api 24, 11:41 Azpeitia
#HizkuntzaEskubideakAzpeitia ๐/ Herritar batek bidali digu Padel Urolaren kartela: dena erdaraz. Webgunea ere halaxe du, eta atariko beste hizkuntza, katalana da. Euskararik ez. Ba al leike?! Instagramen bai, iruzkinetan egiten du euskaraz ere. Anardi industrialdean dago Padel Urola. Hari ez ezik, erabiltzaileei eskatzen diegu exijitzeko euskara erabiltzeko euskarri denetan.
api 23, 15:00 Azpeitia
Euskara elkarteek eskualdeko herritar guztiei dei egin nahi izan diete "euskararen aldeko lanera batu" eta EHEk antolatu dituen ekintzetan parte hartzera. Horien artean dago ostiral honetan, hilak 26, Donostiako Justizia Epaitegiaren aurrean 18:00etan egingo duten mobilizazioa.