3. Urteurrena

Juan Jose Arakistain Lazkano

'Pino'

Zenbat bazterri darie
oraindik zure usainak,
eskuzabaltasunez blaitutako lurrin umilak
egunerokoan ezinbestekoa zitzaizun
prestutasunaren fragantzia dotore bezain finak.
Lurrean guztiak dirau goibel
eta egunak zaizkigu zu gabe lainotz
akorduan baitugu zeinen distiratsua
zen bizitza kolorez jantzitako
irribarre goxo horren pean

Gorde nahi zintuzkegu
Betierekotu zure balio eta esentzien pitxerra.

Maite zaitugu,
Mailu, Ignacio eta Xabier

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, DATORREN LARUNBATEAN, hilak 3, arratsaldeko SEI ETA ERDIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DEUNAREN parroki elizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

 

Azpeitian, 2023ko ekainaren 1ean

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Uztarriaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.