Iraitz Elordi, Jon Garagarza eta Imanol Agirre

uztarria.com1 2013ko ots. 27a, 19:00
Iraitz Elordi, Jon Garagarza eta Imanol Agirre
Joan den iraileko greba orokorraren harira sortu zen Elkar-ekin taldea. Taldea hainbat herritarrek osatzen dute, eta helburua "arazo edota behar handienak dituzten herritarrei laguntzea eta babesa ematea" dela azaldu dute. Taldearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Elordi, Garagarza eta Agirre Uztarrian.

1. Ze araso daude Azpeitian? Udaletxetik ba aldago erantsunik behar ahuei? Olako grupo bat beharreskoa al da?
lara

- Euskal herriko beste eskualdetan bezala, azpeitian ditugun arazoak bistakoak dira (langabezia, lanbaldintzen murrizketak, desjabetzeak, gizarte zerbitzuen behar handiagoa...). Eta aurrerantzean etor daitezkeenak ez du itzura hoberik. Elkar-ekin lehen lana Azpeitiko egoeraren diagnosia egitea gai horiei dagokionean.

- Erantzuna badago, baina bere neurrian, erakundeetatik eman daitekeena. Intentzioa badute aurrekontuen zati handi bat gizarte zerbitzuetara bideratzekoak baitira.

- Gure ustez zalantzarik gabe bai! Izan ere egoera ikusita beharrezkoa da herri mugimendua indartzea arazo horiei aurre egiteko, hortik etor baitaiteke benetako irtenbidea.

2. Pentsa aldesue mobilizasiorik egitea ikusite ze situazio dagon? Ustet ordue badala mobitseko. Azpeitia hil da dago. Oso geizki dago
Indignatus Jose Aramburu

- Bai noski. Gure asmoa da edozein kasu larriren aurrean(desjabetze bat...) mobilizatu eta kalera irtetea egoera salatzeko. Egoera orrokorren aurrean, aldiz, beste eragileekin batera(udala, sindikatuak, elkarteak...) manifestaldiaz gain irtenbide alternatiboak aztertzea. Azpeitia hilda dago, arrazoi duzu. Gure helburua herritarren arteko elkartasuna berpiztea da eta arazo berdintsuak dituztenak batzea eta antolatzea egoerari buelta emateko.

3. Hasteko, bejondaizuela! Zorionak taldea osatzeko egindako lanagatik. Eta, orain, galdera. Ba al daukazue herriko datu zehatzik? Alegia, zenbat lagun eta familia dira "arazo edota behar haundienak dituzten" hoiek? Zenbat etxegabetu? Zenbat langabetu? Zenbat pobrezia edo premia larrian dabiltzanak? Eskerrik asko.
aitor

- Taldeak beharrezkoa ikusten zuen datu horiek ezagutzea diagnosia egiteko. Udalari eskatu dizkiogu, eta dituztenen artean publikoak diren datuak eman dizkigute. Langabetuei buruzko datuak INEMi eskatu beharko dizkiogu.

4. Kaixo! Bueno, zorionak lehenengo. Holako talde bat herriyen berrezkue zan da. Zenbatien behin elkartze zeate? Eo zein da zuen talde dinamikie? Nola funtzionatzezue?
Bat

- Taldeko bilera normalean ostegunetan egiten dugu sindikatu zaharrean arratsaldeko 7etan. Oraindik hasieran gaude, baina lan taldeak osatzeko asmoa dugu, lana errazago egiteko. Horretaz gain, gaur egun hitzaldi zikloa abian da gai ezberdinei buruz (desjabetzeak, banka etika, gizarte zerbitzuak...).Horiekin herria eta taldea informatu nahi da.

Taldea irekia da, elkarte, adin eta norbanako ezberdinez osatua dago. Gure lan egiteko modua auzolanean, elkartasunean eta parte hartzean oinarritu nahi dugu.
Gonbidatuta zaudete nahi duzuen guztiok bertan parte hartzera. ANIMATU!!!

5. Iepa! Zein da zuen helburu nagusia? Zein helburukin ari zarete lanean? Eskerrikasko.
Mila

- Ez da erantzuteko galdera erraza. Gure helburua azken urte hauetan krisiak eta bere erantzuleek eragin dizkiguten arazoei aurre egin eta irtenbide alternatiboak bilatzea da. Baina momentuko irtenbideetaz gain, arazoen sustraia aztertu nahi dugu epe luzerako irtenbide eraginkorrak bilatzeko.

6. Udalak esandu fofro social bat bultsatsea dijoala.Parte hartseko asmorik ba aldesue?
egizalea jon urbistondo

- Oraingoz foro sozial horren dinamika ez dugu behar bezala ezagutzen, baina printzipioz badugu bertan parte hartzeko asmoa. Izan ere, beharrezkoa ikusten dugu herrian arlo honen inguruan lan egiten duten elkarte ezberdinen arteko koordinazioa.

7. Kaxo! Zein dira zuen lehentasunak? Edo, ze gizarte gaik dute zuentzat lehentasuna? Eskerrikasko.
Elkartuta

- Herrian gaizkien pasatzen ari diren kolektiboak elkartu nahi ditugu(desjabetutakoak, langabetuak, behar sozial larrienak dituztenak...) eta arazo mota bakoitzari irtenbide egokienak bilatzen lagundu.

8. Kaixo! Egoera larrian edo dagoen herritarren bat jarri al da zuekin harremanetan, bere kasua azaltzeko eta zer egin daitekeen jakiteko? Horrelako kontuak bideratzea ba al dago zuen asmoen artean?
Sorgintxo

- Oraindik zuzenean ez. Dena den esan dugu herritarrok elkartu eta antolatu egin behar garela. Arazoen aurrean, etsipena eta etxean gelditzea azkena dela, mobilizatu beharra dagoela.

Etorkizunera begira, gonbidapena luzatzen diegu arazo larri baten aurrean dauden guztiei gurekin harremanetan jartzera.Osteguneroko bilerez gain, gurekin harremanetan jartzeko,hemen uzten dizuegu gure e-maila elkar_ekin@hotmail.com.

9. Gai sozialan inguruen herriyen lanien ai dien beste taldiekin harremanik ba al dezube, eo izeteko asmoik bai? Nola biderauko dituzube harreman hoiyek? Animo!
Kitsch

- Gure asmoa da gai sozialen inguruan lan egiten duten eragileak taldeko partaide izatea. Batzuk horrela egin dute, eta egin ez dutenekin harremanetan jartzen ari gara.

10. Iep! Gizarte arazuek dazken jendiek zuena jotzeik ba al dake? Adibide bat jartzeatiken: etxetiken bota ber deben pertsona bat zuena jute bada, ze eratako laguntzie emangoyozue? Adibide bat da baño Azpeitiyen eon die etxe-kaleratziek eta iñor ezta mobilizau... horrek zerbait esan nahi du, ez? Animo!
Ninaizni

- Lehendabizi gomendatuko genuke horrelako kasuetan udaletxera jotzea, horretarako prestatua baitaude. Horretaz gain, gugana etortzea gomendatzen dugu, laguntza eta babesa eskainiko baitiegu. Guk ¨kaleratzeak STOP¨ taldearekin harreman zuzena dugu eta bitartekari lana egin dezakegu. Egia da ez dela inor etxe-kaleratzeekin mobilizatu. Gu martxan gaudenetik ez dugu horien berri izan, bestela ez izan zalantzarik han izango ginela. Gogoratu nahi dugu garrantzitsua dela presio soziala egitea, honen bitartez gelditu baitira desjabetze bat baino gehiago.


11. Zer dela eta sortu zan Elkar-ekin?Laguntseik ba aldesue?Nola finantsen seate?
patxi egoitz aizpurua

- Zergatik sortu garen erantzun dugu lehenago(herri mailan egoera zail honi erantzuna ematea). Guretzat laguntza garrantzitsuena herriearen borondatea da. Ez dugu inolako diru laguntzarik, dugun diru apurra Santo Tomasetan biletak saltzen atera genuena da.

Agurra

Eskerrikasko idaztera animatu zareten guztioi eta animatu parte hartzera!!!!