Emaitzak: 1760 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 85 86 87 88