Festak

Ez da ezer falta helduen danbor festarako

Uztarria.eus | gaur : 19:37 | Festak

 

Dena prest dago 2020ko San Sebastian jaietako helduen danborradari ekiteko. Arratsaldean mugimendua izan da herriko kaleetan; besteak beste, banderadunak eta kantinerak apaintzen izan dira ile-apaindegietan, soziedadeetako sukaldeetan lanean aritu da...

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Sansebastianak hasteko prest

Uztarria.eus | gaur : 10:46 | Festak

Ordu gutxi falta dira aurtengo San Sebastian jaiak hasteko. Ordu gutxi iraun arren, Azpeitia festa giroz beteko duen urteko lehen jai ospakizun handia izango da. Gaur 22:00etan hasiko den helduen danborradarekin estreinatu eta bihar gauerdian, bandera jaistearekin batera, bukatuko dira sansebastianak, tartean beste hainbat hitzordu berezi eskainiz.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

San Martin egoitzan ere murgildu dira sansebastianetan

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 19:41 | Festak

 

Ikastetxeetan ez ezik, San Martin egoitzan ere gaur hasi dira sansebastian giroan murgiltzen. Goizean, egoiliarrak izan dira festaren protagonistak, eta beraiek egin dute danborrada egoitzan bertan. Arratsaldean, berriz, Iraurgi Ikastetxeko...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ikastetxeetako haurrek gogotik astindu dituzte danborrak

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 17:38 | Festak

 

Herriko ikastetxeetako haurrak dagoeneko murgildu dira San Sebastian jaietan. Hain justu, gaur arratsaldean danbor hotsek hartu dituzte herriko hiru ikastetxeak. Giro ederra nagusitu da arratsaldean egin dituzten danborradetan.

Iraurgi Ikastetxeko...

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Eguna joan eguna etorri, hutsunea mimoz betetzen

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 14:46 | Festak

Adinekoei nahiz beharra dutenei aisialdia dinamizatzen aritzen diren boluntarioak omenduko ditu Azpeitiko Udalak San Sebastian eguneko haurren danborradan. Pastoraltza taldekoak dira Mari Tere Txapartegi eta Rosa Mari Alberdi, eta Nagusilan taldekoak Loli Zurutuza eta Maite Gonzalo. Egiten dutena "oso betegarria" dela diote denek.

 

Zezena ez dute Gipuzkoanonean lotuko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-01-17 : 14:35 | Festak

Oraindik ez dituzte bukatu Alberdieneako eraikuntza obrak, eta, beraz, aurten ere, iaz bezala, segurtasun arrazoiengatik...

San Sebastian bezperako danborradaren eraginez, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 11:56 | Festak

21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Hiru geltoki horietan geratu ordez, autobusek sahiesbidean eta Sanjuandegin egingo dituzte geldialdiak.

 

Helduen danborradaren zuzeneko emanaldia eta saio berezia eskainiko ditu Uztarriak igandean

Uztarria.eus | 2020-01-16 : 17:01 | Festak

Urolako Komunikazio Taldeko hiru hedabidek –Uztarriak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak– zuzeneko emanaldia eta saio berezia eskainiko dituzte San Sebastian bezperan, 22:00etatik 00:45era bitartean. Helduen danborradako zuzeneko irudiak ez ezik, gonbidatuekin saio berezia gidatuko dute Ignacio Arakistainek eta Mireia Galarzak udaletxetik, 23:30 aldean hasita. Uztarria.eus-en, Erlo Telebistan nahiz Urola Kostako Hitzaren webgunean ikusi ahal izango da emanaldia zuzenean.

 

Danborradetako taldeen kokapenak, zehaztuta

Uztarria.eus | 2020-01-16 : 14:04 | Festak

Igandean, San Sebastian bezperarekin, iritsiko da herrira helduen danborrada. Aurten iaz baino hiru talde gehiago aterako dira desfilean; guztira, 30 talde. 22:00etan hasiko da danborrada, eta dagoeneko zehaztuta daude taldeen hurrenkera nahiz parrokiako eta plazako kokapenak. San Sebastian bezperako umeen danborradan hamar talde aterako dira; horien plazako kokapena ere zehaztuta dago.

 

Jon Galdos: "Gazteei lekukoa pasatzeko garaia dela uste dut"

Uztarria.eus | 2020-01-16 : 10:04 | Festak

Igande gauean, hamazazpigarrenez zuzenduko du Oilo-Soroko taldea helduen danborradan Jon Galdosek (Azpeitia, 1967). Aurtengoa izango du azkena, zuzendariaren makila uztea erabaki baitu. Urteotan danborradan "gozatu" egin duela dio, eta festa horrekin gozatzen jarraitzeko asmo osoa dauka, baina aurrerantzean, danbor-jotzaileen artean eta bere tokia hartuko duen zuzendariari so.

 

»» Erantzunak: 1 (Unax)

Inoizko San Sebastian jendetsuenei ekiteko prest

Uztarria.eus | 2020-01-15 : 21:09 | Festak

Lehen aldiz, hiru talde batera estreinatuko dira helduen danborradan. Ilunperekin, Inpernuerekin eta Izarraitzperekin, 30 talde izango ditu "inoizko parte hartzaileena" izango den San Sebastian bezperako danbor festak. Helduen zein umeen danborradetako talde guztietako ordezkariak elkartuta aurkeztu ditu udalak gaur aurtengo sansebastianak. Aurten, bezperako danborrada ikusteko ez ezik, bandera jaistekoa ere udaletxetik ikusteko aukera eskainiko die udalak herritarrei; bi zozketa egingo dituzte, eta izena eman nahi dutenek ostiral eguerdira arteko epea dute.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Zuzendari berriak ere, prest

Uztarria.eus | 2020-01-15 : 16:40 | Festak

Atzo, asteartea, egin zuten helduek danborradarako lehen entsegua, eta saioaren ostean hiru talde berrietako zuzendariekin eta beste bi taldetako zuzendari berriekin elkartu ziren Uztarria, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza...

Aitor Exposito: "Baserriko bizitzaren eta lanaren zikloa irudikatu dut karrozan"

Urola Kostako Hitza | 2020-01-15 : 11:30 | Festak

Aurten lehen aldiz egingo du sansebastianetako karroza Aitor Expositok (Azpeitia, 1994). Baserriko bizimoduan oinarritutako diseinua egin du, eta "arduraz" hartu du eginbeharra.

 

Helduak ere hasi dira danborradarako prestatzen

Uztarria.eus | 2020-01-15 : 10:02 | Festak

 

Arratsaldean umeek nola, gauean helduek hala. Helduen danborradako 30 taldeak hasi dira dagoeneko prestatzen. Atzo, asteartearekin, egin zuten lehen entsegua Izarraitz pilotalekuan, eta danborradako pieza den-denak jo zituzten Udal Musika...

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Umeen lehen entsegua, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-14 : 18:45 | Festak

Umeek gaur, asteartea, egin dute danborradarako lehen entsegua, eta horiek gogotik astindu dituzte danborrak honako bideo honetan ikus daitekeenez.

Azpeitia, sansebastianetarako prestatzen

Uztarria.eus | 2020-01-14 : 10:00 | Festak

 

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta San Sebastian jaietarako, eta dagoeneko festa usaina nabari da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira dagoeneko herriko saltokietako erakusleihoetan nabarmentzen diren koloreak eta apaingarriak...

»» Ikusi argazki guztiak (15) »» Erantzunak: 2 (AbaskalenekoXanti, Perikomotxala)

Sansebastianetako zapiak balkoietan jartzeko deia egin du udalak

Uztarria.eus | 2020-01-13 : 15:38 | Festak

Zapiak lau euroren trukean eskura daitezke Agirre, Belaetxe eta Kolpeka dendetan.

 

Eta beste hiru

Uztarria.eus | 2020-01-13 : 11:28 | Festak

Sansebastianetako helduen danborradan hiru talde berri izango dira: Izarraitzpe, Ilunpe eta Inpernue elkarteetako talde bana. Haietako kideekin hitz egin dute Maialen Etxaniz eta Julene Frantzesena kazetariek, 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkariren erreportaje nagusia osatzeko.

 

Aurten 22:00etan hasiko da helduen danborrada

Uztarria.eus | 2020-01-09 : 08:57 | Festak

Hiru talde berri aterako dira aurtengo San Sebastian bezperako helduen danborradan, eta horiek ibilbidea garaiz egin dezaten eta taldeak plazara gauerdirako irits daitezen ordu laurden aurreratu du hasiera ordua udalak.

 

»» Erantzunak: 1 (NikolasTxikia)

Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekintzen antolakuntzan parte hartu duten herritarrei

Uztarria.eus | 2020-01-08 : 18:43

Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie Gabonetako "ekintza berezietan" era batera edo bestera lagundu duten herritar guztiei. "Gabon giroan, ekintza arrakastatsuak egin dira, eta herritarrek ekintza horiek antolatu eta aurrera eramaterakoan...

Emaitzak: 1823 | Orriak: 1 2 3 4 ... 89 90 91 92