Jagoba Beobide

uztarria.com1 2014ko ots. 27a, 17:00
Jagoba Beobide
Bigarren mailako sailkapeneko jaitsiera postuetan da Alaves taldea. 2012az geroztik bertako jokalaria da Beobide. Aurretik, Sansen, Real Unionen eta Cordoban ibili zen azpeitiarra. Futbol munduko ibilbideaz hitz egiteko Uztarrian izango da Beobide.

1. Egiye o gezurre, Athletic-etik oferta bat ayegau ezkeo, area jungo alitzeake, nahiz eta herriyen aitu inber?
Bixente

jajajaja, bazekiat herriyen aitu imberko nituzkela bai, baño nahiz eta iruitze zaten oso zalle egoera hontan eotie, momentu hontan Athletik-ek eman ezkeo lehen mailan jokatzeko aukerie, ahal banu jungo nitzekela esan berra zaukeat. Nere ustez, lehen mailan jokatzie fuoleko jokalai batentzat daon gauzaik haundiyena da, baño Athletik-en oferta bat eukitzie utopi haundi bat dala esngo nuke. Gañea ni oso gustoa nabil Gasteizen.

2. Inoiz bueltatuko al zara Lagun Onaken jolastera?
Mikel Larretxe

Ba egiye esan momentu hontan eztakit, baño txikitan fuolien ikasi nuen nere herriko taldien berrize jokatzie earra izengo zan neretzat, fuolien gauza hauek ez daude inoiz jakiteik, espero det aukera au izetie.

3. Aupa Jago! Telebistan zuen partidak aurreko urtetik ikusi izan ditut eta egia esan porteria atzean sortzen den giroa oso polita da. Iraultza moduko talde bat zuen atzetik izatea ederra izango da ez? Suerte eta segi borrokan!
Pirata

Bai izugarriye da guretzat Iraultza taldie gure atzetik eotie animatzen. Gañea etxeko partidu danak ez ezik, etxetik kanpo jokatzeiteun partidu askotare etorri izen die taldie animatzea. Egiye esan partidu osuen guri animatzen eoteie, bai irabazten eo galtzen eon. Iraultza taldeko zaliei esker atea diteu puntuek partidu askotan ta espero det denboraldiye amaitu arte guri laguntzen jarraituko bela, beaien ber haundiye dakeuta guretzako oso gogorra dijuen denboraldi hontan.

4. Kaixo Jagoba! Alaves taldeak lortuko al du aurten mailari eustea? Gustura al zaude taldean? Bertan jarraitzeko gogoarekin al zaude? Ondo segi ta animo!
Bat

Lehen esan detan bezela, guretzako oso denboraldi zalle izeten ai da, talde ona dakeula ustet, nahiz eta emaitzek hori ez erakutsi. Ni oso gustoa nao taldien, girue oso ona da eta gure buruekin konfiantzie dakeu, izene partidu on asko in diteu ta emaitz onak ez lortu arren, badakigu sailkapenien gauden lekuen eotie ezteula merezi. Hamabost partidu garrantzitsu gelditzeie ta dakeun dana emango deu bigarren mailan mantentzeko. Bestalde, Gasteizen oso gustoa nao, taldien ambiente oso ona dakeu ta gañea etxetik gertu. Ezin naiz kexau bertan gustoa jarraituko nuke.

5. Aupa Jagoba! Aurreko urteko lanan ondoriyoz, denboraldi ahaztezin eta politt bat bizitzeko aukerie izentzenuten, nola ez, lanak bere fruitue eman zian. Aurten berriz, seuru natxiok aurreko urtien beste edo lan gehio ari zeatela egiten, baino ikusi daitekenez, emaitzek eztituk iritsi. Pentsatzen diat presiyue oso haundiye izengo dezutela, eta partido bakoitze final bat izengo balitz bezela biziko dezutela. Baino bueno, hala ere oaindik salbatzeko postuetatik oso gertu zaudete ta astebukaera hontan deszentsotik ertetzeko aukera paregabie dakezue. Nere galderie dek, nola ikusten dek hik taldie orain egindako fitxaketa berriekin zuen helburu mantentzie dekenea iristeko? Konfiantzaz beteta edo beldurrekin? Bueno ba segi lanien tope ta animo, ni seguru natxeok hurrengo urtien ere bigarrrengo mailan ikusi zaituztegula ta!
Beste Beobidetar bat.

Lehendabizi eskerrik asko animueatik. Ikusita emaitzek eztiela iristen duda batzuk sortzie gure artien normala da, baño hoixe da ezin duna pasau, ta hori esaten saiatze gea elkarri, partidu on asko iten ai geala eta seguru gaude emaitz onak laister iritsikoiela. Horreatik esate nun lehen, geure buruekin konfiatzen jarraituko deula, adibidez badakigu bigarren mailako edozein taldei irabazteko kapaz geala, berdintasun haundiye baitao. Fitxaje berriyeke ondo ta azkar kompenetratzen ai die ta danan laguntziekin helburue lorttzeko kapaz geala ustet

6. Kaixo, Jagoba. Bigarren Maila normalean izaten da oso berdindua, baina aurten inoiz baino berdinduagoa dagoela esango al zenuke? Ta, pertsonalki, orain arteko zeure denboraldiaren zer balorazio egiten duzu! Zorte on ta ea Alavesek mailari eustea lortzen duzuen!
Segitun

Ba bai, egia da berdintasun haundia dagoela. Bigarren maila beti izan da berdintasun handikoa, baian aurten bereziki inoiz baino gehiago. Hau ona dela esango nuke maialrentzat, partidu guztiak baitira zailak irabazteko. Momentu batean despistatu ezkero, bi partidu jarraian galdu eta behean sartzen zara sailkapenean eta alderantziz, bi edo hiru irabaziz gero oso goian. Honek beti dana emanez partiduak jokatzea eta entrenatzea eskatzen du. Bestalde, pertsonalki nire denboraldiarekin gustura nagoela esatea ez dakit juxtua den, taldea dagoen lekuan egon da. Nire lana taldeari partiduak aurrera ateratzen laguntzea da eta horretarako nire maila hobetzen jarraitu beharra daukat.

7. Gasteizen aspaldiko urtietan saskibaloiek futbolak baino oihartzun gehiyo dula emateu, kanpotik ikusita behintzet. Hala al da, eo Alavesek emateuna baino tiraizo gehiyo dauke?
Beste Bat

Oihartzun haundiyo daukela saskibaloiek egiye da ta gañea ulertzekue dala esango nuke. Oaindala urte askotatik, Baskonia acb ligan eoteaz gain, Euroligan daolako europako hamasei talde onenan artien ta gu berriz bigarren mailan. Halare, nik uste nun baño Oihartzun haundiyo dauke fuolak Gasteizen, iye zortzi eo bederatzi mille zale jute baitie Mendizorrotza gure partiduek ikustea ta animatzea. Horreatik esan berra dao alaveseke asko tiratzeula Gasteizen nahiz eta saskibaloiek inda gehio euki.

8. Iepa, Jagoba! Aurreko sasoian zuekin batera 2. mailara igo zen Eibar sekulako lana egiten ari da. Espero al zenuen halakorik? Eibarrek edo zuek 2. mailan egiten duzuen lana behar bezala baloratuta dagoela esango al zenuke? Eskerrik asko eta animo!
Bomb

Egia esan, ez nuen espero Eibarrek denboraldi bikain hau egingo zuenik, sekulako maila ematen ari da. Eibar sekulako sendotasuna erakusten ari da, oso gol gutxi ari da jasotzen eta guri juxtu kontrakoa gertatzen ari zaigu. Bigarren mailak kontzentratuta egotea eskatzen du 90 minututan, izan ere, detalle txikiek erabakitzen dituzte partiduak. Uste dut, Eibar horregatik ikusten dugula añ urrun sailkapenean, hori da nire balorazioa galdera ondo ulertu badizut.

9. Atsaldeon Jagoba! lagun bat zakeat gazteizekue, iraultzako parte dana. Esan laijkeat beaiei aituta, bertako askoren "idolo"-tako bat aizela. Nola iritsi haiz horta, afiziyuek horrenbeste apreziatzea? Ederra izengoek egoera hortan eotie ez? ta batipat zelaien animuek ta babesa eukitzie? animooo ta segii gogor lanien! ez etsi ta eutsii bigarren maila horri!!
Praxkuarena

jajaja egiye esan etzekiat idolo esan leiken, baño egiye dek sekulako kariñue ta apreziyue erakutsi dibela ta nik eskertu besteik ezintzoabet iñ. Nola iritsi naizen horta naio beaiei galditze baiek jiji.
Sekulakue dek zelaien emateiguen babesa, partidu osue animatzen eoteituk, espero diat bigarren mailan mantentzie bai gureatik ta zale guztiyeatik, asko sufritzen ai dituk aurten ta seguru nitxiok sekulako poza hartuko zebela mantendu ezkeo.

Agurra

Eskerrik asko galderak in dituzuen guztiyei ta nahi dezuen arte