Euskara

Hitz egingo al dinagu noka?

Gipuzkoako Hitza | 2019-03-29 : 09:52 | Euskara

'Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna' jardunaldiak antolatu dituzte, biharko, Azpeitian, herriko emakumeen artean nokaren erabilera indartzeko helburuarekin. Gipuzkoako Hitza astekariak jardunaldien berri eman du.

 

Apirilaren 4an izango da 21. Korrikako kilometroen zozketa

Uztarria.eus | 2019-03-28 : 16:25 | Euskara

19:00etan izango da, Baigeran, eta kilometroak erosi dituzten eragile, elkarte eta erakunde guztiek dute bertaratzeko aukera. Orotara, 42 taldek erosi dute kilometroa Azpeitian.

 

Arantxa Zubizarretak eta Nagore Arregik Errigoraren saski bana irabazi dute

Uztarria.eus | 2019-03-25 : 10:06 | Euskara

Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako kutxa bana jasoko dute Uztarriako bi bazkide horiek. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskura dezaketen jakinarazteko.

 

Euskarak Nafarroan XIX. mendera arte utzitako aztarna dokumentala ikusgai da Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-03-15 : 17:04 | Euskara

Gaur ireki dute Basazabal jauregian Navarrorum, Nafarroako Gobernuak sustatutako erakusketa ibiltaria. Bi mila urtean Nafarroan euskaraz eta euskarari buruz idatziz jaso direnak ardatz hartuta, hizkuntzaren erabilerak eta presentziak historian zehar izan duen bilakaera azaltzen du erakusketak. Apirilaren 28a arte bisitatu ahal izango da.

 

Xoxotera mendi irteera eginez ekingo diote Korrika Kulturalari igandean

Uztarria.eus | 2019-03-12 : 13:37 | Euskara

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Korrika batzordeek eta hiru herrietako mendi taldeek elkarlanean antolatu dute Xoxotera mendi irteera. Igandean, hiru herrietatik abiatuko dira mendira, eta hango aterpean hamaiketakoa egingo dute. Izena eman daiteke dagoeneko.

 

Andoni Landa: "Pena ematen dit euskara bereizteko erabiltzeak, eta ez biltzeko"

Uztarria.eus | 2019-03-10 : 10:56 | Euskara

Andoni Landa nuarbetarrak Arabako Errioxan euskalduntzean lan egiten duenetik, 1991tik, nabarmen handitu da euskararen ezagutza. Baina ikuspuntu akademikoa hartzen ari ote den susmoa du, eta, besteak beste, aisialdian lan egitearen beharra nabarmendu du. 'Berria' egunkariak hari egindako elkarrizketa da honakoa.

 

Uztarriak Errigoraren bi produktu sorta zozkatuko ditu bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-03-09 : 13:44 | Euskara

Joan den ostegunaz geroztik, abian da Errigoraren kanpaina Euskal Herrian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ere bat egin du kanpaina horrekin. Horrela, Errigorari esker, bi produktu sorta zozkatuko ditu Uztarriak bere...

Martxoaren 15ean itxiko da Korrikako kilometroa erosteko epea

Uztarria.eus | 2019-03-07 : 16:28 | Euskara

Kilometro osoak 425 euro balio ditu, eta erdiak, berriz, 213 euro. Behin izen-ematea itxita, kilometroen zozketa eguna jakinaraziko da.

 

Korrikako kilometroak eros daitezke dagoeneko

Uztarria.eus | 2019-02-06 : 13:05 | Euskara

Kilometro osoak 425 euro balio ditu, eta erdiak, berriz, 213 euro. Kilometroa erosi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu edo whatsappa bidali beharko dute: 638-45 78 79. Korrika batzordekoek dei egin diete herritarrei apirila bitarteko lanetan laguntzeko.

 

Korrika antolatzeko lehen bilera deitu dute datorren asteazkenerako

Uztarria.eus | 2019-01-25 : 16:50 | Euskara

20:00etarako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta besteak beste, Korrikaren inguruko informazioa emango dute eta datozen asteetarako egitekoak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete batzordearen sustatzaileek. 21. Korrika apirilaren 12an igaroko da Azpeitik; egitasmoa herrira 09:34 aldean iristea dago aurreikusita.

 

Mila Altuna: "Askotan diot gertuen dudan biloba dela Gorka"

Uztarria.eus | 2019-01-25 : 16:10 | Euskara

San Martin egoitzako egoiliarrak hartu-eman berezia egin du euskaraz trebatzen ari den Gorka Fernandez barakaldarrarekin. Ane Olaizola kazetariak 2019ko urtarrileko Uztarria aldizkarirako (212. zenbakia) Altunari egindako elkarrizketa da honako hau. 

 

Apirilaren 12an igaroko da 21. Korrika Azpeititik

Uztarria.eus | 2019-01-09 : 10:20 | Euskara

09:34 aldera iritsiko da Korrika Azpeitira. Azkoititik etorriko da, eta Zestoarako bidea hartuko du. Klika lelopean egingo dute euskararen aldeko egitasmoa; Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an.

 

Azpeitiko bidelaguna eta Suitzako bidelaria, elkarrekin Donostian

Uztarria.eus | 2019-01-04 : 09:24

Iñaki Urbistondo (1957) azpeitiarra bidelaguna da Mintzalagun programan, eta Ramuntxo Elorga Genevan (Suitza) bizi den bidelaria Donostian elkartu dira egunotan. Duela urtebete hasi ziren bi lagunek euskara on line praktikatzen...

Euskararen erabilera sustatzeko egiten duen lana aitortu dio Udalak Abelur nekazaritza kooperatibari

Uztarria.eus | 2018-12-14 : 16:49

Abelur nekazaritza kooperatibak Urrezko Bikain ziurtagiria jasoko du datozen egunetan. Horren harira, euskararen erabilera indartzeko egindako lana aitortu dio Udalak Abelurri. Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial bat da, esparru...

Euskaraldiaren balorazioa egingo dugu bihar, nazio mailako ikerketa kualitatiborako datuak biltzeko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-12-10 : 10:00 | Euskara

Euskaraldiaren balorazioa egiteko saioa izango dugu bihar, asteartea, 19:00etatik 19:45era, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan. Saio horretan jasoko ditugu 11 egunetan bizitako esperientziak eta sentimenduak, eta ariketa beraren hausnarketa...

 

Herriko gaztetxoek hitanoaren inguruan osatutako irudiak bildu dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 15:02 | Euskara

 

Euskararen Nazioarteko Egunaz geroztik, erakusketa berri bat dago Sanagustin kulturguneko paretetan. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak bultzatuta, hitanoaren inguruko irudiak eta muralak bildu dituzte AzpeitHika erakusketan. Herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskaraldiaren 11 ertzak Azpeitian

Uztarria.eus | 2018-12-04 : 13:16 | Euskara

Euskaraldiari lotuta, elkarrizketa sorta berezia egin du Uztarria.eus-ek ariketa sozialak iraun duen 11 egunetan. Hainbat eremutako herritarrak elkarrizketatu ditu komunikazio taldeak. Besteak beste, administrazio publikoan lan egiten duen pertsona bat, unibertsitateko ikasle bat, ikerlari bat, musikari bat, euskara ikasten ari den herritar bat, sare sozialetako erabiltzaile bat, guraso bat eta familia erdalduneko pertsona bat izan dira Euskaraldiaren 11 ertzak serieko protagonistak.

 

Abestuz, dantzatuz eta hitz eginez ospatu dute Euskararen Eguna ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2018-12-04 : 08:46 | Euskara

 

Euskararen Eguna izan zen atzo, abenduak 3, eta Azpeitiko ikastetxeetan ospakizunik ez zen falta izan. Data horretan urtero egin ohi duten bezala, denetariko ekintzak prestatu zituzten Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Iraurgi...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Euskara indartzen jarraitzeko deia eginda agurtu dute Euskaraldia

Uztarria.eus | 2018-12-03 : 19:17 | Euskara

 

Euskararen Eguna da gaur, abenduak 3, baita Euskaraldiaren azken eguna ere. Euskarak elkartuta, dozenaka herritar bertaratu da Sanagustin kulturgunera, Euskaraldiaren itxiera ekitaldira. Hasteko, egitasmoak iraun duen 11 egunetako esperientziak kontatu dituzte lau...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Gorka Agirre: "Euskaraldia hasi baino lehen ekin nion Zangozan ariketa hori praktikatzeari"

Uztarria.eus | 2018-12-03 : 10:06 | Euskara

Zangozako ikastolako irakaslea da Gorka Agirre (Azpeitia, 1990), eta Euskaraldia ariketa soziala antolatzeko hango lantaldean parte hartu du. Nafarroako udalerri horretan beste errealitate batekin egin du topo, eta Azpeitiko euskararen erabilerarekin alderatuta, oso bestelako egoera bizi dute han. Zangozan Euskaraldirako izena eman duten 150 lagunetako bat da Agirre, eta ahobizi rola hartu du. Bera da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko 11. eta azken elkarrizketatua.

 

Emaitzak: 749 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 35 36 37 38