Xabier Rezabal

Xabier Rezabal
Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Bi RG estudioko Xabier Rezabalek egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

1. Kaixo Xabier, Gehiena gustau zaten aukerie da zurie. Nere galderie, nola berdindu plazie? nunbaiten eskallerie eo geldiu berkou ba... ala aldapie mantentzea?
alde zarrin bizi dan bat

Gure proiektuan plazak gaur egun duen malda berdintsua mantentzen du nahiz eta zenbait egokitzapen egiten diren bertan irisgarritasun baldintzak bermatzeko eta modu horretara ahalik eta perimetro gehienean koskarik gabe arkupetatik plazara sartu ahal izateko aukera izateko. Bestaldetik plazak duen malda aprobetxatu nahi da, aurreikusten den eszenatokiak ahalik eta ikusgarritasun gehien izan dezan.

2. Kaixo. Zure proiektuen proposatze dezun agertoki edo eszenayotxo horrekin, oin arte bezela festatan montatzen dien tramankulu haundi hoyek jarri beherrik ez al leoke? Kontziertotako ta baliyoko al luke?
Ana Mari

Eszenatoki finkoa izatearen helburua sarritan montatzen den tramankulua ekiditea da eta bere dimentsioa nahikoa litzateke kontzertuak, agerraldiak, hitzaldiak e.a. emateko. Finko izate honek aukera ematen du atzekaldean aldagela, biltegi, e.a. izateko horretaz gain beharrezko argiteria eta instalakuntza egokiak ere bai.

3. kioskoa mantentzea erabakitzen baldin bada...renobatu egin beharko zen?eta ze kosto edukiko luke...eta nola geldituko zan.eskerrik asko.
aitor larrea

Dudarik gabe kioskoa mantentzeak bere berriztatzea eskatzen du. Kostuaren zenbatekoa kalkulatzeak azkerta sakonago bat eskatzen du, baina pentsa genezake ia berria bat egitea belaza izango litzatekela.

4. Iepa! Galdera beau hiruroi ai naiz eiten: proposamen guztiyetan plazie libre azaltzea, kotxeik gabe, alegiye. Galdeketan oinezkotzien kontrako joerie nagusitzen bada, zuen proiektuei nola eo zenbateaino eragingo liyoke horrek? Moldaketa berezirik eskauko al luke horrek, zuen diseinu lanai dagokiyonez?
Juan

Gure proiektuaren helburua da malgutasuna bermatzea edo izatea, beraz plazaren antolakuntzari ez dio eraginik egiten bertan aparkalekuak izateak. Proiektua erabilera desberdin askorentzat dago pentsatua eta horien artean autoen aparkaleku izatearena dago. Posible litzateke egun eta ordu konkretu batzuetan aparkaleku erabilera izatea eta beste batzuetan berriz oinezkotuta egotea. Aurkeztutako paneletan marraztuta ageri da plazak izan dezakeen autoen antolakuntza. Ez luke moldaketa berezirik beharko.

5. Kaixo Xabier! Gehien agertzen ari den zalantza izanik, kioskoa mantentzeak irabaziko balu, nola egokituko zenuke zure proiektua? Motzean azaltzea bai? eskerrikasko!
Txikia

Gure proposamenak plaza librea aurreikusten du, baina bertan gaur egun dagoen kioskoa mantentzea erabakiko balitz, eragin bakarra soladurari dagokiona izango litzateke, aurerikusitako jake taularen erdian kioskoa kokatu beharko litzateke.

Kioskoa mantentzeak eragin zuzena erabilerari dagokionean egiten du, autoen aparkalekuen, merkatuko egunen eta San Sebastianetako taldeen antolakuntzan. Hua dena, kioskoak plaza erdian okupatzen duen azaleraren ondorio da.

6. Kaixo! zuen proiektua asko gustatu zait eta pare bat egin nahi nituzke... 1. Lurra adokina dela ikusten da....ba al dago beste alternatibarik adokina izan ordez? lur mota hau gastatu egiten da eta irregular geratzen denean inkomodoa da batez ere gurpildun aulkientzat....eta pentsatzen dut mantenimendua ere garestia izan daitekella.... 2. Kioskorik jartzen ez bada, komun publikoak non jarriko lirateke? MILA ESKER!
ni neu

Lurra harrizkoa izatea aurreikusten da baina horrek ez du esan nahi adokina denik. Proiektuan harrizko losa desberdinekin jokatzea aurreikusten da eta gure ustez adokinaren erabilera oso mugatuta izan beharko luke irisgarritasun balditza egokiak bermatu ahal izateko.

Komun publikoak azoka plazaren eraikinaren barnean aurreikusi dira, eszenatorkiaren atzekaldean. Hemen komunak irisgarritasun baldintzak beteko lituzkete.

7. Atsaldeon Xabier! Zure proiektuen kioskue kentzie proposatzezu eztaukelako erabilera haundik. Baino galderak planteauta dauden bezela posible da zure proposamena ertetzie eta gaina kioskuere baietz ertetzie. Pentsau aldezu ze ingo zenuken zure proposamenak ertetze baldin bau baino kioskuek e baietz ertetze baldin bau? Ba al dao zure proposamenan B aukerie kioskuekin? Gainea, zure proiektuen aipatzezu lurre tanborradako taldientzat bezela organizauta eongoala, baino kioskue eon ezkeo plaza erdiyen horrek ezingo luke hola izen, ezta?
Kioskue bai o ez?

Gure aukeran kioskoa kentzen genuen, baina posible litzateke bertan kioskoa sartzea. Kioskoa erdian egitea aurreikusiko balitzateke, guk aurreikusten degun soladura beregokitu beharko litzateke gaur egun tanborrada antolatzen den irizpideari jarraituz.

8. Gogoeta batzuk egitera ausartzera noa. Eta egia esan ezjakintasun puntu bat edo kezka aipatzeko asmoz besterik ez. Bozkatzeko aukera izango dudanez, ba proiektuak bere osotasunean nola diren jakitea ere inportantea dela deritzot. Eta proiektua zer da plaza berritzea eta azoka ere? Proiektu integrala dela pentsatu nahi nuke eta horrela bada ez diot ikusi orokorrean azokari eman nahi zaion garrantzia. Azaleko aldaketa bat izango da? Azokan dendarik egongo da, astearteetako azokarako bideratuta bakarrik? Beste ekintzak egiteko aurrikusi da? Azoka bereziak, herri bazkariak, jaialdi estaliak,,,,, eta jakinda aldameneko eraikuntzan azpiaparkalekuak egiteko lekua dagoela ez da egokia baita ere agian azpiaparkalekua egin eta goikoa mistoa izatea, hau da zati bat ordutegi oso mugatuakin ipini eta bestea guztiz oinezkoentzat?.. Pentsatu nahi dut aurrekontu arazoa izango dela baina ate bat zabalik utzi beharko genuke (agian)aukera hori gauzatu ahal izateko... Eta azken iritzi bat eman nahi nuke, aukeratzen den proiektoari zenbait ekarpen egiteko aukera jartzea, benetan borobiltzeko aukera litzatekeelako. Eskerrik asko.
jkare

Gure iritziz, plazaren antolakuntza eta plaza berduraren berritzeak oso harreman zuzena izan beharko luke. Guk dena proiektu bakar bat bezala ulertzen degu eta horrela azaldu dugu. Proiektuaren helburua berdura plazaren erabilera asteko egun guztiera zabaltzea da, bertan postu deseberdinak aurreikusi, postu finkoak ( egunkari denda, goxoki denda, e.a.)erabileren artean, bazkari herrikoiak, azoka, azoka bereziak, egun eritsuentzak eserleku finkoak, haurrentzak jolaserako espazioak, e.a. aurreikusten dira. Dena altzari mugikor bidez antolatzea aurreikusten da.

Aldameneko etxeetan aparkalekuak egokitzearena gaur egun ez da erreala.

Ekarpenak eta proiektuaren oinarriak udalaren esku daude.


9. Arratsalde on! Kioskoa kendu eta betiko plazaren itxura galduko duen proiektu bat aukeztu duzu. Asko gustatzen zait baina plaza berri batentzako adibidez. Azpeitiko plaza Nagusiak bere itxura mantentzearen alde nago. Zer diozu horri buruz? Arkitektu zaren unetik, ulertzen dut sormena martxan jarri eta gauzak aldatzeko gogoa edukitzea baina ez dut uste herriko plaza denik horretarako egokiena. Izaera galduko luke.
MAITE


Sormena ez da gauza berrietara bakarrik mugatzen. Hirigintzaren helburuetariko bat da herria antolatzearena. Plazari izaera erabilerak ematen dio eta kioskoa plazako elementuetariko bat besterik ez da; kioskoak bakarrik ez dio plazari itxura ematen. Plazari itxura bere inguruan dauden eraikin eta espazioak ematen dio.

Proiektuaren helburu da plazari bizia ematea, eta gaur egun kioskoak plazaren erabilera mugatzen du. Kioskoak balio sentimental haundiagoa du balio arkitektonikoa baino.

10. Iepa berriz e! Hirurontzako beste galdera bat: herrikuek izenda eta lana herriyen einda, zer suposatzeu holako proiektu bat eiteko aukerie izetiek?
Juan

Eskertzekoa da udalak proiektua egiteko gonbidatu izana. Guretzat ohore haundi bat da parte hartzeko aukera izatea.

Helburu nagusiena egiten den plaza guztiena sentitu eta herriak gehiengoak gustoko duen espazio bat irabaztea litzateke.

11. Atzekaldeko eszenatoki fijoa zein tamainatakoa izango da? Guztiz fijoa? Larunbatetako kontzertu askotarako handia eta festetarako txikia izango ote den kezkatzen nau. Eszenatoki hori egitea etzait egokiena iruditzen musikarientzat, gaur egun jende gutxi egoten bada Kiosko aurrean jartzen den eszenatokian begira, atzean jarritako batean gutxiago.
Eki

Bai eszenatokia finkoa litzateke, eszenatoki honek, plaza estalira eta plaza irekira begiratzeko aukera izango luke. Kontzertu haundietarako plaza nagusira eta txikietarako berdura plazara.

Agurra

Eskerrik asko galderak egin dituzen guztieri. Ea denon gustoko plaza bat lortzen dugun.

Eskerrik asko Denoi!!!


Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide