Xanti Rodriguez

uztarria.com1 2012ko abe. 19a, 18:00
Xanti Rodriguez
Azken aldian aktualitateari lotuta dabil Xanti Rodriguez azpeitiar argazkilaria, Fernando Morillorekin elkarlanean 'Itzalen sua' liburua kaleratu duelako zein Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako finalean izango delako. Bere proiektuez eta lorpenez, zuek egindako galderei erantzuten izango da Rodriguez Uztarrian.

1. Iepa gazte! zorionak hire ibilbidiatik lelengo! Kuriosidadez, batematei atea aldiyok karneteako argazki bat beak esan "ondo azaltzenaupa!" o mundu osuei iruitzeziok DNIko argazkiyen gaixki azaltzeala! Bea Xanti, segi holaxe!
Pulitxer

Iepa!!

Galdera gogorra dek!! Fotomatoiko artista izatie ez dek erreza motel.

Pentsa azal ilune dakenak azal argiye eskatzeziukela, azal argidunek moreno, ile gutxidunek tupie.... iñor ez konforme bere itxuriekin.

Alare noizik eta behin batematek esateik " Ño enauk holako gaixki ikusten " , alare guapo ikuste hori mision imposible!!

Inork ez diau geure burue ondo ikusten, gainea, gero DNIko tarjetie bialtzeiabenin kolore berdiekin azaltzek argazkiye... marabilla bat!

Eongo gaituk!

2. aupa XR! aber erantzuteikan, argazkiye atea diyoken gauzaik txikiyena, gauzak haundiyena ta argazkirik kuriosuena, bea!
galder

Iepa Galder!!

Txikiyena, Ikasle garaitan MAKRO argazkilaritzari buruz praktikak eiten txingurri bati primer plano bata ateatzie tokau zitean ( honek parreik etzian eiten ) , ezuan erreza izan zeren eta enfokatzeko sailtasunak etabar izan nizkian ( nere lehenengo argazkietakue uan ). Alare txingurriye ezuan azarrau emaitzekin.

Haundiyena, ba EMPIRE STATE dorrea, gogoan diat NYera joan nitxuala eta beti izan diatela gustoko eraikuntza berezi hori, eskerrak nirekin optika berezi bat naukeala eta horrek lagundu zitean argazkia txukun bideratzen.

Kuriosuena, buff ba asko... etzakiat nor esan, Ikasle garaian ere, Bartzelonan praktikatan geundela tipo bat agertu uan derrpente geure aurrean Ramblatan eta arropa kentzen hasi uan, argazkiak begargarri xamarrak baina momentua ( kriston algarak lagun artean ) mundiala.

GEro arte Galder!

3. Atsalde on, Nolakoa da argazkilaritza munduan zabiltzaten jendearen arteko erlazioa? Euskal sukaldariak bezala elkar laguntzen zarete edo bakoitza bere aldetik dabil, eta ondokoak teknika hau edo trukotxo hori ez badu ezagutzen hobeto? Zorionak zure lanagatik
Argazkilari afizionatua

Atsaldeon!

Ba egia esanda, batipat profesionalen artean ez dut erlazio oso ona ikusten, ala ere beti gaude jendea geure erakusteko prest. Agian gaur egunean gauza aldatuz doa baina lehen, profesionalak etzion txintik ere esaten alkarri. Pentsa, askorek etzuten webgunerik alboko argazkilariak kopiatuko ziolakoan.

Neri beti gustatu zait dazkiten gauzak erakuztea zeren eta espero dut hurrengoan niri norbaitek zerbait berria jakinaraztea.

Ala ere, gauza duela urte batzuk baino hobe dago arlo horretan.

Segi argazkiyek ateatzen.

Gero arte!

4. iepa, Zure zenbait lan ikusita ametsgaizto batean sartuta zaudela dirudi. Zuk hori gustokoa baduzu, ze itxura dute zure ametsgaiztoek? Irrikitan nago Olentzerok Itzalen Sua ekartzen didan ikusteko!!
Ameslaria

Iepa!

Ba bai,beti izan dut gogoko estetika iluna, beldurrezko filmeak, fantasia etabar. Nire ametsgaiztoak ordea errealitatearekin zerikusi handia dute ( Telebistan ikusten ditugun irudi gogorrak ).

Adibide bezala, filme batek ez dit ikaratuko baina benetan gertatu dela baldin badakit taupadak bidertu egiten zaizkit.

Ala ere ITZALEN SUA olentzerok ekarriko dizunez ;) ikusiko dezu nire amets eta fantasiek ze itxura duten. Edertasuna angelu ezberdin batetik ikusia.

Segi horrela!

5. Kaixo Xanti! Itzalen sua liburu eta DVDie eiteko hainbat jende ezagunekin eon zeate. Zer moduzko esperientziye izen da?
Bat

Iep!!

Ba paregabie,gainea ITZALEN SUA proiektu haundi bat izanez ( jenda asko dagoelako tartean ) oraindik hobe. Esate baterako, jende ezagun gustiak kriston ilusioa erakutsi digu gurekin lan egiteko.

Gainera arlo ezberdinetako artistak izanik, aktoreak, idazleak, musikariak... denak erakutsi digute pertsona bikain bat dagoela aurpegi ezagunaren atzean.

Oso arro gaude ITZALEN SUArekin eta baita ere partaide guztien inbolukrazioarekin.

Esperientziye mundiala!!!

6. Zorionak lelengo, Morillo ta biyok ein dezuen liburueatiken. Durangoko azokane eon zeate. Zemouzko harrerie euki du? Asko saldu al da? Plaza ona al da Durangokue? Ondo segi!
Azpeitikue

Atsaldeon!

Eskerrikasko ;)

Ba egiye esanda arreriekin gustora gaude, salmentak ondo joan dira baina batipat gehien bete diguna da jendearen animoak eta proiektuaren babesa. Jende askok liburua soilik ez dela ikustean arridura eta admirazioa erakutsi digu, garai gogor hauetan proiektu berritzaile bat sortzeagatik.

DUrangoko plazie Euskal herriko indartsuena da, baina orain lan asko geratzen zaigu aurkezpenak eta merezi duen kobertura emateko lanara. Datorren Urtarrilak 10ean Azpeitiko San AGustin kulturgunean eukiko deu erronka berri bat, DVD-Liburuaren aurkezpen kontzertuarekin.

Gero arte!

7. Kaixo! Aurrera begira proiekturik ba al duzu eskuartean? Zerbait aurreratzerik bai?Eskerrik asko.
Pirata

Iepa Pirata !

Ba lehenengo proiektua nire estudio berria martxan jartzea izango da, Urtarril haseran obrakin hasi eta Otsailerako lixto izateko.

Behin hau amaitu eta gero baditut bai esku artean proiektu ezberdinak, bideoklip pare bat ekoiztea eta laburmetrai bat egitea.

Laburmetrai hau ITZALEN SUAren ildotik joango da eta argazkietan erabiltzen dudan infografia mugimendua duten irudiekin nahastea izango da erronka nagusia.Gogorra izango da nahi dudana lortzea baina buru gogorra naiz hortan...

GEro arte!

8. Iepa, Xanti! Hasteko zorionak, danagatik pixkat. Ta, galderie: musiko fazetie berreskuratzeko asmoik ez? Ondo izen!
Metala

Aupa hi!!!

JAJAJA hau galdera ona dek ;)

Ba egiye esanda musikie ezdiat albora laga, esate baterako egun osuen Spotify martxan zaukeat talde berriyek etabar ezautzeko.
Duela hamar bat egun fai bat izanginean Legen Beltzan ibilitako kide batzuk eta gera gaituk egun batien egurre emateko Zubizarren.

Ala ere ez diat albora laga, zeatik Legen Beltzakin oaindik kontzerutuek emangoizkiau eta zenek jakin, urte batzuta disko berrin bat.

Hori barruen ematek!

9. Kaixo, Xanti. Itzalen Suak eundoko itxurie zaukek, baino zer merkau euki dezakela uste dezute? Nola mobitzeko asmue daukezute?
zenbateko

Atsaldeon!!

Ba ITZALEN SUA proiektu haundia dek eta librutegietatik aparte ere mugitzeko asmoa diagu, horregatik antolatzen dizkiagu aurkezpen kontzertuak pantailla erraldoi batekin musikarien atzean, jendean ikusi eta entzun dezan.

Merkatua ez dek literaturan bakarrik geratuko, musika eta ilustrazio arloetan ere mugituko dek. Erakusketak, kontzeruak...

AL den eta txoko gehienetara eldu araziko diagu ITZALEN SUA, pena merezi dik eta.

Gero arte!

10. Agazkigintzan premiyo ofizialak lepo baño Iron Maiden, Testament, Slayer ta antzeko taldiekin kartela konpartitzie batzuk ulertzeiau ze premiyo izetie zakekan.... zeini emateiok "balore" gehio ta faltan botatze aldek mundillo hare?
Enekoitz

Iepa Enekoitz!

Ba egiye esanda bai, faltan botatzeiat, ala ere ezin dek bi arlotan puntan ibili dedikaziyo igualakin. Musiko garaien talde haundiyekin kartel bertan eoteko ohorie euki giñean, urte latzak izenituan eta Testament edota Iron Maiden bezelako taldiekin kontzertu bat jotzie kristona dek. ALa ere bueltakogaituk egunen batien.

Argazkilaritziei buruz, ba premiyeuk jasotzie earra dek, batipat eure burue esagutarazteko.

Ba aldakik zein izengouan neretzat premiyo perfektue? Munduko MetalMailako argazkirik onena ateatzie, bai jauna!

Up the irons!

Agurra

Eskerrikasko danoi zuen galderagatik, earra izan denk!!