Alex Berasategi

uztarria.com1 2014ko urt. 16a, 17:30
Alex Berasategi
Kirolgi Fundazioaren XII. Kirol Argazkien Lehiaketan saria eskuratu zuen duela aste batzuk Alex Berasategi azpeitiar argazkilariak. Argazkien munduko ibilbideaz hitz egiteko Uztarrian izango da Berasategi.

1. Argazkilaria ala argazkigilea?
Pulitxer

Aupa!! argazkilariak momentu zehatz batetan ateratako lanak egiten dituela esango nuke... argazkigileak aldiz aurrez prestatutako lanak edo proiektuak argazkietan irudikatzen dituztela esango nuke... Nik biak lantzen saiatzen naiz... ez dakit ondo explikatu naizen... jejeje.

2. Aupa guapo, non ikusi ditzakegu zure argazkiak? muxu
neska17

Aupa!! Nire Flickr bidez ikusi ditzakezue argazkiak. Hemen jartzen dizuet link-a: http://www.flickr.com/photos/alexberasategi/

Eskerrikasko!!

3. Aupa Alex! Jendik esateik Xanti Rodriguez baño hobio haizela, egiye al da?
joxin

Jajajajajaja. Ezta pentsaure, Xanti Rodriguez-en maila alleatzeko urte asko behar dituk eta hala ere...

Eskerrikasko!!

4. Biat Alex, kuriosidadez.. nundaukek estudiyue? bea hi, animo mundu hortan!
mikkel

Aupa!! Oaindik estudiyoik etzaukeat, Azpeitiko Argazki Elkartien bazkide nauk eta han zaukeau estudiyo txiki bat geure lantxuek eta praktikak eiteko... espero diat laster neure txoko bat eukitzie... denboriekin...

Eskerrikasko!!

5. Hi gaztie haiz da... beñe rebelau aldek argazki bat?
Tomas

Aupa!! Neuk mundu analogikue eztiat ezautu zoritxarrez baño egiye esan oso interesantie izango uhan pixkat ikustie, ze argazkigintzako teknologiye ulertzeko haseratako teknikak ikustie garrantzitsue dek... Nik ediziyoko programak ibiltzeixkiat eta gero laboratoioa bialtzeixkiat imprimitzea...

Eskerrikasko!!

6. Egiya alda saridun argazkiya oker jarrita zitxola? buelta emanda?
kuxkuxero

Aupa!! Ba bai... jejejeje. Erakusketan sartu orduko begiko miñ pixkat ein tzitean egiye esan baiño bueno... bertako jendiekin hitzein nian eta konturau gabe ein tzebela esan tziteaben eta zuzenduko zebela... anekdota bat gehio... jajaja.

7. Argazkilaria jaio edo hezi?
Miriam Osoro

Aupa!! Biak... Nire kasuan txikitatik gustatu izan zait argazki mundua baiña orain dela denbora gutxirarte ez dut ikutu ahal izan... Egia esan, pena bat da aurretik sartu ez izana mundu honetan zeren eta oso gustokoa dut eta gauza interesgarriak eta politak ikusi ahal izan ditut... Txikitatik gustatu izan zaidana denborarekin ikasi ahal izan dut, zure galderaren erantzuna kasu honetan biak izango litzazkete... jejeje.

Eskerrikasko!!

8. nola entera itzean, premiyue atea uala argazki lehiaketan, ta nolako zelebraziyue in uan, zorionak!
buruhaundi bat

Aupa!! Ba karta baten bidez, ireki nuenean ikusi nuen 2. saria lortu nuela... Hori poza!! Egia esan banekien argazki ona zela bidali nuena baiña ez saria irabazteko modukoa... Ez nuen iñongo zelebraziorik egin... Argazkigintzan segitzeko motibazio zen zelebraziorik onena.

Eskerrikasko!!

9. Aupa Alex! Azken argazki bat ateratzeko aukera izango bazenu zeri edo zeini aterako zenioke?
gaztaikai

Aupa!! Azken argazkia nire etxekoei aterako nieke, beraiek lagundu didate mundu honetan hasi eta jarraitzen. Horrelako argazkirik ez dago!! jejeje.

Eskerrikasko!!

10. Aupa Alex! Ez al zaizu iruditzen argazkigintza asko erraztu dela, besteak beste teknologi berriak direla eta? zer beste arrazoi aipatuko zenituzke?
gaztaikai

Aupa!! Ezingo nuke esan erraztu egin denik... Nik ez dut aurreko argazkigintza ezagutu, teknologi aldetik bai noski, orain askoz ere aukera gehiago dago eta alde horretatik bai erraztu dela baiña uste det lehengo argazkilariak gehiago lantzen zutela argazkia... orain egiten duzun argazkia momentuan bertan ezabatu ahal dezakezu eta beste nahibeste atera... lehengo argazkilariak argazkia ondo pentsatu behar zuten eta rebelatu eta paperean ikusi arte ez zuten ikusten beren lana... Argazkilari zaharrengandik asko ikasi ahal dezakegu oraingo argazkilariok... Nik pertsonalki asko ikasi dut Argazki elkarteko jendearekin, beraiek teknologi berriekin nahi dute moldatu eta horretan laguntzeko prest gaude oraingo argazkilariok.

Eskerrikasko!!

11. Zein izan dituzu edo zein dituzu argazkilari erreferenteak edo gustokoenak?
gaztaikai

Aupa!! Robert Cappa, Steve McCurry, James Nachtwey... Hauek ditut gustoko... Ez daukate nik egiten ditudan argazkiekin zer ikusirik baiñan beraien lanak izugarri gustoko ditut... Magnumphoto agentzia-ren web horrian pasatzen dut denbora gehien argazkilari berriak ezagutzeko asmoz...

Eskerrikasko!!

12. Aupa Alex. Argazki bat ateratzera zoazenean zer esaten duzu? Patata, beitu txori txikiyei, luza sokie....edo? Mila esker
flash

Aupa!! jajajaja. Ez da erraza guztiak batera begira daudela argazkia ateratzea, horregatik ateratzen ditut mordo bat, baña ez daukat hitz magikorik...

Eskerrikasko!!

13. Argazkilari askorek beraien argazkiak ez emateko fama ditek argazkian ateratzen den pertsonari, honek eskatuta; adibidez Azpeitian, sokamuturreko argazkiak, urteetan entzun izan ditiat komentarioak. Hi horietako haiz?? norbaitek bere burua agertzen den argazki bat eskatzen badik ematen diok?? Zorionak eta segi holaxe
Errebaleko argollie

Aupa!! Bai, entzun izan dut halakorik... Nik ez dut iñongo arazorik argazkiak banatzeko, egia da ahinbeste argazkirekin askotan denbora pixkat behar izaten dela baiña asko pozten nau jendeak nire lana baloratzea... Beti egon izan naiz prest argazkiak banatzeko...

Eskerrikasko!!

14. Kaixo Alex Ateratzea gustatuko lizaizuken argazki bat? Eta orain arte atera duzun gustokoena?? Eskerrikasko
Panpoxa

Aupa!! Argazki munduan sartu nintzanetik egunero argazki/amets bat gehiago dut... bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea... Natura gustoko izan dut beti eta horrelako Safari bat egitea gustatuko litzaidake, Afrikako bizimoduak eta bertako bazterrak irudikatzea. Horrenbeste argazki eder etortzen zaizkit burura... Esan dudan bezala natura oso gustoko dut eta orain arte egin dudan argazki gustokoenetako bat orain dela egun batzuk atera nuena da, Donostiko olatuen argazkia, itxasoaren indarrak utzi zizkigun irudietako bat.

Eskerrikasko!!

15. Zer nahiago duk, sokan erten ala sokamuturrean argazkiak ateratzen ibili?
botijo

Aupa!! Ba ahal bada biak... jejeje. Aurreko urtean egin nuen lehen exzepzioa, elegante eguna argazkiak ateratzeko hartu nuen eta bi sari irabazi ere... Sokamuturra oso gustokoa dut eta aurreko urterarte elegante eguna sokamutil bezala ibiltzeko izaten zen baiña hemendik aurrera egun hori kamerarentzat izango dela uste dut... jejejejejeje.

Eskerrikasko!!

16. Arratsaldeon. Hauxe galdera. Norbaitek biluzik argazkiren bat ateratzeko proposamenik egin dik?? Mila esker
bil uzik

Aupa!! Ba momentuz ez... Jendeari kamera aurrean jartzea kostatzen zaionarekin biluzik hare eta gehiago... jejeje. Baiña gustatuko litzaidake horrelako proiektu bat egitea...

Eskerrikasko!!

17. Eu Patxo Kas, Bilbon bonberuek kalendayue eiteben bezela, zuek sokamutilek ez dezue pentsau horrelakoren bat eitie?? taldien argazkilari bat eokita. luza
kollareko korapillu

Aupa!! jajaja. Ez... momentuz ez behintzat. Ni argazkiyek ateatzeko prest egongo nintzen... Photoshop-en ordu asko beharko izango zien baño zerbait eingo genuko... jejejeje.

Eskerrikasko!!

18. Kaixo Alex, Hik aurkezten ditukan argazkitatik, % zenbat duk Photoshop?? Mila esker
Photoshop

Aupa!! Behar dena... Photoshop-a asko ibiltziek argazki bat okerro utzi laizkek... Argazki ona eukitzie hasieratik garrantzitsue dek...
jejeje.

Eskerrikasko!!

19. Aupa alex, zorionak sariagatik. Beharbada aurretik galdetu norbaitek baina zer ari zara ikasten? etorkizunean argazkilaritzan ikusten duzu zure burua? animo ba!
mielotxin

Aupa!! Eta eskerrikasko!! Ba orain diseinu grafikoa ikasten ari naiz, mundu hori gustoko dut eta horrez gain argazkigintzak asko laguntzen du publizitate munduan sartzen. Argazkilari munduan sartzeko momentu zailak dira... momentuz afizio bat da eta agian denborarekin ofizio bat... gustatuko litzaidake etorkizunean gustoko dudan zerbaitetan lan egitea, saiatuko naiz hala ere... jejeje.

Eskerrikasko!!

20. nolatan hasi hitzean argazkiyek ateatzen? argazkilariye konsideratze haiz?
azpeitiarra

Aupa!! Aspalditik nian gustoko argazkilaritza mundue baño oain dela denbora gutxirarte ez nauk sartu... Atentziyo asko deitze zitean argazkilaritzak eta oain ikusita zenbat ikasi ahal diaten gero eta gehio gustatzen zitek. Afizionau bat konsideratze nauk, gustoa eiteiaten afizio bat eta momentuz usteiat ondo nijuela lanien... espero horrela segitzie...

Eskerrikasko!!

21. Gaur egun posible da argazkilari profesionala izatea?.
Javier Bastida Madinagoitia

Aupa!! Posible baietz uste det, uste det mailla oso altue daola afizionauen artien eta profesionalan artien ze esanik ez... Baiño bueno, argazkigintza oso gai pertsonala eta agian jendeari asko gustatzen zaio zure lana... Profesionala izatzea ez da lana egin, kobratu eta listo... Profezionala izatea, egiten duzuna gustora egin eta dedikazio osoz egitea da, horrela jendeak egiten duzuna baloratuko du... Ez dakit zehatz explikatu dudan baiña... jejeje.

Eskerrikasko!!

22. Iepa patxo! Zorionak sariyeatik! Ze ekipo ibiltzek (kamara, objetibo...)? ta zer gustauko ikean eukitzie eo zer botatzek faltan?
azpeitiarra

Aupa!! Eta eskerrikasko!! Ba nik Canon 600d kamara ibiltzeiat, afizionau mailako kamara bat. Objetibuek berriz Canon 24-105mm f/4 L bat eta 50mm f/1.8. Argazki mundue oso zabala dek eta " OSO GARESTIYE " baiño pixkanaka material berriyen beharra izatek... Nik "TELE" bat eta " ANGULAR " bat-ekin osauko nikik nere ekipue baño bueno, dauketenakin argazki majuek ateatzie bazeok eta konformau einberkoiau... jejeje.

Eskerrikasko!!

23. Argazkilari izateko ze behar da kamaraz aparte?
aibala

Aupa!! Gogoa, denbora eta pazientzia... Argazki on bat ateratzeko behar adina denbora eskatzen du... Askotan momentu zehatz baten sekulako argazkia atera dezakezu. kamera reflex bat edukitzeak ez du esan nahi argazki onak aterako dituzula, kamera hori erabiltzen ikastea oso garrantzitsua da. Argazkilaritzan sartzeko oso gomendagarria da horrelako kurtso bat egitea, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen ditu kursto horiek eta nik uste dut oso interesgarriak direla... Gogoa dagoen momentutik denak ikas daiteke eta merezi duela uste dut...

Eskerrikasko!!

24. Iepa-kaixo Alex! Zein izan da gehien kosta zaizun argazkia ateratzea? Eta argazkirik gustokoena? (zeuk ateratakoa eta beste norbaitek ateratakoa)
Larry Ibili

Aupa!! Gehien kosta zaidan argazkia aurrez prestatutakoa da. Planifikatu, pentsatu nola egin eta abar... Donostiko olatuena izan da gehien kosta zaidana... ez zen zaila izan argazki aldetik baiña planifikatzea, pentsatzea nola egin eta ateratakoan pos-produkzioa landu... uste dut lan horrek denak merezi izan zuela... Lehen aipatu ditudan argazkilarien edozein argazki dut gustoko, asko gozatzen dut beraien lanekin.

Eskerrikasko!!

25. Ordun profesoinala haiz edo afizionaue??? Zer deritzok intrusismo laboralaz? Argazkiyek atatzeituben diseñadoriek, webak eiteituben argazkilayek, lan profesionalak beltzien eiteituben afizionauek???
mikel

Aupa!! Afizionaue!! Usteiat gaur egunien profesionaltasune eztaola bere momentu onenien... Afizionau askok profesionalak baiño lan hobiek eiten ditubela. Gauzie eztek profesionala izateatie eo ez izatie... Lana ondo itie, diseñadore batek argazkilari profesional batek baño argazki hobie ateatze baldin baik esan nahi dik lana hobeto in dula. Garai hauetan gauzak zuriyen ein edo beltzien in etzaukek garrantzik. Lana ondo itie dek gauzie... Profesional batek egin beharko luken bezela.

Eskerrikasko!!

26. Aupa Alex! Nondik datorkizu zaletasun hau? Suerte, artista haundi bat zaudela inda!
Anonimoa

Aupa!! Ba txikitatik det gustokue baño denbora gutxi damarkit. Beti deitze ziben atentziyue kamara haundiyekin ibiltze zien "ezezagun" hoiek eta asko interesatze ziten jakitie nola ite zeben lana... Sartu nitzen momentutik gustau izan tzat eta espero horrela jarraitzie... jejejeje

Eskerrikasko!!

27. Gaur egun danok zabilkiau kamara bat poltsikun 24 ordun. Argazkigintzakit jatie posible ikuste al dek? Ze arlotan ziok negoziyue?
xarregi

Aupa!! Ba bai, arrazoie daukek!! Ikusi ditxiat sekulako argazkiyek mobil batekin eindakuek gañea... Lehen beste batei erantzun diyoten bezela, posible posible badek, zergatik ez... gustora egiten deken lanai denbora dedikauz gero gauza interesgarriyek itie zeok. Etzeok erreza baiño bueno, saiau ezkeo usteiat dana konsegitzie daola eta bueno aber ze ertetzeun... Publizitate arlue usteiat dala gaur egunien jaten emateuna, mundu hori oso explotauta zeok baño etorkizun haunduiye zaukek, neuk diseiñu munduen sartzie nahiko nikik eta argazkilaritzak eh bazaukek zer esan-a alde ortatik...

Eskerrikasko!!

Agurra

Aupa danoi!! Eskerrikasko galderak egitea animau zeaten danoi. Saiau nahiz ahal detan garbiyena erantzuten zuen galderai, ni mundu hontan berri xamarra naiz eta oaindik asko dauket ikasteko baño pixkanaka uste det gauzak ondo ateatzen jungoizela. Bukau baño lenuo, eskerrikasko ematie nahiko nuke Azpeitiko Argazki Elkarteari eta batez ere nere etxekuei laguntza guztiyeatik. Aio!!!

Hemen uzten det nire Flickr-eko link-a: http://www.flickr.com/photos/alexberasategi/

ESKERRIKASKO GUZTIOI!!