Euskara

Xamar: 'Azpeitian, euskara gaur egun baino egoera makurragoan ezagutuko duzue'

Uztarria.com | 2002-06-06 : 19:06 | Euskara

Enparan Dorretxera 40 lagun inguru hurbildu zen Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'-ek emandako hitzaldia entzutera. Bi ordu luzez aritu zen Xamar euskararen egoeraz; normalizazioa, elebitasunaz eta hizkuntza mantentzeko egin beharrekoaz, besteak beste. Bertaratu ziren lagunen artean Xamar-en "Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz" bost liburu zozketatu ziren.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Xamar-en hitzaldia asteazken honetan, euskarari buruz

Baite Euskara Elkartea | 2002-06-04 : 11:06 | Euskara

Kontzientziazio kanpainari ekingo dio bihartik aurrera Baite Euskara Elkarteak, eta Xamar-en hitzaldia izango da kanpainako lehen ekitaldia. Bihar izango da, 20:00etan, Enparan Dorretxean.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Maria Jesus Agirre da Baiteko bosgarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea | 2002-05-17 : 13:05 | Euskara

Maria Jesus Agirrek jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu dituen liburuak. Saria Eklipse Kultur dendak Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.

 

Autobusa antolatu da larunbateko euskararen aldeko jende katerako

Azpeitiko AEK eta EHE | 2002-05-08 : 15:05 | Euskara

AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Konfederazioa, Oinarriak eta Abokatu Euskaldunen Sindikatua erakundeek euskararen aldeko jende katea antolatu dute larunbat honetarako, euskarak bizi duen egoera zaila salatzeko. Azpeitian autobusa antolatu da hara joateko, eta 16:00etan abiatuko da, Etxe Zuri aurretik.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Baitek finkatu ditu jada norabidea, barne egitura eta plangintza

Baite Euskara Elkartea | 2002-04-30 : 11:04 | Euskara

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak, azken hilabeteetako gertaerak aztertu eta gero, elkartearen barne egitura, aurrera begirako norabidea eta plangintza finkatu zituen apirilaren 27an egin zen bazkideen batzarrean.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Uztarria.com-en oihartzuna Bartzelonaraino

Uztarria.com | 2002-04-18 : 16:04 | Euskara

Linguapax-ek antolatu duen Hizkuntza Politikei Buruzko Mundu Mailako Kongresuan, Uztarria.com webgunea adibidetzat aipatu zuen Gotzon Egiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara teknikariak, euskara teknologi berrietan eta interneten bultzatzeko bide bezala.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Mikel Olaizola Borda Baiteko hirugarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea | 2002-04-15 : 18:04 | Euskara

Mikel Olaizola Bordak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen iratzargailua. Saria Otamendi bitxi dendak emana da, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

 

Kaxianori omenaldia

Uztarria.eus | 2002-03-18 : 12:03 | Euskara

San jose egunean, hilaren 19an izango da omenaldia. EITBren eskutik "Etincanatus" orkestrak eta hainbat dantzari eta trikitilari izango dira herriko kiroldegian arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

 

Asteburuan, sagardo festa Azpeitian

Miketats AEK | 2002-03-12 : 11:03 | Euskara

Larunbat honetan emango dio AEK txotxak kulturaldiari amaiera. Txotxa berdura plazan,gaueko 8:30etan hasiko da.

Emaitzak: 749 | Orriak: 1 2 3 4 ... 34 35 36 37 38