Joanes Otamendi eta Iker Arakistain

uztarria.com1 2013ko ira. 26a, 14:00
Joanes Otamendi eta Iker Arakistain
Zuzendaritzan lekuko aldaketarekin ekin dio ikasturte berriari Ilunpe Pilota Elkarteak. Zuzendaritza berriko bi kide, Joanes Otamendi eta Iker Arakistain, gonbidatu ditugu Uztarria.com-era, erabiltzaileen galderak erantzun ditzaten.

1. Baita, fuol galaktikuen ta saski ÑBA-n garai hauetan, umiek tentatzeko formula berezik bai? Frontoik Txikiko instalaziyuek ondo al daude? (Aldagelak,kantxako argiye,...) Herriarteko txapelketan parte hartzeko arazoik eongo al da? Lan berri hau iluzioz hasiko zenutenez segi hortan!
Kontrakantxa

Gaur egun, jakitun gara Azpeitiko kirol egoera nola dagoen. Futbolak eta saskibaloiak indar handia hartu du eta nahiz eta badakigun hauen parera iristea oso zaila dela, Azpeitiko kirol munduan gure tartea egiten sahiatuko gara.
Hau lortzeko teknifikazio saioekin hasiko gara aurtengo denboraldia aurrera joan ahala. Ilunpeko entrenatzaileak aurrez pilotari izan garenez, teknika hauen jakitun gara.
Instalazioekin ezin gara kexa, nahiz eta hobenkuntza batzuk gustura hartuko genituzkeen.
Herriartekoari buruz oraindik ez dugu erabateko adostasunik lortu, nahiz eta kategoria batzuetan pilotari eskasiaren jakitun garen.

2. Azpeitiarrik ikuste alduzue orain momentuan emendik urtebatzuetara debutatzeko gai?
joxe

Ilunperen helburua Azpeitiko pilota sustatzea da, ahalik eta pilotari gehien izanez. Honez gain pilota zaleak frontoi txikira gerturatzea da gure xedea.
Hau guztia esanda, ezin dugu ahaztu pilotaria kirolari den einean, lehiakorra izan behar duela. Honek ez du esan nahi ordea umeei txiki-txikitatik meta jakin bat jarri behar diogunik.
Beraz gure lana hori izango da,umeei irakatsi eta debutatzera iristen bada askoz hobe!

3. Patrozinadoreirk billatzea pentsatu al duzue? Nola?
Joxe Kruz Arellano

Dirulanguntza eskasia dela eta, behar beharrezkoa izan dugu babesle bila joatea. Oraingoz ez dugu ezer itxita baina lanean dihardugu empresa batzuekin.
Norbait interesatua badago Ilunpe babesten, gustura hartuko genuke bere laguntza.(kamisetak, txapa azpiko koltxoia, ezker hormako propaganda...)

4. Oañ arteko dinamikiekin jarraitzeko asmue aldaukezue o berrikuntzake ekartzeko asmoik badaukezue??
Frontoi haundi

Gure irakasle izan ziren Keutiñ, Benantxio, Ramon, Ladis, Patxi...erakutsi zizkiguten baloreak mantenduz, kirol munduko berrikuntzak sartuko dizkiegu pilotariei. Entrenamendu fisiko espezifikoak, teknifikazioko klaseak, frontoiko teknika berriak...
Beti ere umore onarekin!

5. Azken urtetan azpeitiko pilotak ikeragarri galdu du.hori aldatzea lortuko alduzue?
joxemiel

Adin tarte batzuetan pilotari askok utzi dute pilota guk uste baino lehenago. Honek kalte handia egin dio elkarteari baina atzetik pilotari asko datoz eta maila onekoak gainera. Honenbestez Azpeitian pilota indartuz joango dela garbi gaude Ilunpeko kideok, hau lortzeko laneko gogo eta kompromezua ez zaizkigu faltako.

6. Hasteko, animo hasi dezuen bide berriyen. Zenbat pelotai dabiltze momentu hontan Ilunpen, txiki ta haundi? Neskaik ba al da?
Ttak

Esker mila animoengatik.
Momentu honetan 22 bat pilotari ditugu fitxa federatua dutenak. Hauez gain, denboraldi berriarekin ume asko hasi dira frontoira etortzen. Oraindik hasiera dela kontuan izanda, gehiago etortzeko esperoan gara.
Momentuz ez zaigu neskarik animatu baina ateak zabalik dituzte nahi dutenean agertzeko.

7. A, ta beste galdera bat e bai. Nola moldatze zeate entrenamentuek ta partiduek antolatzeko, eskola kirola ta bestelakuen ordutegiyekin ta ez kointziditzeko?
Ttak

Oraintxe izan ditugu hartuemanak udaletxearekin eta pilotari ere sail bat egingo diogu eskola kirol modura. Gai honi zegokionez gure kezka nagusia larunbateko pilota entrenamendu eta eskola kiroleko partidak nola koordinatu zen. Orain lortzera goazen akordio berriarekin, soilik 1. eta 2. mailako umeek izango dituzte entrenamenduak larunbat goizetan (eskola kirolean ez dute parte hartzen). 3.eta 4. mailakoak zein 5. eta 6. mailakoak aste barruan izango dituzte lan saioak.

8. kaixo bikotee!! nik jakin nahi nuena da ea zer moduz uztartzen dituzuen ilunpeko zuzendaritza eta futbolean aritzea? zorte ona opa dizuet
enparango azeria

kaixo!
Lanerako gogoa izan ezkero dena da posible.
Ilunpeko kide guztiok ditugu elkarteko lanez aparte beste eginkizun eta ardurak.
Gure kasuan futbolarekin uztartzeko arazorik ez dugu.
Mila esker!

9. Frontoi txikiko humedadea eta hotza sufritzeko zailduta al zaudete?
Prontxio

Hainbeste ordu frontoian pasa eta gero bati gorputza egin egiten zaio jajajaja
Bertara gerturatzen diren pertsonentzat ez legoke lekuz kanpo berogailu haundi bat ekartzea.

10. Zuzendaritzan zenbat kide zaudete orain? Egin beharrak nola banatu dituzue zeuen artean?
Xabina

Zuzendaritzan lau kide gara:
Josu Uzkudun delegatua.
Xabier Aldalur diruzaina.
Iker Arakistain erlazio publikoa.
Joanes Otamendi koordinatzailea.
Bestalde arlo teknikoa dugu, bertan kirolariekin egongo diren entrenatzaile guztiak sartzen direlarik, beste 10 lagun.

11. hemen naiz berriro ere: pisu handia izango du bada keuttinen oinordekotza hartzeak. ikusten al duzue zuen burua hemendik 40 bat urtera herriko festetako txupinazoa botatzen?
enparango azeria

Txupinazoa botatzen ez dugu geure burua ikusten, Herriarteko txapelketa irabazi eta plaza guztiari txiste kontatzen bai ordea eta ez hemendik 40 urtetara, hemendik urte gutxira baizik.
Ez dugu keutiñen txisparik baina saiatuko gara.

12. Kaixo! Kirol, kultura edo dana dalako taldietan arazo haundiyenetako bat relebo faltie izeteala jakinekue da. Zubek nolatan animau zeate? Errez hartu al dezube erabakiye?
Berin

Urte askotan egin dute gure aurrekoek lana gugatik. Behin aurreko taldeak utzita, guk elkartea hartzea beste aukerarik ez genuen ikusten.
Lan zaila izango zela jakitun ginen baina guretzat pixu handiagoa zuen Ilunpe pilota elkarteak bizirauteak, dakarkien ardura eta lana baino.
Erabakia hartzerakoan ez genuen bi aldiz pentsatu.

13. Pilotan jokatzetik zuzendaritzarako pausoa emanda geihago ligatzen al da?
ezker gantxue

Aldaketa ikaragarria somatu dugu karkarkar
Egia esan kargu aldaketak ez digu inolaz ere eragin.

14. Aurrez aipatu dituzue zuei Keuttin eta konpainiak erakutsitako baloreak mantendu nahi dituzuela, zein dira gazteek ikasi behar lituzketen balore horiek?
txapa

Keutiñek eta konpainiak une oro trasmititu izan digute pertsonei errespetua zor diegula bai kantxa barruan eta bai kantxatik kanpo. Hau izan da guztiaren gainetik erakutsi diguten balorea. Honez gain, kirolariak garen einean irabazteko grina izan behar dela trasmititu digute, ahal den neurrian kirolarekin gozatuz.
Beraz guk ahal dugun neurrian balore horiek trasmititzen saiatuko gara.

Agurra

Eskerrik asko galderak bidali eta erantzunak irakurri dituzuen guztioi eta frontoi txikian ikusiko gara!